2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORTES
2017ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena
Udalak, 2017ko otsailaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespenaren iragarkia 2017ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ean, jendaurrean eduki eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki beharrez.
Ezarritako epea inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Hona hemen behin betiko onetsi den aurrekontua:
SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 865.000,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 32.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 751.200,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.424.500,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 528.000,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 3.600.700,00 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria gastuak: 1.243.800,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 1.905.600,00 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 3.000,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 211.600,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 200.700,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 6.000,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 30.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 3.600.700,00 euro.
Cortesen, 2017ko martxoaren 15ean.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1703332