3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2010-P-388
Félix Barcos Alonsok, eskatzaile gisa, eta Alimentos Congelados Barcos SLk, erabiltzaile gisa, honako datu hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:
Aprobetxamendua 7 metroko sakonera duen putzu bat da, Arga ibaiaren ezkerraldean, polizia-eremutik kanpo, Martzillako errepidea alderdian (11. poligonoa, 16. lurzatia). Ura jasotzeko ekipoa zenbait ponpak osatuko dute, eta erabilera bakoitzerako baliatuko dira. Ura ureztatzeko erabiliko da, 0,122 hektareako berdegunea, makaldia eta baratzea 11. poligonoko 11., 46. eta 48. lurzatietan, eta industriarako, berriz, (klimatizazioa, makinak garbitu, etab.) 11. poligonoko 16. lurzatian, Azkoiengo udal mugapean (Nafarroa). Urtean 22.530 m³-ko bolumena hartuko da guztira, eta batez besteko emari baliokidea 0,981 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2017ko otsailaren 21ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1703344