2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FITERO
Jarduera sailkatua. Handitzea
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak eta oharrak egin ditzaten.
Sustatzailea: Finca Señorío de Rioja SL. Jarduera: jarduera sailkatua aldatzea eta handitzea, frutak kontserbatzeko hozkailuak ezartzeko. Tokia: 6. poligonoko 162. lurzatia, Dehesa de Ormiñen industrialdea.
Fiteron, 2017ko martxoaren 14an.–Alkatea, Raimundo Aguirre Yanguas.
Iragarkiaren kodea: L1703340