3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA
Jendaurreko informazioa
Gaia: obrak baimentzeko eskaera.
Eskatzailea: Agustina Lucia Otero Fernández.
I.F.Z. zenbakia: 33873146 B.
Helbidea: Bidanea, z.g. 31745-Ituren (Nafarroa).
Ibai edo errekaren izena: Urdobi.
Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Ezkurra - 1.0100.170.
Udalerria eta probintzia: Ituren (Nafarroa).
Obren azalpen laburra eta helburua:
lanen xedea da hormigoizko goraune bat eraikitzea Urdobi errekaren ohean, ibilgailuak pasatzeko.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Iturengo udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2017ko martxoaren 13an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E1703259