80. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren martxoaren 30eko 426/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, 2017an abere lehiaketen antolaketarako laguntzak emateko deialdia onesten da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (identifikazioa): 340940.

Arauak.

Deialdiaren arauak ekainaren 7ko 189/2016 Foru Aginduaren I. eranskinean ageri dira. Foru agindu horren bidez, abere lehiaketak antolatzeko laguntzak emateko arauak onetsi ziren.

Zenbatekoa.

30.000 euroko gastua baimentzea, 2017ko gastuen aurrekontuko “Abere azokak eta lehiaketak” izeneko 710004-71320-4609-412200 partidaren kargura, ebazpen honen ondoriozko gastu konpromisoei erantzuteko.

Eskaerak aurkezteko epea.

Hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iruñean, 2017ko martxoaren 30ean.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1704070