1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
16/2017 EBAZPENA, martxoaren 7koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, mahatsondoen ekoizle-ugaltzaile izateko eta Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistroan inskribatzeko baimena ematen duena.
Iker García Fernándezek eskaera erregistratu zuen 2017ko otsailaren 14an, Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistroan inskribatzeko eta mahatsondoen ekoizle-ugaltzaile izateko baimena eskuratzeko.
Eskaera eta produkzio-prozesuen deskripzio-memoria azterturik, eta 2017ko martxoaren 6an instalazioetan ikuskatze-lanak egin ondoren, 3717050 zenbakidun aktaren arabera, eskatutako baimenak ematea proposatu du Ugalketarako Materiala Ziurtatzeko eta Landare Osasuneko Bulegoak, arlo horretako indarreko araudiak eskatutakoa betetzen delako.
Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretuan xedaturikoaz baliatuz.
Adierazitakoarekin bat eta Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak irailaren 23an emandako 175/2015 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetza erabiliz, horren bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren indarreko araudiak Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari esleitutako nekazaritza arloko administrazio eskumen batzuk,
EBATZI DUT:
1. Iker García Fernándezi (NANa: 44638640X ) mahatsondoen ekoizle-ugaltzaile izateko baimena ematea eta Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistroan inskribatzea.
2. Ebazpen hau interesdunari eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2017ko martxoaren 7an.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.
Iragarkiaren kodea: F1703058