2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Laburpena, Tokiko Ekonomia Jasangarriko zinegotzi delegatuak 2017ko apirilaren 7an emandako ebazpenarena. Horren bidez, turismo-sektoreko elkarteendako diru-laguntzen deialdia egin da, turismoa sustatzeko jarduerak 2016ko urriaren 1etik 2017ko irailaren 30a bitarte egin ditzaten
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (Identifikazioa): 342536.
Deialdia, turismo arloko elkarteei laguntzak emateko, 2016eko urriaren 1etik 2017ko irailaren 30era turismoa sustatzeko jarduerak garatu ditzaten.
Deialdi honen xedea eta helburua da turismo-sektoreko elkarteei diru-laguntzak ematea, Iruña turismoaren jomuga gisa sustatzen duten jarduerak egin ditzaten, 2016eko urriaren 1etik 2017ko irailaren 30era bitarte, biak barne. 2016. urtean hasitako jardueren kasuan, ezin izanen dute diru-laguntzarik jaso udal honek 2016. urtean argitaraturiko aurreko deialdian diru-laguntza jaso zutenek.
Iruñean, 2017ko apirilaren 7an.–Tokiko Ekonomia Jasangarriko zinegotzia, Patricia Perales Hurtado.
Iragarkiaren kodea: L1704721