2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Ultzamako Udaleko herri-lurretako 3. larrearen errentamendua
Ultzamako Udalak, 2017ko apirilaren 6an egin osoko bilkura arruntean, Ultzamako herri-lurretako 3. larrearen errentamendua esleitzeko prozedura onetsi zuen, baita espedientera bildutako agiriak ere (baldintza-agiria). Honako arau hauei jarraikiz eginen da:
3. larrea:
Deskripzioa: Larraintzarko Benta izeneko alderdia, 2. poligonoa, 159. lurzatia, eta 13. poligonoa, 31 B lurzatia. NELIGSeko 1. eta 2. barrutiei dagokie (159-2 lurzatia), “goldatzeko lurra” eta “larre zuhaixkaduna” baita, bai eta NELIGSeko 1., 2., 5. eta 6. barrutiei ere (31-13 lurzatia), “goldatzeko lurra” eta “larre zuhaixkaduna” baita.
Azalera, gutxi gorabehera: 3,85 hektarea.
Hasierako prezioa: 1.560 euro urtean.
Aprobetxamendu honen errentamendua esleitzeko prozedura enkante publiko bidezkoa izanen da, gutun-azal itxien prozedura erabiliz eta sesteorako eskubidearekin. Horretarako, baldintza ekonomiko-administratibo partikularren agirian 2017-04-06an udaleko osoko bilkurak onetsitako baldintzak jasoko dira eta udalaren webgunean eta egoitzetan interesdunek eskuratzeko moduan izanen da.
Aipatu prozedurak honako hauek izanen ditu arau:
Enkante publikoaren bidezko esleipena.
Edozein pertsona fisikok edo juridikok emanen dio irekiera eta horretarako egin baldintza-agiriaren araberakoa izanen da.
“Gutun-azal itxiaren bidezko enkantea” izanen da prozedura, eta hasierako prezioak izanen dira baldintza-agirietan zehaztutakoak.
Enkante publikoko prozedura honetarako eskaintzak aurkezteko epea 2017ko maiatzaren 18ko (osteguna) 13:00etan bukatuko da.
Jasotako gutunak jendaurrean irekiko dira 2017ko maiatzaren 18an bertan, 14:00etan, Ultzamako Udalaren osoko bilkuretarako aretoan eginen den ekitaldian.
Sesteoa idatziz aurkeztuko da ezinbestean, Udalaren bulegoetan, dagokion fidantzarekin batera (eskainitako prezioaren %10), lehendabiziko enkantea egin eta sei eguneko epean, hau da, maiatzaren 24ko (asteazkena) 14:00ak baino lehen.
2. enkantea (sesteorik aurkeztu bada) 2017ko maiatzaren 29ko (astelehena) 14:00etan eginen da, Ultzamako Udalaren osoko bilkuretarako aretoan.
2. enkantearen iragarkia Udalaren iragarki-oholean eta web orrian emanen da argitara, gutxienez ere bi egun natural lehenago. Lehiatzailerik ez badago, kontratua sesta-emaileari esleitu dakiola proposatuko da.
Publizitatea:
Erabaki honi dagokion iragarkia argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Foru Komunitatean argitaratutako egunkarietako batean, Udalaren iragarki-oholean eta web orrian.
Gainerako iragarkiak (sesteoa, 2. enkantea, etab.) Udalaren iragarki-oholean eta web orrian argitaratuko dira.
Larraintzarren, 2017ko apirilaren 6an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenetxea.
Iragarkiaren kodea: L1704657