3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-P-497
Urraulbeitiko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:
Aprobetxamendua 5 metroko sakonera duen putzu bat da, Irati ibaira ezkerraldetik isurtzen den Antxiburu erreka-zuloaren ezkerraldean, ur-ibilguetako polizia-eremuan, Soto de la Fuente alderdian (14. poligonoa, 112. lurzatia). Ura jasotzeko aurreikusi den ekipoa 2,54 ZP-ko elektroponpa bat izanen da, 2,94 l/s-ko uneko emariarekin. Ura 2,5 hektareako baratzea (baratze sozialak) uholdeka ureztatzeko erabiliko da, Urraulbeitiko udal mugapeko (Nafarroa) 14. poligonoko 84. lurzatian. Urtean 1.620 m³-ko bolumena hartuko da guztira, eta batez besteko emari baliokidea 0,139 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2017ko otsailaren 27an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1703352