80. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

Oihan enkantea

Ollaranek, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau esleitzeko:

Lote bakarra, Artetako, Olloko, Saldiseko eta Senosiaingo herrietan kokatua, 12.194 zuhaitz eta 4.793 metro koadroko egurra.

Aprobetxamenduaren balorazioa, orotara: 74.102 euro (BEZa aparte).

Prozedura: plegu itxiaren bidezko enkantea, sesteorako eskubidearekin.

Proposamenak aurkeztea: proposamenak, baldintza pleguan erantsitako eredu ofizialen bidez eginen direnak, Ollarango Udaleko erregistroan aurkeztuko dira 2017ko maiatzaren 10a bitarte.

Dokumentazio administratiboaren irekiera: 2017ko maiatzaren 11an 12:00etan, udaletxeko batzar aretoan.

Proposamen ekonomikoaren irekiera: 2017ko maiatzaren 18an 12:00etan, udaletxeko batzar aretoan.

Baldintza teknikoak eta baldintza administratiboen orria Ollarango Udaleko Idazkaritzan daude ikusgai.

Iragarkien gastuak: iragarki ofizialen eta prentsako iragarkien gastuak esleipen hartzailearen kontura izanen dira.

Ollaranen, 2017ko apirilaren 10ean.–Alkatea, David Campion Ventura.

Iragarkiaren kodea: L1704565