82. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

7E/2017 FORU AGINDUA, martxoaren 30ekoa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana. Honen bidez onesten da “Ideia 2017 (Kultur hedapena)” diru-laguntzen deialdia.

Kontuan harturik betetzen direla helburua eta gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen baldintzak eta betebeharrak, eta kontuan harturik, halaber, espedientean kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela, Kultura Zuzendaritza Nagusiak eskatzen du onets daitezela kultur hedapenerako proiektuak egiteko kultur entitateei 2017an Ideia diru-laguntzak emateko deialdia eta deialdiaren oinarri arautzaileak, 140.000 euroko gastua baimendu dadila 2017ko gastuen aurrekontuko “Kultur entitateentzako laguntzak kultur hedapenerako” izeneko A20002-A2510-4816-334104 kontu-sailaren kargura, eta foru agindua, oinarriak eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz.

AGINDU DUT:

1. Ideia 2017 (Kultur hedapena) diru-laguntzaren deialdia onestea.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean jaso direnak, onestea.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuta:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A2510-4816-334104: Kultur entitateentzako diru-laguntzak kultur hedapenerako

2017

140.000,00

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

6. Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2017ko martxoaren 30ean.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

OINARRI ARAUTZAILEAK

Deialdia, kultur entitateei diru-laguntzak emateko, 2017an kultur hedapenerako proiektuak (IDEIA) egin ditzaten

1. Diru-laguntzen xedea, helburua eta aplikazio eremua.

1.1. Deialdiaren xedea da kultur proiektuetarako laguntzak arautzea. Modu iraunkorrean hedapeneko jarduerak (hitzaldiak, mintzaldiak, erakusketak, lehiaketak, biltzarrak, zinema zikloak eta antzekoak) antolatzen dituzten kultur entitateek egin behar dituzte proiektuak, Nafarroako Foru Komunitatean, Kultur Ekintza Zerbitzuari dagozkion eskumenen esparruaren barnean.

1.2. Irismen soziala eta inklusiboa duten elkarteen esparruak gauzatuko ditu proiektu horiek. Gizarte ehuna eta Nafarroako kultura sortzen, mantentzen eta sustatzen lagundu behar dute, eta populazio osoari arreta eman.

1.3. Proiektuak 2016ko azaroaren 10etik 2017ko azaroaren 1era bitarte egin behar dira.

Jarduera hauek deialditik kanpo gelditzen dira:

a) Liburuak eta aldizkariak argitaratzea, bai ohiko euskarrian bai euskarri magnetiko edo informatikoan, edo argitalpen diskografikoak, artearen, kulturaren edo zientziaren gainekoak direnak.

b) Arte eszenikoetako eta musikako jarduketak.

1.4. Deialdiaren helburua da Nafarroako kultur jarduera biziagotzea, kultur entitateei laguntza emanez bereziki interesgarritzat jotzen diren eta aurreko atalean aipatzen den xedea betetzen duten berariazko jarduerak egiteko.

1.5. Entitate bakoitzak proiektu bakar bat aurkezten ahalko du.

2. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

2.1. Laguntza hauen onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Irabazi asmorik gabeko elkartea edo fundazioa izatea, estatutuetan dauzkana, xede eta helburuen artean, arte eszenikoekin eta musikalekin lotutako jarduerak egitea.

b) 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen legez eratutako entitatea izatea.

c) Helbide soziala eta fiskala Nafarroan izatea.

2.2. Ezin izanen dira onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan aipatutako kasuren batean dauden entitateak.

2.3. Kanpoan gelditzen dira:

a) Toki entitateak, beren erakunde autonomoak eta nagusiki Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateen partaidetza duten enpresa publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak.

b) Nafarroako Gobernuaren 2017ko aurrekontuetan partida izenduna duten entitateak.

c) Nafarroako Museoen eta Bilduma Museografiko Iraunkorren Erregistroan inskribaturik dauden museoen eta bilduma museografiko iraunkorren titularrak, aldi baterako baimenduta daudenak barne.

d) Sindikatuak, enpresa elkarteak, elkargo profesionalak eta elkarte profesionalak.

3. Aurrekontu egozpena eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

3.1. Laguntza hauek, gehienez ere 140.000 euro, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2017ko gastuen aurrekontuaren kargura finantzatuko dira.

3.2. Proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren %70 baino handiagoa.

Onartutako aurrekontua entitateak aurkeztutako aurrekontua izanen da, baina diru-laguntzan sartzen ez diren gastuei dagozkien diru kopuruak kenduta, deialdi honen 6. oinarrian ezarritakoarekin bat.

3.3. Entitate eskatzaile bakoitzarentzako laguntzaren zenbatekoa 30.000 eurokoa izanen da, gehienez ere.

3.4. Proposatutako diru-laguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskaerakoa baino txikiagoa denean, onuradunari eskatuko zaio eskaera alda dezala, konpromisoak eta baldintzak ematen ahal zaion diru-laguntzara egokitzeko. Nolanahi ere, eskaera berregitean diru-laguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere.

Ondoko irizpideei jarraikiz eginen da doikuntza hori:

a) Entitatearen beraren baliabideekin (diruz laguntzen ahal den jarduerak sortzen ez dituenekin) eta jardueraren berariazko baliabideekin (cachea, sarreren salmenta...) finantzatzen den kopurua, hasierako eskaeran adierazitakoa, ezin izanen da murriztu.

b) Eskaera berregin ondoren banatzen diren azkeneko diru-laguntzak finkatzean, deialdian ezarritako gehieneko ehunekoak errespetatu beharko dira.

Berregindako proiektuak ebaluazio batzordearen adostasuna beharko du, laguntza ematea proposatu aurretik.

3.5. Onuradunen batek laguntzari uko egiten badio, hori banatzen ahalko da 8. oinarrian eskatutako gutxieneko puntuazioa gainditu duten proiektuen artean.

4. Diru-laguntza jaso dezaketen proiektuak.

4.1. Entitate bakoitzak proiektu bat aurkez dezake. Proiektutzat hartuko da entitateak, proposatutako helburuak lortzeko, epe jakin batean eta ezarritako aurrekontuarekin garatzen dituen jardueren multzoa.

4.2. Proiektuan 8. oinarrian aipatzen diren atalei jarraituko zaie (bertan adierazitako izenarekin eta ordenarekin), eta, nolanahi ere, atal hauek izanen ditu:

a) Izena.

b) Deskribapen zehatza. Atal honetan zehaztuko dira proiektuaren helburuak, horiek lortzeko eginen diren ekintzak, eta deialdi honetan baloratuko diren gainerako alderdiak.

c) Zabalkunde plana. Bertan sartuko dira proiektuaren sustapena, komunikazioa eta publizitatea egiteko jarduerak.

d) Aurrekontua. Atal honetan proiektuaren aurrekontu osoa aurkeztu beharko da, eta bertan argi geldituko da entitateak dituen baliabide ekonomikoak (diru-sarrerak eta gastuak), giza baliabideak (bazkideak, boluntarioak, kontratudunak) eta baliabide materialak (azpiegiturak) koherenteak direla, proiektuari aurre egiteko.

Aurrekontuaren deskribapena III. eranskineko ereduarekin bat etorriko da.

4.3. Oro har, proiektuaren proiektua II. eta III. eranskinetan jasotako ereduko zehaztapenei jarraikiz aurkeztu beharko da.

5. Eskaeren aurkezpena eta dokumentazioa.

5.1. Laguntza eskaerak aurkeztuko dira oinarri hauetako I. eranskinean ageri den ereduarekin bat eta bertan aipatzen diren agiriak nahitaez erantsita.

5.2. Eskaerak aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuko Erregistroaren edozein bulegotan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietan eta Erregistro Orokor Elektronikoan. Eskaerak erregistro elektronikoaren bidez tramitatzeko sinadura elektronikoa beharko da.

Postetxean aurkezten diren eskaerak gutun-azal ireki batean aurkeztu beharko dira, lehen orrialdearen idazpuruan agerrarazteko bulegoaren izena, harrera data eta tokia. Argibide horiek eskaera aurkeztu dela frogatzen duen gordekinean ere agertu beharko dira.

Aurkezpena Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez egiten denean izan ezik, eskabidearekin batera aurkezten den dokumentazioa paperean eta euskarri digitalean aurkeztu beharko da, tramitazioa eta balorazioa errazte aldera.

5.3. Eskabidearekin batera (I. eranskina), agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Entitatearen estatutuak.

b) 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen legez eratutako entitate bat dela frogatzeko agiria.

c) Helbide soziala eta fiskala Nafarroan dituela frogatzen duen dokumentua.

d) Proiektuaren deskripzio-memoria, II. eranskinean jasotako ereduaren araberakoa. Proiektuaren deskribapena gehienez ere 30 foliotan egin beharko da, eta, horietatik, zabalkunde planaren deskribapena Din A4 neurriko 6 orritan eginen da, gehienez ere, alde batetik idatzirik, gutxienez ere 11 puntuko letra mota arruntarekin.

e) Aurrekontu zehaztua. Memorian proiektuari buruz agertzen diren datu ekonomikoak III. eranskineko ereduari jarraikiz bete beharko dira, eta nahitaezko baldintza da aurkezten den aurrekontuan gastuak eta diru-sarrerak berdinduta izatea.

5.4. Aurreko deialdietan parte hartu duten kultur entitateek ez dituzte aurreko puntuko a, b eta c ataletan aipatutako agiriak aurkeztu beharko, non ez den agiri horietan aldaketaren bat izan.

5.5. Eskabide ereduak, deskripzio-memoria eta eranskinak Nafarroako Gobernuaren web orriaren bitartez bete eta tramitatzen ahalko dira: http://www.navarra.es/home_es/servicios.

5.6. Eskabideak eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.7. Diru-laguntzarako eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1. artikuluan ezarritako baldintzetakoren bat betetzen ez bada, hamar eguneko epean okerra zuzentzeko edo nahitaezko dokumentuak aurkezteko eskatuko zaio interesdunari hark emandako posta elektroniko bidez, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

5.8. Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie eskatzaileei.

6. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

6.1. Deialdi honen ondorioetarako, diru-laguntza jasotzen ahalko duten gastuak dira diruz lagundutako jardueraren ezaugarriekin bat datozenak, behar-beharrezkoak izanik eta deialdi honetan ezarritako epean eginak.

Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Entitateak proiektua garatzean egiten dituen gastu hauek hartuko dira kontuan:

a) Zuzeneko kostuak.

–Proiektuan aurreikusitako ekintzak gauzatzeko beharrezkoak diren eta entitatekoak ez diren langile eta artista kontratatuen lansarien eta gizarte segurantzaren kostuak.

–Entitate onuraduneko langileen lansarien eta gizarte segurantzaren kostuak, atal honetako azken lerroaldean adierazitako mugekin.

Gastu hauetarako, proiektuan benetan emandako denboraren proportziozko zatiak egotziko zaizkio proiektuari.

–Ostatu gastuak eta dietak.

Nafarroako Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartutako Erabakian agertzen diren baldintzetara mugatutako gastuak (erabaki hori 2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 17an, argitaratu zen).

Deialdi honen ondorioetarako, dieten gastutzat hartuko dira otordu nagusiei dagozkienak soilik (bazkaria eta afaria).

–Joan-etorriak.

Autoa erabiliz gero, zero koma hogeita hamar (0,30) euro km bakoitzeko, gehi autobideko (bidesariak) eta aparkalekuetako gastuak.

Hegazkina, trena edo beste garraio publikoren bat erabiliz gero, gehienez ere klase turistako txartel arruntaren zenbatekoa ordainduko da.

–Proiektuko ekintzak egitera zuzendutako kanpoko baliabideak, hala nola toki, ekipamendu eta baliabide materialen alokairuak eta beste batzuk, kontratatzearen ondorioz sortutako gastuak.

–Proiektuan sartutako jardueren zabalkunderako eta merkaturatzeko gastuak.

Entitate eskatzaileak berari lotutako pertsonak kontrata ditzake. Kontratazioak baldintza hauek bete behar ditu:

–Kontratazioa merkatuko ohiko baldintzekin bat egin beharko da.

–Kontratazioa Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren adostasuna jaso beharko du.

–Ez dute gaindituko proiektuaren kostu osoaren %15.

–Kontzeptu honengatik lortzen den zenbatekoa berariaz agertuko da II. eta III. eranskinetako eskabidearekin batera aurkeztu beharreko memorian.

Diru-laguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosiz gero, diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko da haien amortizazioa, proiektuari egozten ahal zaion proportzioan, kontabilitateko irizpide orokorren arabera. (282/1997 Foru Dekretua).

b) Zeharkako kostuak.

–Zeharkako kostuen barrenean daude bai gastu orokorrak, onuradunak betetzen dituen jardueretako batzuei egozten ahal zaizkienak, bai gastu finkoak, jarduera jakin bati egotzi ezin zaizkionak baina beharrezkoak direnak diruz laguntzen den jarduera gauzatzeko. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.9. artikuluan ezarritakoaren arabera eginen da.

–Proiektu bakoitzean diruz laguntzen ahal diren zeharkako kostuek proiektuaren aurrekontuan sartuta egon beharko dute, eta ez dira proiektuaren kostu osoaren %15etik gorakoak izanen.

6.2. Gastu hauetarako ez da diru-laguntzarik emanen:

a) Ondasun higigarrien eta azpiegituren erosketarekin, erabilerarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak. Azken kasu horretan, salbuetsita dago 6.1 puntuan ezarritakoa, diru-laguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erostekoa.

b) Proiektua garatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

c) Balio erantsiaren gaineko zerga, entitateak berreskura edo konpentsa dezakeena, bai eta antzeko zergak eta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere.

d) Entitateko langileen ordainsariak, baldin eta lanbide arteko gutxieneko soldata halako 3 baino gehiago badira.

6.3. Antolaketako lankidetza proiektuei buruzko eskaeren kasuan, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 8.3 artikuluan ageri den moduan, onuradun izaten ahalko dira pertsona fisiko edo juridikoen, publikoen edo pribatuen elkarteak, ondasun-erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate, baldin nortasun juridikorik ez izan arren proiektuak, jarduerak edo jokabideak gauzatzen ahal badituzte, edo diru-laguntza ematearen arrazoi den egoeran badaude.

Kasu horietan, espresuki agerrarazi beharko dira, bai eskabidean bai kontzesioaren ebazpenean, honako hauek:

a) Gauzatzeko konpromisoak, elkarteko kide bakoitzak bere gain hartuak.

b) Horietako bakoitzarengatik aplikatu beharreko diru-laguntzaren zenbatekoa, horiek ere onuraduntzat joko baitira.

c) Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar da eta aski ahalmen eman behar zaio elkarteak onuradun gisa dituen betebeharrak bete ditzan. Elkartea ezin izanen da desegin harik eta foru lege honetan ezarritako preskripzio epea iragan arte.

Antolaketako lankidetza proiektuen kasuan, eskatzaile bakar batek bere izenean eskatzen badu proiektu baterako laguntza, eta proiektu horretan enpresa edo profesional batek baino gehiagok jartzen baditu baliabideak, ez nahitaez proportzio berean, proiektu bakar bat egiteko, orduan laguntza eskatzaileak espresuki agerrarazi beharko ditu alderdi hauek:

a) Antolaketako lankide bakoitzak bere gain hartutako exekuzio konpromisoak, alderdien arteko hitzarmen baten edo kontratu baten bidez.

b) Antolaketako lankide bakoitzak proiekturako egindako ekarpenaren zenbatekoa eta bakoitzak bere gain hartzen dituen gastuak.

c) Edonola ere, eskatzaileak frogatu beharko du diruz lagundutako gastuaren guztirakoa eta proiektua erabat gauzatu dela.

Antolaketako lankidetzen kasuan, diru-laguntzaren onuradunak egiaz egiten eta justifikatzen duen gastuak bakarrik jaso dezake diru-laguntza.

Informazio hori guztia eskaerari eransten zaion memorian xehakatu beharko da.

7. Tramitazioa eta ebaluazioa.

7.1. Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Atalak tramitatuko ditu eskaerak, norgehiagokako araubidean.

7.2. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak izendatutako ebaluazio batzorde batek baloratuko ditu eskaerak. Hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Honako hauek osatuko dute:

a) Batzordeburua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria eta, hori izan ezean, zuzendaritza horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.

b) Idazkaria: Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Ataleko teknikari bat, hitzarekin baina botorik gabe. Hori izan ezean, Kultur Ekintza Zerbitzuko teknikari bat.

c) Batzordekideak: Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Ataleko burua, eta, hori ezean, Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua, eta kultura eta/edo ekonomia arloetako hiru aditu, horietako bat gutxienez Nafarroako Kultura Kontseiluko kide.

7.3. Balorazio eta esleipen prozesua.

1. Onartutako proiektuak jasoko dituzte ebaluazio batzordeko kideek, balorazioa egiteko.

2. Entitate eskatzaileek ebaluazio batzordearen aurrean defendatzen ahalko dituzte beren proiektuak, gehienez ere 15 minutuko azalpenak emanez. Horretarako, hala eskatu beharko dute I. eranskineko dagokion laukitxoan. Halaber, balorazio prozesu osoan zehar, batzordeak entitateen agerraldia eska dezake, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.

3. Behin onartutako aurrekontuak ezarririk, ebaluazio batzordeak proiektuen balorazioa eginen du, eta zehaztuko du 8. oinarrian eskatutako gutxieneko puntuazioak gainditu dituzten proiektuei zer zenbateko dagokien, 3. oinarrian ezarritako mugak kontuan harturik.

Gutxieneko puntuazioak lortu dituzten entitate eskatzaileek eskatzen dituzten zenbatekoen batura deialdiko kredituaren parekoa edo txikiagoa bada, eskatutako zenbatekoa emanen zaio eskatzaile bakoitzari.

Batura hori deialdiko kreditua baino handiagoa bada, banaketa hainbanatu eginen da eskatzaileen artean. Horretarako, gutxieneko puntuazioak lortu dituzten eskatzaile guztien puntuak batuko dira, kreditu erabilgarria zenbateko horretaz zatituko da, eta horrela lortuko da puntuaren balioa. Eskatzaile bakoitzak jasoko duen zenbatekoa kalkulatzeko, balio hori lortutako puntuez biderkatuko da.

4. Batzordeak irizpen loteslea emanen du, lortutako emaitzak bilduko dituena.

7.4. Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Atalak, ebaluazio batzordeak sinatutako akta ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

8. Proiektuen balorazioa.

Proiektuen balorazioa errazteko, entitate eskatzaileak deialdi honen II. eranskinean ageri den deskripzio-memoriako ereduaren araberako eskabidea aurkeztu beharko du; eranskin horretan zehatz-mehatz jasotzen dira irizpide bakoitzaren barrenean baloratu beharreko alderdiak.

Informazio ekonomikoa III. eranskinean jasotako informazio ekonomikoari buruzko inprimakian osatuko da.

Aurreko irizpideak aplikatuta, gehienez ere 100 puntu emanen zaizkio proiektu bakoitzari.

Diru-laguntza jasotzeko, proiektuek 60 puntu eskuratu beharko dituzte gutxienez eta, horietatik, 40 puntu gutxienez, “Proiektua deialdiaren xedearekin, helburuarekin eta aplikazio eremuarekin bat etortzea” atalean lortu behar dira.

Zehaztasunik gabe betetzen diren datuak edo ausartegiak direnak baloraziotik kanpo geldituko dira.

Irizpide hauek erabiliz baloratuko dira proiektuak:

8.1. Proiektua deialdiaren xedearekin, helburuarekin eta aplikazio eremuarekin bat etortzea. (80 puntu gehienez).

8.1.1. Proiektuaren kalitate orokorra (35 puntu gehienez).

–Proiektuaren izena.

–Proiektuaren deskribapena (gehienez ere 10 lerro).

–Proiektuaren helburuak.

–Helburuak lortzeko beteko diren ekintzak.

–Proiektua gauzatzeko datak.

–Onuradunen ezaugarriak eta kopurua.

–Lortu nahi den emaitza ebaluatzeko adierazle kuantitatiboak eta kualitatiboak.

–Arte, teknika eta kudeaketako lantaldearen osaera.

8.1.2. Entitate eskatzailearen ibilbidea. (4 puntu gehienez).

Entitateak jardunean emandako urte osoak:

–10 urtetik gora. 4 puntu.

–7 urtetik 10 urtera bitarte. 3,5 puntu.

–5 urtetik 7 urtera bitarte. 2,5 puntu.

–3 urtetik 5 urtera bitarte. 1,5 puntu.

Urte 1etik 3 urter bitarte. Puntu 1.

8.1.3. Proiektuaren elkarte izaera (6 puntu gehienez).

–Bazkide kop.

–Proiektuaren jardueretan, bazkideek lantalde artistikoan parte hartzea.

–Ehun sozialaren irismena (federazioen kasurako, edo taldez osatutako elkarteen kasurako).

8.1.4. Proiektuaren lankidetza izaera (komunitate proiektuak, hainbat eragilerekin) (5 puntu gehienez).

–Proiektuan parte hartzen duten entitateen zerrenda, parte-hartzea zehaztuz.

8.1.5. Proiektuaren lurralde eremua edo lurraldeari dagokionez duen garrantzia (5 puntu gehienez).

8.1.6. Proiektuaren irismen soziala. (5 puntu gehienez).

–Proiektuan parte hatzen duten bazkideen kopurua eta portzentajea.

–Irismen inklusiboa eta irisgarritasun aktiboa: ekintza zehatzak, helburu dituztenak zailtasun fisikoak eta psikosozialak dituzten publikoak eta kultura-aniztasunari arreta ematea.

8.1.7. Entitatearen prestakuntza, hezkuntza eta bitartekaritza ekintzak (5 puntu gehienez).

–Ekintza kopurua, ekintza motak.

–Publiko orokorrari zuzenduak.

–Entitateko bazkideei zuzenduak.

8.1.8. Ekintza berritzaileak (hizkera berriak, ikuspegi berriak...) (5 puntu gehienez).

–Proiektuaren eremuari dagokionez.

–Elkarte eremuari dagokionez (entitateak egindako jardueran).

8.1.9. Nafar kultura egile nafarren bitartez zabaltzea (5 puntu bitarte).

8.1.10. Euskararen presentzia proiektuan eta/edo haren zabalkundean eta sustapenean. (5 puntu gehienez).

8.2. Proiektuaren bideragarritasun eta koherentzia ekonomikoa. (20 puntu gehienez).

8.2.1. Eskatutako diru-laguntzaren portzentajea, proiektuaren aurrekontu onartu osoa kontuan hartuta. (5 puntu gehienez).

–%30 arte: 5 puntu.

–%30etik gora %40 arte: 4 puntu.

–%40tik gora %45 arte: 3 puntu.

–%45etik gora %50 arte: 2,5 puntu.

–%50etik gora %55 arte: 2 puntu.

–%55etik gora %60 arte: 1,5 puntu.

–%60tik gora %65 arte: puntu 1.

–%65etik gora %70 arte: 0,5 puntu.

8.2.2. Bermatu edo berretsitako finantzaketaren portzentajea, diru-laguntza hau kenduta, proiektuaren aurrekontu onartu osoa kontuan hartuta.

Hurrengo agirietakoren bat beharko da aurkeztu:

baliabide berekiak (bankuko dokumentua edo zinpeko aitorpena, entitatearen legezko ordezkariak egina), maileguak, jarduteko kontratuak (kuantifikatuta eta sinatuta), berretsitako diru-laguntzak (haiek ematen dituen ebazpena), entitateari laguntza ekonomikoa emanen dioten entitateen ziurtagiriak. (5 puntu gehienez).

–%41etik gora: 5 puntu.

–%31tik %41 arte: 4 puntu.

–%21etik gora %31 arte: 3 puntu.

–%11tik gora %21 arte: 2 puntu.

–%11 arte: puntu 1.

8.2.3. Diru-sarreren eta gastuen egituraren eta proiektuaren bideragarritasunaren arteko koherentzia. (5 puntu gehienez).

8.2.4. Proiektuaren zabalkundea: Komunikazio, marketin eta publizitate plana (5 puntu gehienez).

9. Diru-laguntza emateko ebazpena.

9.1. Laguntzak Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez emanen dira, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita gehienez ere hiru hilabeteko epean. Epe hori berariazko ebazpenik argitaratu gabe iraganik, eskaera ezetsitzat joko da.

9.2. Diru-laguntza hau emateko prozedurako ebazpenen jakinarazpen guztiak Nafarroako Gobernuaren web orrian argitaratuko dira (http://www.navarra.es/home_es/servicios).

Gainera, eskatzaileak berak emandako posta elektronikoaren helbidea baliatuko da eskatzaile bakoitzari jakinarazteko. Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko iragarki oholean ere jarriko da deialdiaren ebazpena (Navarrería kalea, 39, Iruña).

9.3. Berariazko ezespenaren aurka interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabete bateko epean, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz. Ustezko ezespenaren aurka interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, noiznahi isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

9.4. Deialdi honi buruzko komunikazio oro bideratu beharko da Nafarroako Gobernuko Erregistroaren edozein bulegotan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietan eta Erregistro Orokor Elektronikoan.

9.5. Deialdi honi buruz edozein kontsulta egiteko, hura kudeatzen duen organora jo daiteke, difusion@navarra.es helbide elektronikoaren bidez edo 848424683 telefonoaren bidez.

10. Diruz laguntzen diren proiektuen interes soziala, Kultur Mezenasgoaren ondorioetarako.

10.1. Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 5.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuek interes soziala dute foru lege horrek dohaintzei, erabilera mailegu edo komodatuei eta lankidetza-hitzarmenei ezartzen dizkien zerga-pizgarrien aplikazioaren ondorioetarako, baita sozietateen gaineko zergaren araudiak babes-kontratuen ondoriozko publizitate gastuei ezartzen dizkien kenkarien aplikazioaren ondorioetarako ere.

10.2. Kultur mezenasgorako zerga-pizgarriak aplikatuko dira baldin eta onuradunek maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta aplikatu behar den gainerako araudian ezarritako betebeharrak eta baldintzak betetzen badituzte. Bereziki, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezarritako betebeharrak betetzen badituzte, alegia, ziurtagiriak luzatzeari eta kasuan kasuko informazioa Nafarroako Zerga Ogasunari bidaltzeari buruzkoak. Foru agindu horren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen.

10.3. Orobat, haien proiektuak gauzatzen laguntzeko mezenasgo eta babesletza ekarpenak jasotzen dituzten onuradunek 13.1 oinarrian aipaturiko azken memoria batean zehaztu beharko dituzte mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak, eta ebaluatu laguntza horiek diruz lagundutako proiektua gauzatzeari begira izan duten eragina.

11. Onuradunen betebeharrak.

11.1. Interesdunek, diru-laguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean eta erregistro telematikoaren bidez, diru-laguntzen onuradunek gardentasunari buruz duten betebeharraren aitorpena aurkeztu beharko dute, eta, zein den kasua, eskatzen zaien dokumentazioa, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, dekretu horrek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen baititu.

Aitorpen eredua eta nahitaezko dokumentazioa Nafarroako Gobernuaren web orriaren bitartez eta oinarri hauen III. eranskinean kontsultatu, bete eta tramitatzen ahalko dira: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/. Bestela, deialdi hau kudeatzen duen Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Atalaren bidez.

Izan litezkeen zehapenak galarazi gabe, onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio emandako diru-laguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

11.2. Deialdi honen barnean diruz laguntzen den proiekturako soilik erabiltzea laguntza eta, oro har, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako beharkizunak betetzea.

11.3. Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Atalean justifikatzea diruz lagundutako proiektua gauzatu dela eta zer gastu egin den.

11.4. Onuradunak laguntza jasotzen duten proiektuei buruzko ahozko edo idatzizko informazio edo komunikazio guztietan adierazi beharko du proiektu horiek Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren diru-laguntza jaso dutela.

11.5. Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Atalari jakinaraztea proiektuaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, hura gertatu eta berehala, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu. Proiektuan edozein aldaketa egiteko batzorde ebaluatzailearen adostasuna beharko da, eta horrek baimena emanen du baldin eta aldaketak ez badu proiektua funtsean aldatzen.

11.6. Diruz lagundutako proiektuen argitalpen guztietan zehaztu beharko da Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso duela. Diruz lagundutako proiektuaren egitarauan, afixetan, iragarkietan edo edozein motatako publizitatean Nafarroako Gobernuaren logotipoa erabili beharko dute, eta honako hau deskribatzen duen testu bat ezarri: “Diruz lagundua”, Nafarroako Gobernuaren logotipo ofizialarekin batera.

Logotipoa jartzeko jarraibideak Nafarroako Gobernuaren web orrian kontsulta daitezke (http://www.navarra.es/home_eu/Gobierno+de+Navarra/Simbolo+oficial/), eta/edo Argitalpen Zerbitzuan.

Proiektua diru-laguntza eman aurretik egin bada, ez da nahitaezkoa izanen logotipoa jartzea inprimatutako materialean (eskuorriak, kartelak). Hala ere, zabalkunde telematikoan, web orrian eta aldaketa egiteko aukera ematen duen edozein hedabidetan, diru-laguntza eman bezain laster aldatuko da, eta Nafarroako Gobernuaren logotipoa sartuko, aurreko ataleko baldintzei jarraituz.

11.7. Noiznahi ere onartzea Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Atalak proiektua gauzatzen ari dela ziurtatzeko egiten duen egiaztapen lana.

11.8. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Atalari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den frogatu baino lehen.

11.9. Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak erabili ahal izan daitezen, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak edukitzea, behar bezala ikuskatuak, onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako legeetan eta lege sektorialetan agindutako moduan, eta halaber, deialdietako oinarri arautzaileetan berariaz eskatzen diren kontabilitate orriak eta erregistroak edukitzea.

11.10. Jasotako funtsen aplikazioaren egiaztagiriak, agiri elektronikoak barne direla, behar adina denbora iragan arte gordetzea, egiaztapen eta kontroletan erabili ahal izan daitezen.

11.11. Entitateak ebaluazio txosten bat aurkeztu beharko du proiektua amaituta. Txosten horretan, proiektuaren alderdiak noraino bete diren adieraziko du, eskabidearekin batera aurkeztutako deskripzio-memoria jasotakoarekin alderatuta.

11.12. Kudeaketa lanean konpromiso etikoa begiratzearren, eskatzaileak konpromisoa hartu beharko du, jardun egokiak izateko diruz laguntzen den jardueraren garapenean, bereziki lan harremanen esparruan.

12. Ordaintzeko moduak.

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

12.1. Oro har:

Oro har, behin entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren ordainduko dira laguntzak.

Proiektua bukatutakoan egin daiteke justifikazio hori, edo partzialki, proiektuaren %25, %50 eta %75 egindakoan.

Entitateak ondoko dokumentazioa aurkeztuko du justifikazio partzialean edo bukaerako justifikazioan:

a) Diruz lagundutako jarduera dela-eta, egindako gastuen fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa edo eraginkortasun administratiboa duten balio bereko frogagirien eta egindako ordainketen frogagirien zerrenda zehaztua, zenbakiz zenbaki emana, honako hauek adierazita: hornitzailea/emailearen izena, IFZ, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta osoa), ordainketaren data; zerrenda Excel formatuan igorriko da.

b) Orobat, aurkeztuko dira egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa edo eraginkortasun administratiboa duten balio bereko frogagiriak eta egindako ordainketen frogagiriak, diru-laguntzaren helburua betetzen dela frogatzen dutenak.

c) 100 eurotik gorako gastuen ordainketak bankuko ordainagiriaren bidez frogatuko dira. Zenbateko hori edo txikiagoa duten gastuen kasuan, berriz, fakturen bidez edo balio frogagarri bera duten gainerako dokumentuen bidez frogatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatu eta zigilatuta daudela, edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein dokumentu.

d) Jarduerak, deialdi honetako laguntzez gain, norberaren edo besteren baliabideekin edo beste diru-laguntza batzuekin finantzatu direnean, horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira (horien zerrenda zenbakitu eta zehaztua aurkeztuz) eta, orobat, funtsak diruz lagundutako jarduerei aplikatu zaizkiela.

e) Egindako jarduketak azaltzen dituen memoria laburra.

f) Proiektuari lotutako eta kontabilizatutako gastu eta diru-sarreren zerrenda.

Dokumentazio hori erregistroan aurkeztuko da eskaerarekin batera, ordainketa partzial bakoitza baino lehen edo ordainketa osoa eskatzean.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

12.2. Konturako ordainketa.

Konturako ordainketak egiten ahalko dira, entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren.

Entitateak ondoko dokumentazioa aurkeztuko du justifikazioetan:

a) Gastuen fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa edo eraginkortasun administratiboa duten balio bereko frogagirien zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailea/emailearen izena, IFZ, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta osoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da.

b) Orobat, aurkeztuko dira egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa edo eraginkortasun administratiboa duten balio bereko frogagiriak, diru-laguntzaren helburua betetzen dela frogatzen dutenak.

c) Jarduerak, deialdi honetako laguntzez gain, baliabide berekiekin, besteren baliabideekin edo beste diru-laguntza batzuekin finantzatu direnean, diru-laguntza horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira (horien zerrenda zenbakitu eta zehaztua aurkeztuz) eta, orobat, funtsak diruz lagundutako jarduerei aplikatu zaizkiela.

d) Egindako jarduketak azaltzen dituen memoria laburra.

Dokumentazio hori erregistroan aurkeztuko da eskaerarekin batera, ordainketa partzial bakoitza baino lehen edo ordainketa osoa eskatzean.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

12.3. Salbuespenez:

Salbuespenez, jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira laguntzak, emandako diru-laguntzaren %50 aurreratuta, gehienez ere.

Horretarako, entitateak Kultur Ekintza Zerbitzuari eskatu beharko dio, diru-laguntzaren helburuak betetzeko funtsik ez duela frogatzeko dokumentazio egokia aurkeztuta (egoera-balantzea edo diruzaintzako egoera-orria, ordaintzeko dauzkan gastuak eta jasotzeko dauzkan ordainketak –proiektuarekin lotutakoak–).

13. Justifikatzeko epeak eta modua.

13.1. Aurreko atalean aipatutako ordainketa moduen artean zein aukeratzen den ere, diru-laguntzaren likidaziorako onuradunek, 2017ko azaroaren 8a arte, hori barne, aurkeztu beharko dituzte erregistro bidez ondoren adierazten diren frogagiriak, paperean eta euskarri digitalean:

–12.1. oinarrian adierazitako dokumentazioa.

–Proiektuaren amaierako memoria.

–Proiektuan egindako jarduerei buruzko ebaluazio txostena.

–Elementu inprimatuak eta publizitatekoak eta/edo zabalkundea egiteko erabili diren web orrietarako lotura.

–Diru-sarreren eta gastuen zerrenda, aurrekontua orekatua dela egiaztatzeko. Aurrekontuaren aurreikuspenerako III-1 eranskinean eskatzen diren atalak eta kontzeptuak kontuan hartuta aurkeztu beharko dira, baina kasu honetan exekutatutako zenbatekoekin.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

Hala ere, konturako ordainketaren bat egin bada, onuradunek frogagiriak hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko dituzte, diruz lagundutako jarduerak gauzatzeko epea bukatzen denetik hasita, betiere horietan agertzen bada gauzatze epe horren barnean dauden gastuei dagokien ordainketa dela (fakturak eta merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten agiriak). Agiri horiek jaso eta aztertutakoan, organo kudeatzaileak espedientea ixteko txostena eginen du edo, bestela, oker kobratutako kopuruak itzultzeko espedientea hasiko du.

Ordainketa partzialen bat edo konturako ordainketaren bat egina badago, ez da beharrezkoa izanen aurkeztutako dokumentazioa berriz aurkeztea.

13.2. Ezarritako epean, edo zuzenketak egiteko ematen den epean, justifikatu ezean, justifikatu gabeko gastuei dagokien diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

13.3. Diruz lagundutako proiektuaren gastu guztia justifikatu beharko da. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntzaren kontzesioan aipatzen den portzentajea aplikatuko zaie onartutako gastuen frogagiriei, jarduera egin eta gero onartutakoei, ordainketaren frogagiriak badituzte.

14. Beste diru-laguntza batzuk jasotzea eta haiekiko bateragarritasuna.

14.1. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin batera, helburu bera duten beste batzuk ere jaso daitezke, beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak.

Dena dela, bateraezina izanen da Nafarroako Gobernuak proiektu bererako ematen duen beste edozein diru-laguntzarekin.

14.2. Diru-laguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

15. Dirua itzultzea.

Onuradunak proiektua gauzatu dela behar bezala justifikatu ezean, ordaindutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatzen ahalko zaio, bai eta diru-laguntza ordaindu zenetik dirua itzultzen duen egunera arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.

Entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, diru-laguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren ikusita.

16. Hornitzaileak kontratatzea.

Diru-laguntza jaso dezakeen kostua 12.000 eurotik gorakoa bada, ekipamenduko ondasunen horniduraren kasuan edo aholkularitza eta laguntza enpresen zerbitzuen kasuan, onuradunak frogatu beharko du, organo emailearen aurrean, hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu duela.

Baldintza hori betetzen dela ulertuko da gutxienez hiru eskaintza eskatu, eta jasotako proposamenetatik onena hautatzen denean, salbu eta, diruz lagun daitezkeen gastuen ezaugarri bereziengatik, ez badago merkatuan hura hornitu edo ematen duten entitate kopuru nahikoa, edo gastua diru-laguntza eskatu aurretik egina bada.

17. Arau-hausteak eta zehapenak.

17.1. Arau-hauste eta zehapenetarako, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedaturikoa aplikatuko da.

17.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan ezarritakoa izanen da.

18. Diru-laguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatu beharreko gainerako arauak ere.

19. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua (PDFa).

II. ERANSKINA

Proiektuaren deskripzio-memoria (PDFa).

III. ERANSKINA.1

Informazio ekonomikoa (PDFa).

III. ERANSKINA.2

Proiektuaren aurrekontuaren laburpena, jardueraz jarduera (PDFa).

III. ERANSKINA.3

Kasua bada, aurreikusitako gastua kalkulatzeko metodoaren azalpena (PDFa).

III. ERANSKINA.4

Proiektuaren kargura ordaindutako langileen zerrenda (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1704124