82. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak martxoaren 30ean emandako 7E/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez onetsi zen “Ideia 2017 (Kultur hedapena)” diru-laguntzen deialdia.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (Identifikazioa): 333020.

Deialdiaren xedea da kultur proiektuetarako laguntzak arautzea. Modu iraunkorrean hedapeneko jarduerak (hitzaldiak, mintzaldiak, erakusketak, lehiaketak, biltzarrak, zinema zikloak eta antzekoak) antolatzen dituzten kultur entitateek egin behar dituzte proiektuak, Nafarroako Foru Komunitatean, Kultur Ekintza Zerbitzuari dagozkion eskumenen barnean.

Irismen soziala eta inklusiboa den elkarteen esparruak gauzatuko ditu proiektu horiek. Gizarte ehuna eta Nafarroako kultura sortzen, mantentzen eta sustatzen lagundu behar dute, eta populazio osoari arreta eman.

Proiektuak 2016ko azaroaren 10etik 2017ko azaroaren 1era bitarte egin behar dira.

Jarduera hauek deialditik kanpo gelditzen dira:

a) Liburuak eta aldizkariak argitaratzea, bai ohiko euskarrian bai euskarri magnetiko edo informatikoan, edo argitalpen diskografikoak, artearen, kulturaren edo zientziaren gainekoak direnak.

b) Arte eszenikoetako eta musikako jarduketak.

Deialdiaren helburua da Nafarroako kultur jarduera biziagotzea, kultur entitateei laguntza emanez bereziki interesgarritzat jotzen diren eta aurreko atalean aipatzen den xedea betetzen duten berariazko jarduerak egiteko.

Entitate bakoitzak proiektu bakar bat aurkezten ahalko du.

Iruñean, 2017ko martxoaren 31n.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1704373