1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 4an emandako 49E/2017 Ebazpenarena. Horren bidez, diru-laguntza publikoak emateko deialdia eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren, batez ere langabeak kontratatzeko konpromisoa atxikita duten prestakuntza ekintzak finantzatzeko.
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 341552.
Lehena.–Onuradunak.
Nafarroako Foru Komunitatean kokaturik dauden enpresak, enpresa elkarteek edo bestelako entitateak, prestakuntza jasotzen duten langileak kontratatzeko konpromisoa (ebazpen honetan ezarria) hartzen badute.
Bigarrena.–Xedea.
Batez ere langabeak kontratatzeko konpromisoa atxikita duten prestakuntza ekintzak finantzatzeko diru-laguntzak.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 4ko 49E/2017 Ebazpena.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
900.000 euro.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdia argitaratzen denetik hasita.
Iruñean, 2017ko apirilaren 4an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.
Iragarkiaren kodea: F1704484