2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Laburpena, Tokiko Gobernu Batzarrena 2017ko apirilaren 7ko Erabakiarena. Horren bidez, diru-laguntza deialdia egin da udaleko kirol-eskolak antolatzeko eta garatzeko 2017ko urriaren 1etik 2018ko maiatzaren 31ra
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b) eta 20.8a) artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 342531.
A.–Onuradunak: irabazi asmorik gabeko entitate eta elkarteak, Barañainen helbidea izan edo ez, Udalaren intereseko kirol zerbitzuak eman edo jarduerak egiten dituztenak.
B.–Xedea: saskibaloiko, eskubaloiko, pilotako eta patin-hockeyko kirol-eskolak antolatzea eta garatzea 2017ko urriaren 1etik abenduaren 31ra eta 2018ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra.
C.–Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.
D.–Zenbatekoa: 47.000 euro.
E.–Eskabideak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Barañainen, 2017ko apirilaren 12an.–Alkatea, Oihane Indakoetxea Barbería.
Iragarkiaren kodea: L1704722