1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
325/2017 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Osasuneko kontseilariak emana, Elisa Sesma Sánchez andrea Iruñeko Osasun Barrutiko Sexu- eta Ugalketa-osasuneko Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako, merezimendu-lehiaketa eginda.
Langile guztiek baldintza berdinetan parte hartzen dutela bermatzeko, Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 68/2016 Foru Aginduaren bidez arautu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzako zerbitzuburu eta atalburuen lanpostuak bitarte baterako izendapenez betetzeko prozedura, betiere horien deialdi publikoa egiten den arte, kasuan-kasuan erabakitzen den arauzko prozedurari jarraituz.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 20ko 166E/2017 Ebazpenaren bidez, martxoaren 28ko 1084E/2017 Ebazpenaren bidez aldatu baitzen, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Iruñeko Osasun Barrutiko Sexu- eta Ugalketa-osasuneko Ataleko buru izateko lanpostua merezimendu-lehiaketa bidezko bitarte baterako izendapenez betetzeko deialdia onetsi zen.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren martxoaren 17ko 772E/2017 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen.
Jarduketak bukatuta, merezimendu-lehiaketaren epaimahaiak burutzarako hautagai bat bitarte baterako izendatzea proposatu du, puntuazio altuena lortu duen izangaia.
Aurreko guztia eta deialdiaren 8. oinarria kontuan izanik, bidezko da Elisa Sesma Sánchez andrea bitarte baterako izendatzea. Izendapenak urtebeteko iraupena izanen du, eta 3 urtera arte luza daiteke.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Elisa Sesma Sánchez andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Iruñeko Osasun Barrutiko Sexu- eta Ugalketa-osasuneko Ataleko buru izendatzea bitarte baterako (urtebeteko epea, hiru urte arte luzatzen ahal dena, jabetza hartzen duenetik), burutza behin betiko betetzen den arte.
2. Interesdunak izendapena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du postuaz.
3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2017ko apirilaren 3an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho Del Río.
Iragarkiaren kodea: F1704325