82. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

371/2017 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren urriaren 20ko 725/2016 Ebazpena aldatzen duena; ebazpen horren bidez beken deialdia onetsi zen, 2016-2017 ikasturterako, unibertsitateko ikasketak eta derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzat.

Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 18ko 57E/2017 Foru Aginduaren bidez, partez baiesten dira Miguel Guerrero Gonzálezek eta beste batzuek jarritako gora jotzeko errekurtsoak, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak urriaren 20an emandako 725/2016 Ebazpenaren kontrakoak. Aipatutako foru aginduak 11.4.1 oinarria baliogabetu du, honako honi dagokionez: Nafarroako Unibertsitateko lehenbiziko ikasmailako ikasleen kasuan, egiten dituzten ikasketak Nafarroako Unibertsitate Publikoan ere baldin badaude, frogatu beharra zuten ez zutela plazarik lortu hartan ikasketak egiteko. Orobat, 11.4.1.1 a) oinarria ere baliogabetu du (oinarri hartan zehazten ziren zer indize biderkatzaile hartuko diren kontuan Nafarroako Unibertsitateko ikasketetan), eta Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari agindu dio sistema iragankor bat ezar dezala, 2016ko urriaren 31n Nafarroako Unibertsitatean matrikulaturik zeuden ikasleentzat, egun hartan argitaratu baitzen Nafarroako Aldizkari Ofizialean urriaren 20ko 725/2016 Ebazpena.

Ikusirik Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendariaren txostena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren urriaren 20ko 725/2016 Ebazpena aldatzea; ebazpen horren bidez beken deialdia onetsi zen, 2016-2017 ikasturterako, unibertsitateko ikasketak eta derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzat. Idazketa berri bat eman zaie III.2 atalari eta 11.4.1 1 a) oinarriari –ebazpen honen eranskin gisa gehitzen dira–, eta 11.3 oinarriari lerroalde bat erantsi zaio, eranskinean ageri dena.

2. Bigarren atala aldatzea Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak irailaren 11n emandako 725/2016 Ebazpenean. Ebazpen horren bidez, unibertsitateko ikasketak eta derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleendako beken deialdi orokorra onetsi zen 2016-2017 ikasturterako. Beraz, honela idatzita geldituko da: “Deialdi honetarako gastua 4.334.104,00 eurokoa da, eta honako honen kargura finantzatuko da: 2017ko gastuen aurrekontuetan 2016ko “Irakaskuntzako erdi eta goi mailetarako beka eta laguntzak” izeneko 410002 41140 4800 323100 kontu-sailaren baliokide gisa gaitzen den kontu-sailaren kargura. Betiere, behar adinako kreditu egokia baldin badago.”

3. Eskabideak aurkezteko epe berri bat irekitzea, hilabetekoa, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, 2016ko urriaren 31n Nafarroako Unibertsitatean matrikulaturik egonik hasierako epean eskabiderik aurkeztu ez zutenentzat, honako beharkizun hau ez betetzeagatik: Nafarroako Unibertsitateko lehenbiziko ikasmailako ikasleen kasuan, egiten dituzten ikasketak Nafarroako Unibertsitate Publikoan ere baldin badaude, frogatu beharra zuten ez zutela plazarik lortu hartan ikasketak egiteko.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

5. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

Iruñean, 2017ko apirilaren 24an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

ERANSKINA

1.–III.2 atala honela geratu da idatzita:

“2. Ikasketak ikastetxe publiko, itundu edo diruz lagundutako batean egiteko aukera izanik, edo familiaren etxetik hurbil dagoen ikastetxea delako aipatu beka edo laguntzen beharrik ez duen beste ikastetxe batean matrikulatzen diren ikasleek inguruabar bereziak daudenean bakarrik eskuratzen ahalko dituzte bekak edo laguntzak, haiek dokumentu bidez frogatuta, salbu Nafarroako Unibertsitateko ikasleen kasuan.

2.–Honela gelditu da idatzita 11.4.1.1 a) atala:

a) Unibertsitateko ikasketak Nafarroako Unibertsitatean egiten direnean, honako beka edo laguntzak izanen dira, errenta tarteen arabera:

–1. tartea: ikasketa berak ikastetxe publiko batean egiteko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak duen prezio akademikoa, halako 4,8.

–2. tartea: ikasketa berak ikastetxe publiko batean egiteko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak duen prezio akademikoa, halako 3,5.

–3. tartea: ikasketa berak ikastetxe publiko batean egiteko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak duen prezio akademikoa, halako 2,5.

–4. tartea: ikasketa berak ikastetxe publiko batean egiteko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak duen prezio akademikoa, halako 1,5.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren prezio akademikoa aipatzean, ulertuko da uztailaren 3ko 293/2016, Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 1. eta 2. idatz-zatietan ezarritakoaren arabera zehaztutako zenbatekoa. Errege Dekretu horrek errentaren eta familia ondarearen tarteak eta beken eta ikasketetarako laguntzen zenbatekoak ezartzen ditu 2016-2017 ikasturterako, eta hein batean aldatzen du beka eta ikasketetarako laguntza pertsonalizatuen araubidea ezartzen duen abenduaren 21eko 1721/2007 Errege Dekretua.

3.–57E/2017 Foru Agindua betetzeko, eta 11.3 ataleko koefizienteak aplikatzeko, Nafarroako Unibertsitateko ikasleentzat, errenta tarteak honako hauek izanen dira:

KIDE KOP.

1. TARTEA

EUROAK

2. TARTEA

EUROAK

3. TARTEA

EUROAK

4. TARTEA

EUROAK

1

7.072

9.264

11.035

13.777

2

14.144

18.528

22.069

27.554

3

21.216

27.792

33.104

41.331

4

28.288

37.056

44.138

55.108

5

35.360

46.320

55.173

68.885

6

42.432

55.584

66.207

82.662

7

49.504

64.848

77.245

96.437

8

56.576

74.112

88.283

110.213

Hortik gorako kide bakoitzeko

5.840

7.649

9.110

11.375

4.–Beka edo laguntzak eskatzeko, www.navarra.es web orrian dagoen eskabide eredua bete beharko da (online eskaera).

Bete ondoren, eskabide hori paperean inprimatu (pdf fitxategia) eta eskatzailearen sinadurarekin aurkeztu beharko dute.

Eskabidea, agiri guztiekin batera, Hezkuntza Departamentuko Beka Bulegoan aurkeztu beharko dira (Santo Domingo, z.g., 31001 Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bitartekoren bidez, hilabeteko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik.

Eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek eskabideari data eta zigilua jarri diezazkioten, ziurtatu eta Hezkuntza Departamentuko Erregistrora igorri baino lehen.

Eskabidea aurkeztean, osorik beteko da datuei, ziurtagiriei eta bertan adierazitako agiriei dagokiena.

Eskatzaileen ardura ez diren inguruabarrengatik inprimakietan ezin direnean eskatutako ziurtagiriak agerrarazi, agiri eta ziurtagirien eskaerak erantsi beharko dituzte.

Deialdiaren barnean sartzen ez diren ikasketa edo ikastetxeetarako eskaerak ez dira onartuko, ez eta II. arauan espresuki aipatzen diren kasuei buruzkoak ere.

Iragarkiaren kodea: F1704962