80. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergak. 2017ko ekitaldia

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2017ko apirilaren 1etik 30era izanen dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2017ko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Nafarroako Rural Kutxan Udalak duen banku-kontuan ordaindu daitezke.

Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatezko epearen azken egunean.

Ohartarazten da ezen, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidean kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Beraskoainen, 2017ko apirilaren 6an.–Alkatea, José Luis Larrea Cenoz.

Iragarkiaren kodea: L1704898