80. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKURRA

Oihan aprobetxamenduak salgai

Ezkurrako Udalak honako oihan aprobetxamendu hauek ustiatzeari ekinen dio:

1. lotea, Makusola alderdian eta beste batzuetan, honela osatua:

–2.515 alertze, 1.688,2 m³,

–484 larizio pinu, 187,1 m³,

–45 haritz gorri, 46,5 m³,

–57 gaztainondo, 36,8 m³,

–10 Douglas izei, 2,7 m³ eta

–453 intsinis pinu, 212,9 m³.

Guztira 3.564 zuhaitz, zenbait espezietakoak, 2.174,3 m³ osatuz. Hasierako prezioa 24.352,16 eurokoa da, BEZa barne.

2. lotea, Azkotain alderdian, honela osatua:

–100 alertze, 46,1 m³,

–321 larizio pinu, 141,1 m³,

–579 intsinis pinu, 638,5 m³ eta

–4.040 Douglas izei eta Lawson altzifre, 753 m³.

Guztira 5.040 zuhaitz, zenbait espezietakoak, 1.578,7 m³ osatuz. Hasierako prezioa 14.145,15 eurokoa da, BEZa barne.

Eskaintza ekonomikoak aurkezteko epea, lote bakoitzerako bereizita, 2017ko maiatzaren 18an bukatuko da, 14:00etan. Eskaintzak Ezkurrako udaletxean aurkeztuko dira.

Lote bakoitzaren enkantean parte hartzeko, nahitaez lote bakoitzaren balorazio osoaren %2 gordailuan utzi beharko da.

Salmenta horretarako baldintzak interesdunen eskura daude Ezkurrako Udalaren Idazkaritzan.

Ezkurran, 2017ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Julián Gogorza Jauregui.

ERANSKINA

Eskaintza ekonomikoaren eredua (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1704617