82. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

476/2017 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren martxoaren 2ko 301/2017 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez onetsi ziren “Herri-lurretako lurzatiak ureztatzeko ekipamenduaren azpiegituretarako inbertsioak” eragiketako laguntzen 2017rako deialdia eta oinarri arautzaileak, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren martxoaren 2ko 301/2017 Ebazpenaren bidez, “Herri-lurretako lurzatiak ureztatzeko ekipamenduaren azpiegituretarako inbertsioak” eragiketako laguntzen 2017rako deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak eskaerak berregiteko aukera ezarri nahi du, deialdirako dagoen aurrekontu kreditua nahikoa ez denean laguntzarako eskubidea duten eskaera guztiei dagokien diru-laguntza emateko eta, horren ondorioz, proposatzen den diru-laguntzaren zenbatekoa eskatutakoa baino txikiagoa denean, betiere haren xedea eskatzailearen jarduera batzuk finantzatzea bada. Eskatzaileak eskaera berregin beharko du zenbateko berrira egokitzeko, eta, instrukzio organoa ados badago, deialdia ebazteko eskumena duen organoari igorriko zaio.

Bestalde, toki entitateak 11. oinarrian eskatutako dokumentazioa betetzen duela frogatu ahal izateko, proposatzen da, oinarri horretako 1.c) puntuan aurreikusitako ziurtagiriaren ordez, loteak esleitu ondoren adjudikaziodunen zerrenda aurkezteko konpromisoa edo erantzukizunpeko adierazpena ezartzea. Horregatik guztiagatik, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak proposatzen du oinarriak aldatzea, adierazitako moduan.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren martxoaren 2ko 301/2017 Ebazpena aldatzea.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren martxoaren 2ko 301/2017 Ebazpena aldatzen da, ebazpen honen eranskinean adierazten den bezala. Ebazpen horren bidez onetsi ziren “Herri-lurretako lurzatiak ureztatzeko ekipamenduaren azpiegituretarako inbertsioak” eragiketako laguntzen 2017rako deialdia eta oinarri arautzaileak, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean.

2. Diru-laguntzen Datu Base Nazionalari (BDNS) jakinaraztea.

Ebazpen hau Diru-laguntzei buruzko Datu-base Nazionalean erregistratu beharko da.

3. Ebazpen honen kontrako administrazio errekurtsoak.

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea galarazi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

4. Eskaerak aurkezteko epearen luzapena 2017ko ekitaldiko deialdian.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren martxoaren 2ko 301/2017 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalez luzatzen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren martxoaren 2ko 301/2017 Ebazpenean ezarritako epean aurkeztu ziren eskaerak baliozkoak dira, eta eskatzaileek osatu edo zuzendu ditzakete aurreko paragrafoan ezarritako epean. Ebazpen horren bidez onetsi ziren “Herri-lurretako lurzatiak ureztatzeko ekipamenduaren azpiegituretarako inbertsioak” eragiketako laguntzen 2017rako deialdia eta oinarri arautzaileak, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean.

Iruñean, 2017ko apirilaren 12an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

ERANSKINA

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren martxoaren 2ko 301/2017 Ebazpenaren aldaketa. Ebazpen horren bidez onetsi ziren “Herri-lurretako lurzatiak ureztatzeko ekipamenduaren azpiegituretarako inbertsioak” eragiketako laguntzen 2017rako deialdia eta oinarri arautzaileak, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean.

Oinarri bakarra.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren martxoaren 2ko 301/2017 Ebazpenaren I. eranskina aldatzen da, honela:

1.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren martxoaren 2ko 301/2017 Ebazpenaren I. eranskineko 11.c) oinarria aldatzen da. Hona testu berria:

“c) Adjudikazioa egin ondoren adjudikaziodunen zerrenda aurkezteko konpromisoa edo erantzukizunpeko adierazpena, toki entitatearen edo erakunde parekatuaren proiektu bakoitzeko, 4.1.b) oinarria betetzen dela frogatzeko”.

2.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren martxoaren 2ko 301/2017 Ebazpenaren I. eranskineko 15. oinarria aldatzen da. Hona testu berria:

“1. Ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak diru-laguntzak emateari buruzko ebazpena emanen du gehienez ere 3 hilabeteko epean”.

2. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartutako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti.

3. Ebazpenean diru-laguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda agertuko da, eta, berariaz adieraziko da gainerako eskaerak ezetsi egin direla. Horien artean agertuko dira aurrekontu-baliabideen esleipena mugatzearen ondorioz ezetsitakoak, 7. oinarrian ezarritako gutxieneko puntuazioa lortu ez dutenak eta onargarritasun irizpideak betetzen ez dituztenak, 4. oinarriaren arabera.

Dena dela, konkurrentzia prozeduraren eteteko puntuan gelditzen den eskatzaileak, aurrekontuetan behar adina diru ez egoteagatik laguntzarik jasotzen ez badu, dagoen aurrekontuaren araberako laguntza eskatzen ahalko du, ebazpena jakinarazi eta 15 eguneko epean. Halakoetan, proposatutako ekintzen artean zein mantentzen diren identifikatu beharko du. Eskaera berregitean diru-laguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere.

4. Deialdia ixten den egunetik hiru hilabeteko epean jakinaraziko da ebazpena, eta honako hauek jasoko ditu: esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa justifikatzeko nahikoa den informazioa eta onuradunak bete behar dituen baldintzak eta konpromisoak.

5. Gainera, laguntza esleitzeko jakinarazpenean entitate onuradunei adieraziko zaie neurri honek Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren babespeko diru-laguntza izan duela, besteak beste Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) finantzaketarekin, “Herri-lurretako lurzatiak ureztatzeko ekipamenduaren azpiegituretarako inbertsioak” eragiketan.

6. Eskaera ezetsi egin dela ulertuko da berariazko ebazpenik eman ez bada diru-laguntzaren oinarri arautzaile hauetan prozedura ebazteko ezarritako epea bukatzean, edo deialdiak ezarritako epean”.

Iragarkiaren kodea: F1704678