8. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

456/2016 FORU AGINDUA, abenduaren 22koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Honen bidez onesten dira Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak.

Atarikoa

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren uztailaren 22ko 8/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen araberako egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen esparrua ezarri ziren. Foru dekretu hori abuztuaren Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren 10eko 23/2015 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen.

Abuztuaren 12ko 59/2015 Foru Dekretuaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, geroko garapena galarazi gabe.

Irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Foru dekretu hori azaroaren 16ko 105/2016 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 15eko 59/2013 Foru Aginduaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezarri ziren.

Foru agindu hori aldatu egin zen, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 21eko 44/2014 Foru Aginduaren bidez eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren urriaren 29ko 124/2015 Foru Aginduaren bidez, bulegoak egokitzeko unean uneko antolakuntza beharretara.

Halaber, Sustapeneko kontseilariaren ekainaren 26ko 84/2013 Foru Aginduaren bidez, Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen bulegoen mailan.

Behin irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretua onetsirik, azaroaren 16ko 105/2016 Foru Dekretuaren bidez aldatu baitzen, beharrezkoa da bulegoen gaur egungo eskema egokitzea egitura berrira, kasu batzuetan sortutako zerbitzu eta atal berriei atxikitzeko bulego batzuk, eta, beste batzuetan, indarreko bulegoen atxikipenari eusteko. Hori guztia araugintzako testu berri baten barnean sartzen da, administrazio unitateen jarduketa errazteko eta administratuei nola herritarrei zehaztasuna eta segurtasun juridikoa eskaintzeko.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikulua aplikatuz,

AGINDU DUT:

I. KAPITULUA

Egitura orokorra

1. artikulua. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusian bulego hauek ezarriko dira:

a) Nekazaritza Zerbitzuari atxikia: Nekazaritza Ekologikoa Sustatzeko eta Nekazaritza Sektoreko Zeharkako Ekintzetarako Bulegoa.

b) Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalari atxikita: Ugalketarako Materiala Ziurtatzeko eta Landare Osasuneko Bulegoa eta Nekazaritzako Ekoizpen Baliabideen eta Jasangarritasunaren Bulegoa.

c) Merkatuen Erregulaziorako Atalari atxikita: Merkatuen Erregulazioaren eta Berariazko Laguntzen Bulegoa eta Mahastizaintza eta Ardogintza Sektoreari Laguntzeko Bulegoa.

d) Etekinetarako Laguntzen Atalari atxikita: Azaleraren araberako Zuzeneko Laguntzen Bulegoa, Nekazaritzako Ingurumen arloko eta Landa Ingurunea Hobetzeko Laguntzen Bulegoa eta Abeltzaintzarako Laguntzen Bulegoa.

e) Abere Ekoizpenaren Atalari atxikita: Abeltzaintzaren Garapenerako Bulegoa.

f) Abere Osasuneko Atalari atxikita: Epizootiologia Bulegoa.

g) Elikagaien Segurtasunaren eta Abeltzaintzako Langelen Atalari atxikita: Elikagaien Segurtasunaren Bulegoa.

h) Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalari atxikita: Landare Biologiaren Laborategiaren Bulegoa eta Enologia Laborategiaren Bulegoa.

i) Koordinazio Atalari atxikita: NBEUFren eta LGENFren Ordainketak Burutzeko Bulegoa eta NBEUF-LGENF Funtsen Kontabilitate Bulegoa.

j) Ikuskapenen Atalari atxikita: Kudeaketa eta Kontrol Sistema Integratuko Ikuskapenen Bulegoa, Baldintzen eta Kudeaketa eta Kontrol Sistema Integratutik kanpoko NBEUFko Ikuskapenen Bulegoa eta Nekazaritzako Informazio Sistemen Bulegoa.

k) Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari atxikita: Ingurumenaren Kontroleko Bulegoa eta Ureztalurretako Jarduketen Plangintzaren eta Kontrolaren Bulegoa.

l) Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalari atxikita: Obra Bulegoa, Lurzati Berrantolamenduaren Bulegoa eta Nekazaritzako Azpiegituretarako Laguntzen Bulegoa.

m) Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atalari atxikita: Nekazaritzako Ustiategietan Inbertitzeko Laguntzen Bulegoa.

n) Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen eta Sustapenaren Atalari atxikita: Nekazaritzako Elikagaien Kalitate Kontrolaren Bulegoa eta Nekazaritzako Kalitateko Elikagaien Sustapenaren Bulegoa.

o) Mahastizaintza eta Enologia Atalari atxikita: Mahastizaintzako Bulegoa eta Enologia Bulegoa.

p) Plan eta Programen Atalari atxikita: Europar Batasuneko Programen Ebaluazio Bulegoa.

2. artikulua. Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusian bulego hauek ezarriko dira:

a) Ingurumena Zaintzeko Atalari atxikita: Baliabideen Kudeaketarako eta Laguntzarako Bulegoa eta Plangintza eta Garapen Bulegoa.

b) Lurralde eta Ingurumen Jasangarritasunaren arloko Berrikuntza eta Ezagutza Zerbitzuari atxikita: Klima Aldaketaren Bulegoa.

c) Informazioa Integratzeko eta Ezagutza Sortzeko Atalari atxikita: Estatistika Bulegoa eta Lurzoru eta Klimatologia Bulegoa.

d) Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalari atxikita: Toki Agenden eta Lankidetzaren Bulegoa.

e) Berrikuntzaren, Barne Kalitatearen eta Europako Proiektuen Atalari atxikita: Europako Proiektuen eta Lankidetzaren Bulegoa.

f) Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuari atxikita: Administrazio Laguntzako Bulegoa.

g) Kutsaduraren aurkako Aurreneurrien Atalari atxikita: Baimen Bulegoa.

h) Ekonomia Zirkularraren Plangintza Estrategikorako eta Kontrolerako Atalari atxikita: Baliabide Atmosferiko eta Hidrikoen Kontrol Sareen Bulegoa.

i) Ibaiak Lehengoratzeko eta Arrantza Kudeatzeko Atalari atxikita: Uholdeen aurkako eta Ibai Inguruneko Jarduketen Bulegoa eta Arrantza Kudeatzeko Bulegoa.

j) Ingurune Naturalaren Zerbitzuari atxikita: Administrazio Laguntzako Bulegoa.

k) Pirinioaldea Kudeatzeko Atalari atxikita: Basoko Suteei Aurrea Hartzeko Bulegoa.

l) Eskualde Atlantikoa Kudeatzeko Atalari atxikita: Basoak Lehengoratzeko Bulegoa.

m) Erdialdea eta Erribera Kudeatzeko Atalari atxikita: Ekosistema Mediterraneoen Bulegoa.

n) Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalari atxikita: Ingurune Naturaleko Plan eta Programen Bulegoa, Espezieen eta Habitaten Bulegoa eta Ehiza Baliabideen Bulegoa.

o) Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari atxikita: Administrazio Laguntzako Bulegoa.

p) Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalari atxikita: Ingurumen Ebaluazioaren Bulegoa, Ingurumen Jarraipenaren Bulegoa eta Paisaiaren Bulegoa.

q) Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalari atxikita: Udalez Gaindiko Planen Bulegoa eta Landa-lurzoruaren Bulegoa.

r) Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Araubide Juridikoaren Atalari atxikita: Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa eta Diziplinaren eta Kontrol Juridikoaren Bulegoa.

3. artikulua. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia.

Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusian bulego hauek ezarriko dira:

a) Toki Azpiegituren eta Obren Azterketa, Plangintza eta Aholkularitzarako Atalari atxikiak: Plangintzaren eta Azterketa Teknikoen Bulegoa eta Toki Azpiegituren Bulegoa.

b) Tokiko Kudeaketa eta Aholkularitza Atalari atxikita: Aholkularitza Bulegoa.

c) Toki Administrazioaren Antolamenduaren Atalari atxikia: Kudeaketa Juridikoaren Bulegoa.

4. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

Idazkaritza Tekniko Nagusian honako bulego hauek ezarriko dira:

a) Langileriarako eta Herritarren Arretarako Atalari atxikita: Langileria Bulegoa eta Herritarren Arretarako Bulegoa.

b) Aurrekontuen Kudeaketarako Atalari atxikita: Ekonomia Aferetarako Bulegoa eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoa.

c) Informazioa Kudeatzeko Atalari atxikita: Informazioaren Teknologiaren Bulegoa, NBEUFren eta LGENFren Laguntzen Kudeaketa Informatikorako Bulegoa, Laguntza Mikroinformatikoaren Bulegoa eta Informazioaren Segurtasunari Laguntzeko Bulegoa.

d) Laguntza Teknikoaren Atalari atxikita: Zerbitzu Orokorren Bulegoa.

5. artikulua. Bulegoak kentzea.

Honako hauek kenduko dira: Nekazaritzako Ikerketaren, Garapenaren eta Berrikuntzaren Koordinazio Bulegoa, Berrikuntzaren, Barne Kalitatearen eta Europako Proiektuen Atalari atxikia; Landare Osasuneko eta Ugalketarako Materialeko Bulegoa, Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalari atxikia; Ingurumen Integrazioari Laguntzeko Bulegoa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuari atxikia; Ingurumen Kontrolari Laguntzeko Bulegoa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuari atxikia; Kontrol Bulegoa, Ekonomia Zirkularraren Plangintza Estrategikorako eta Kontrolerako Atalari atxikia; Industria Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen Bulegoa, Hondakinen Atalari atxikia; Kontserbaziorako Guneen Bulegoa, Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalari atxikia; Pirinioaldeko Bulegoa, Pirinioaldea Kudeatzeko Atalari atxikia; Oihan Plangintzarako Bulegoa, Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalari atxikia; Erdialdeko eta Erriberako Bulegoa, Erdialdea eta Erribera Kudeatzeko Atalari atxikia; Kantaurialdeko Bulegoa, Eskualde Atlantikoa Kudeatzeko Atalari atxikia; Biodibertsitatearen arloko Lankidetza eta Kudeaketa Bulegoa, Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalari atxikia; Arrantza Kudeatu eta Animaliak Babesteko Bulegoa, Ibaiak Lehengoratzeko eta Arrantza Kudeatzeko Atalari atxikia; Ehizaren eta Arrantzaren Laguntzako Bulegoa, Ingurune Naturalaren Zerbitzuari atxikia; Ehiza Kudeatzeko Bulegoa, Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalari atxikia; Ibaietako Obren Bulegoa, Ibaiak Lehengoratzeko eta Arrantza Kudeatzeko Atalari atxikia; Ingurumen Eraginaren Bulegoa, Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalari atxikia; Ingurumen Ebaluazioari Laguntzeko Bulegoa, Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalari atxikia; eta Lurzoru Urbanizaezinaren Bulegoa, Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalari atxikia.

II. KAPITULUA

Bulegoen eginkizunak

1. ATALA

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia

6. artikulua. Nekazaritza Ekologikoa Sustatzeko eta Nekazaritza Sektoreko Zeharkako Ekintzetarako Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nekazaritzako ekoizpen jasangarriaren sistemak sustatzea eta jarraipena egitea, eta Foru Komunitateko programak aurrera eramatea, horiei jarraipena egitea eta ebaluatzea, ekoizpen ekologikoaren eta ekoizpen integratuaren esperimentazio eta zabalkundearen arloan, baita ekoizpen jasangarriaren eta kalitate berezituaren esperimentazio eta zabalkundearen arloan ere.

b) Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioarekin eta beste autonomia erkidego batzuekin koordinatzea, nekazaritza ekologikoko eta ekoizpen integratuko adierazleei jarraipena egiten eta horiek kudeatzen.

c) Gisa honetako ekintzak: ekoizpen ekologikoa, ekoizpen integratua eta bestelako ekoizpen jasangarriak sustatzea, dinamizatzea eta horiei laguntza teknikoa ematea.

d) Nafarroako ekoizpen ekologikoa sustatzen eta babesten dabiltzan eragile teknikoen jarduerak koordinatzea.

e) Ekoizpen ekologikoa aukeratzen duten nekazari eta abeltzainentzako departamentu honek emanen duen zerbitzu integrala koordinatzea.

f) Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren bileretan departamentu honek duen ordezkaritzan parte hartzea.

g) Nekazaritzako ekoizpen ekologikoari buruzko txosten estatistikoak egitea eta intereseko informazio teknikoa sektorearen eskura jartzea.

h) Nekazaritzako sektorearentzako babes neurrien prospektiba, nekazaritza ekologikoaren arloan, edo bestelako ekoizpen berezituetan, Landa Garapenerako Planen bidez, erkidego autonomoaren mailakoak izan nahiz maila nazionalekoak izan.

i) Klima aldaketari buruzko Nafarroako ibilbide-orria inplementatzea helburu, egokitzapen eta arintze neurriak gauzatzea eta horiei jarraipena egitea.

j) Nekazaritzako ikerketa eta garapen arloan koordinazio eta solaskide lanak egitea.

k) Ordezkaritza lana INIAren (Nekazaritzako eta Elikagaien arloko Ikerketa eta Teknologiaren Institutu Nazionala) Nekazaritzako Ikerketaren Batzorde Nazionalean.

l) Nekazaritzako sektoreko esperimentazioa eta aholkularitza kontrolatzea eta horiei jarraipena egitea.

m) INTIAren (Nekazaritzako Industrien Teknologien eta Azpiegituren Institutua) bidez esperimentazioaren eta aholkularitzaren arloan gauzatutako jarduketetarako finantza-babesa kudeatzea.

n) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Nekazaritza Zerbitzuari esleitutakoen artean.

7. artikulua. Ugalketarako Materiala Ziurtatzeko eta Landare Osasuneko Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Foru Komunitateko programak aurrera eraman, jarraitu eta ebaluatzea, nekazaritzako ekoizpenen antolamendu eta sustapenaren arloan.

b) Landare ekoizpenaren arloan, Estatuko Administrazioak ezarrita dituen edota ezartzen dituen interes orokorreko programa eta jarduketak aurrera eraman, jarraitu eta ebaluatzea Nafarroan.

c) Ekoizpen eta merkaturatze prozesua ikuskatzea, baita hazien eta mintegiko landareen kontrol eta ziurtapenaren faseak ere, Estatuko Administrazioarekin beharrezkoa den lankidetza galarazi gabe.

d) Foru Komunitatean kokaturik dauden eta hazien eta mintegiko landareen ekoizpen eta merkaturatzeari loturiko entitateekin zerikusia duten erregistroak kudeatzea.

e) Proposatzea eman daitezela hazien eta mintegiko landareen ekoizle eta ugaltzaile tituluak.

f) Hazi lote prezintatuen aurrekontrol eta kontrolondoko saiakuntzak koordinatzea, baita Nafarroan egiten diren balio agronomikoko saiakuntzak ere.

g) Zehapen espedienteak instruitu eta ebazteko lankidetza, artikulu honetan aipatzen diren gaietan.

h) Zaintze lana, landare produkzioetarako agente kaltegarriak atzemateko, eta ukitutako eremuak mugatzea, baita agente horien aurkako prebentzioa eta borroka ere.

i) Izurri edo gaitzen baten deklarazio ofiziala proposatzea, edo eremu libre batena, Foru Komunitatearen lurraldean.

j) Landare ekoizpenari dagozkion xedapen fitosanitarioak betetzen ote diren begiratzea.

k) Estaturako interesekotzat deklaratzen ez diren landare babeserako kanpainak planifikatu, antolatu, zuzendu eta aurrera eramatea. Estatu osorako interesekotzat deklaratzen diren kanpaina fitosanitarioak antolatu, zuzendu eta aurrera eramatea.

l) Zehapen espedienteak instruitu eta ebazteko lankidetza, artikulu honetan aipatzen diren gaietan.

m) Nekazaritza ekologikoaren eta ekoizpen integratuaren esperimentazio eta zabalkundearen arloan, Foru Komunitateko programak aurrera eraman, jarraitu eta ebaluatzea.

n) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.

8. artikulua. Nekazaritzako Ekoizpen Baliabideen eta Jasangarritasunaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nekazaritza produkzioko elikagaien segurtasun arloko araudia proposatu eta betetzen ote den zaintzea, eta horretarako ezartzen diren kontrol planak aurrera eramatea.

b) Produktu fitosanitarioak merkaturatu eta erabiltzeko kontrol planak aurrera eramatea Foru Komunitatearen lurraldean, lehen aldiz merkaturatzeko gehieneko uzta hondakinen kontrola barne.

c) Beharrezkotzat jotzen den laboreetan produktu fitosanitarioak erabiltzeko baimena proposatzea.

d) Foru Komunitatean kokaturik dauden eta produktu fitosanitarioen merkaturatze eta aplikazioari loturiko entitateetan eragina duten erregistroez arduratzea.

e) Produktu fitosanitarioen erabiltzaile txartela ematea eta produktu fitosanitarioak erabiltzen jakiteko ikastaroak koordinatzea.

f) Foru Komunitatean produktu fitosanitarioekin saiakuntzak egiteko eskaera aurkezten duten enpresa baimendunen saiakuntzak ikuskatu eta haien jarraipena egitea.

g) Produktu fitosanitarioak ez diren landareen osasuna babesteko beste baliabide batzuen jarraipena eta kontrola.

h) Ongarri eta substratuen fabrikazioa eta erabilera kontrolatu eta jarraipena egitea.

i) Nekazaritzan egiten den arazketa lohien erabilera koordinatu, ikuskatu eta jarraipena egitea.

j) Genetikoki eraldatutako hazien erabilera koordinatu, ikuskatu eta jarraipena egitea, eta hura bestelako ekoizpen sistemekin bateragarria izateko ezartzen diren arauak bete daitezen begiratzea.

k) Sistema jasangarriak sustatzea.

l) Zehapen espedienteak instruitu eta ebazteko lankidetza, artikulu honetan aipatzen diren gaietan.

m) Gai fitosanitarioen erabilera jasangarriari buruzko zuzentaraua Nafarroako Foru Komunitatean ezartzea.

n) Elikagaien Katea kontrolatzeko Plan Nazionalaren kontrolak kudeatzea eta gauzatzea, ekoizpen ekologikoari dagokionez.

o) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

9. artikulua. Merkatuen Erregulazioaren eta Berariazko Laguntzen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Fruta eta barazki ekoizleen erakundeak eta nekazaritzako ekoizleen elkarteak baimentzea.

b) Fruta eta barazki ekoizleen erakundeei eta nekazaritzako ekoizleen elkarteentzako laguntzak tramitatzea eta kudeatzea.

c) Fruitu eta barazki sektorearentzako salbuespenezko neurriak tramitatzea eta kudeatzea.

d) Ikastetxeetan ikasleei esnea eta zenbait esneki emateko laguntzak tramitatu eta kudeatzea.

e) Erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko laguntzak tramitatu eta kudeatzea.

f) Ikastetxeetan fruta eta barazkiak banatzeko laguntzak tramitatu eta kudeatzea.

g) Nekazaritzkao ustiategietarako aholkularitza, kudeaketa eta ordezte zerbitzuetarako laguntzak tramitatzea eta kudeatzea.

h) Ezagutzaren transferentzia eta informazio jarduera-ekintzetarako laguntzak tramitatzea eta kudeatzea.

i) Zerealen eta arrozaren, behi-haragiaren, gurinaren eta esnekien erosketa eta esku-hartzeen ingurukoak, eta merkatuak arautzeko bestelako neurri batzuk.

j) Zerrikiaren biltegiratze pribaturako laguntzak.

k) Oliba olioaren biltegiratze pribaturako laguntzak.

l) Merkatuetako krisien prebentzioaren eta kudeaketaren arloko jarduketak.

m) Siloen sare oinarrizkoaren kontserbazioa eta mantentzea.

n) Nekazaritzako aseguruen kontratazioa sustatzea.

o) Hondamendi naturalen pareko baldintza klimatologikoak eragindako kalteak kudeatzea, halakorik gertatuz gero.

p) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

10. artikulua. Mahastizaintza eta Ardogintza Sektoreari Laguntzeko Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Mahastizaintza eta Ardogintza Sektorerako Laguntza Programa onesteko eta gero aldaketetarako behar den informazioa kudeatzea eta tramitatzea.

b) Ardoa hirugarren herrialdeetan sustatzeko planak eta horien aldaketak onestea.

c) Ardoa hirugarren herrialdeetan sustatzeko laguntzak tramitatu eta kudeatzea.

d) Ardoa hirugarren herrialdeetan sustatzeko laguntzen kontrolak tokian bertan egitea.

e) Mahastia berregituratu eta birmoldatzeko laguntzak tramitatu eta kudeatzea.

f) Mahastizaintza eta ardogintzako azpiproduktuen destilaziorako laguntzak tramitatu eta kudeatzea.

g) Mahastizaintza eta ardogintzaren sektorean inbertitzeko laguntzak tramitatu eta kudeatzea.

h) Mahastizaintza eta ardogintzaren sektorean berrikuntzak egiteko laguntzak tramitatu eta kudeatzea.

i) Mahastizaintza eta ardogintzaren sektorean uzta berde biltzeko laguntza tramitatu eta kudeatzea.

j) Ekoizleek eta biltegiratzaileek Mahastizaintza eta Ardogintza Arloko Eragileen Erregistro Orokorrean (REOVI) inskribatzeko, aldaketak egiteko eta baja hartzeko tramiteak.

k) Mahastizaintza eta ardogintzako produkzio deklarazioen kontrola.

l) Mahastizaintza eta ardogintzako uztari buruzko deklarazioen kontrola.

m) Mahastizaintza eta ardogintzako izakinei buruzko deklarazioen kontrola.

n) Legez kanpoko mahastietako produkzioen destinoari buruzko deklarazioen kontrola, mahastizaintza eta ardogintza arlokoa.

o) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

11. artikulua. Azaleraren araberako Zuzeneko Laguntzen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Laguntzak aurkeztu eta erregistratzeko prozesuak koordinatzea eta ereduak prestatzea, NBEUF funtsekin finantzatutako azaleraren araberako zuzeneko laguntzei dagokienez.

b) Nafarroan oinarrizko ordainketarako eskubideen esleipena koordinatzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren arabera.

c) Lagapenak eta erreserba nazionalak kudeatu eta tramitatzea, ordainketa bakarreko eskubideetan dagokiona.

d) NBEUF funtsekin finantzatutako azaleraren araberako honako zuzeneko laguntza lerroei dagozkien eskaeren kontrol administratiboa:

–Kontseiluak emandako irailaren 29ko 1307/20133 Erregelamenduari jarraituz onartutako eskubideen titularrentzako ordainketa bakarraren araubidea.

II.–Klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketa, oinarrizko ordainketarako eskubideen titularrentzat.

III.–Nekazari gazteentzako ordainketa.

IV.–Nekazari txikien araubide erraztua.

V.–Nekazariei lotutako laguntzak.

e) Azaleraren araberako zuzeneko laguntzak ordaintzeko proposamenak.

f) Txostenak egitea Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsarekin informazioa trukatzeko, baita gainerako erakunde ordaintzaileekin ere, azalaren araberako zuzeneko laguntzen kudeaketarekin lotutako eginkizunetan.

g) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.

12. artikulua. Nekazaritzako Ingurumen arloko eta Landa Ingurunea Hobetzeko Laguntzen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Laguntzak aurkeztu eta erregistratzeko prozesuak koordinatzea eta ereduak prestatzea, Nafarroako Landa Garapeneko Programako Kudeaketa eta Kontroleko Sistema Integratuaren laguntzei dagokienez.

b) LGENFk kofinantzatutako Nafarroako Landa Garapeneko Programaren honako laguntza lerro hauei dagozkien eskaeren kontrol administratiboa:

I.–Nafarroako eskualde menditsu eta naturaz mugatuetarako konpentsazioko kalte-ordaina.

II.–Nekazaritza ekologikoa.

III.–Galzorian dauden tokiko arrazak kontserbatu eta sustatzeko laguntza.

IV.–Animaliak larratzearen eta sistema estentsiboaren bidezko abeltzaintzako sistema jasangarrietarako laguntza.

V.–Nekazaritzako sistema mediterraneo iraunkorrak zaintzeko laguntza.

VI.–Hazitarako patataren nekazaritzako eta ingurumeneko ekoizpenerako laguntza.

c) Nafarroako Landa Garapeneko Programaren Kontrol eta Kudeaketa Integratuko Sistemaren laguntzak ordaintzeko proposamenak.

d) Nafarroako Landa Garapeneko Programa Txostenak egitea Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsarekin informazioa trukatzeko, baita gainerako erakunde ordaintzaileekin ere, Nafarroako Landa Garapeneko Programaren Kontrol eta Kudeaketa Integratuko Sistemaren laguntzen kudeaketarekin lotutako eginkizunetan.

e) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.

13. artikulua. Abeltzaintzarako Laguntzen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Laguntzak aurkeztu eta erregistratzeko prozesuak koordinatzea eta ereduak prestatzea, NBEUF funtsekin finantzatutako abeltzainentzako zuzeneko laguntza lotuei dagokienez.

b) NBEUF funtsekin finantzatutako abeltzainentzako zuzeneko laguntza lotuetarako eskaeren kontrol administratiboa, eta beste laguntza batzuetan abeltzaintzarekin lotutako kontrola.

c) Abeltzainentzako zuzeneko laguntza lotuak ordaintzeko proposamenak.

d) Txostenak egitea Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsarekin informazioa trukatzeko, baita gainerako erakunde ordaintzaileekin ere, abeltzainentzako zuzeneko laguntza lotuen kudeaketarekin lotutako eginkizunetan.

e) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.

14. artikulua. Abeltzaintzaren Garapenerako Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Honako hauen erregistroa kudeatzea: abeltzaintzako ustiategiak, gune zoologikoak eta lagun egiteko animaliak hazi, saldu eta mantentzeko establezimenduak.

b) Indarra duen araudia aplikatzea abereak identifikatzeko eta haien SITRAN erregistroa (REGA, REMO, RIIA) eta abeltzaintzako zentsuak mantendu eta eguneratzeko.

c) Esnekien arloko deklarazioak kudeatzea.

d) Abeltzaintzako ustiategietan esnearen kalitate higienikoaren kontrolak egitea.

e) Esnearen kontrola gainbegiratzea.

f) Abeltzain elkarteentzako laguntzak sustatu eta kudeatzea.

g) Abeltzaintzarako estatu laguntzak sustatu eta kudeatzea.

h) Abeltzaintza integratua sustatzea.

j) Hiltegietan kanalak sailkatzeari lotutako jarduerak kudeatzea.

j) Abeltzaintzako lehiaketa eskaerak tramitatu eta kudeatzea.

k) Abere ekoizpenaren arloan ezartzen zaizkion gainerako eginkizunak.

15. artikulua. Epizootiologia Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Abereen eta ustiategien kontrola eta zainketa, epizootiak atzemateko.

b) Europar Batasunaren edota gure foru komunitatearen interesekoak deklaratutako gaixotasunak zaindu, kontrolatu eta ezabatzeko programak planifikatu, antolatu, zuzendu, gauzatu eta ebaluatzea.

c) Abeltzaintzako Laborategiarekin koordinaturik aritzea, abere osasunerako kanpainetako analisi ofizialak egiteko eta abere osasunaren arloko gainerako determinazioak betetzeko.

d) Abeltzaintzaren saneamenduko kanpainak egiteko ezartzen diren kalte-ordainak kudeatzea.

e) Osasun defentsarako elkartearen osasun programa kontrolatzea.

f) Agente ziurtatzaileen erregistroa.

g) Abereen garraioan nahitaezkoak diren neurri zoosanitarioak kontrolatzea.

h) Abereen osasuna eta ustiategien segurtasun biologikoa garatu eta hobetu daitezen sustatzea.

i) Erakunde publikoei beharrezko informazioa ematea, abereen osasuna koordinatzeko.

j) Abere osasunaren arloan ezartzen zaizkion gainerako eginkizunak.

16. artikulua. Elikagaien Segurtasuneko Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Animaliendako botikekin lotutako establezimenduak erregistratzea.

b) Animaliendako botikak kontrolatzea.

c) Produktu zoosanitarioen banatzaileak erregistratu eta kontrolatzea.

d) Abeltzaintzaren arloan hondakinak ikertzeko plan nazionala (PNIR) garatzea.

e) Animalien Elikaduraren sektoreko establezimenduak erregistratzea.

f) Animalien Elikadura kontrolatzea.

g) Aurrekoen osagarri diren eginkizunak, edo elikaduren segurtasunari loturik agintzen zaizkionak.

17. artikulua. Landare Biologiaren Laborategiaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Landareen gaitzak atzemateko analisiak egitea.

b) Hazien analisi ofizialak, ziurtapenak egiteko.

c) Genetikoki eraldatutako organismoak hautematea eta kuantifikazioa.

d) Analisi ofizialak bermatzeko behar diren sinestamenduak lortzea eta mantentzea.

e) Nafarroako Gobernuko departamentuei eta sozietate publikoei laguntza ematea fitopatologian, hazien ziurtapenean eta genetikoki eraldatutako organismoetan.

f) Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalari esleitutako eskumenen barnean ematen zaizkion gainerakoak.

18. artikulua. Enologia Laborategiaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ardoei eta edari destilatuei analisi fisiko-kimiko ofizialak egitea, Nafarroa, Errioxa eta Nafarroako Patxarana jatorrizko deituretarako.

b) Mahastizaintzako eta ardogintzako produktuen analisia, mahastizaintzaren arloko eta mahastizaintza eta ardogintzaren sustapen arloko ikerketa eta esperimentazio proiektuetan, baita Mahastizaintza eta Enologia Atalaren erakunde-upeltegiko ardo prestaketan ere.

c) Analisi fisiko-kimikoak eta mikrobiologikoak egitea ardoei eta mahastizaintza eta ardogintzako produktuei, elikagaien segurtasunerako kontrol ofizialean.

d) Mahastizaintza eta ardogintzako produktuen analisiak eta ziurtapenak egitea, hirugarren herrialdeekin egiten den merkataritzarako eta merkatu librerako.

e) Analisi ofizialak bermatzeko behar diren sinestamenduak lortzea eta mantentzea.

f) Ardoaren eta eratorrien laborategien foro ofizialetan parte hartzea, eta analisi-metodo ofizialen garapenean lankidetzan aritzea.

g) Umotzearen kontrolerako analisiak egitea, mahats-biltzearen kanpainan, sektorearentzako oharrak argitaratzeko.

h) Ardoei eta edari destilatuei analisi fisiko-kimikoak egitea, upeltegietarako eta partikularrentzat.

i) Bestelako produktuei analisi fisiko-kimikoak egitea, esaterako sagardoei, alkoholei, ozpinei, uxualei eta hondarrei.

j) Analisi kontuetan sektoreari aholku ematea.

k) Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalari esleitutako eskumenen barnean ematen zaizkion gainerakoak.

19. artikulua. NBEUF-LGENF Funtsen Kontabilitate Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ordainketen eta “gastu negatiboen” kontabilitatea, Europar Batasuneko araudiaren eremuan bakarrik.

b) Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsa izeneko koordinazio erakundeari aldian behin bidaltzea gastuen finantza-programazioa, aurrefinantziazio nazionalerako eskaera eta NBEUF eta LGENF funtsen berariazko kontuen diruzaintza-egoera.

c) Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsa izeneko koordinazio erakundeari behar den informazioa bidaltzea, epeen barnean eta Europar Batasuneko xedapenetan aurreikusitako moduan, honako hauei buruz: NBEUF eta LGENF funtsen kargurako egindako gastu kontabilizatuak eta aurreikuspenekiko izandako desbideratzeak.

d) Behar diren agiri zehatzak prestatzea NBEUF eta LGENF funtsen urteko likidaziorako.

e) NBEUF eta LGENF funtsen zordunen segimendua eta behar diren erregistro informatikoak mantentzea.

f) Erakunde ordaintzailearen aurrerakinen eta bermeen jarraipena.

g) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.

20. artikulua. NBEUFren eta LGENFren Ordainketak Burutzeko Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Aurrefinantziazio nazionala eskatzeaz arduratzen den unitateari komunikatzea zein diren epe bakoitzean burutu beharreko ordainketak.

b) Itzuli gabe dauden eta NBEUFren eta LGENFren eta baldintzazkotasunaren zordunei dagozkien diru kopuruak atxikitzea, baimen-unitateek egindako ordainketa-proposamenetan oinarriturik.

c) Behar diren dokumentazioa eta euskarri magnetikoak prestatzea eta unitate egokira bidaltzea, ordainketarako proposatutako titularrei (edo haien lagapen-hartzaileei) ordainketak burutzeko, edo, LGENF funtsaren kasuan, Europar Batasunak Nafarroako Foru Komunitateko aurrekontua kofinantzatzeko.

d) NBEUFren eta LGENFren kargura onuradunei egindako ordainketen erregistro informatikoak prestatu eta Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsa izeneko koordinazio erakundeari komunikatzea.

e) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.

21. artikulua. Kudeaketa eta Kontrol Sistema Integratuko Ikuskapenen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nekazaritzako ustiategietan bertan egin beharreko ikuskapenak eta kontrolak antolatu, koordinatu eta egitea, beharrezkoak direnak kudeaketa eta kontrol sistema integratuan oinarritutako eta zuzendaritza nagusiak kudeatutako NBEUFren eta LGENFren laguntzak tramitatzeko.

b) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.

22. artikulua. Baldintzen eta Kudeaketa eta Kontrol Sistema Integratutik kanpoko NBEUFko Ikuskapenen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ikuskapen eta kontrolak antolatu, kontrolatu eta egitea, beharrezkoak direnak kudeaketa eta kontrol sistema integratuan sartu gabeko NBEUFren kargurako laguntzak tramitatzeko.

b) Baldintzazkotasunari buruzko araudia betearazteko kontrolak antolatu, koordinatu eta egitea.

c) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.

23. artikulua. Nekazaritzako Informazio Sistemen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistema (SIGPAC) kudeatzea, mantentzea eta zabaltzea.

b) Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistema (SIGPAC) beste erregistro publiko batzuekin koordinatzea.

c) Lurzoruaren okupazioari buruzko informazio sistema garatzea eta mantentzea, Espainiako Lurzoruaren Okupazioari Buruzko Informazio Sistemaren Plan Nazionalaren barnean.

d) Nafarroa ordezkatzea Teledetekzio Plan nazionalean.

e) Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sisteman parte hartzea.

f) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.

24. artikulua. Ingurumenaren Kontroleko Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak sustatzen dituen nekazaritzako azpiegituren arloko jarduketei loturiko Ingurumen eraginaren azterlanak tramitatu, gainbegiratu eta artxibatzea.

b) Herrilurren Atalarekin eta Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalarekin jarduerak koordinatzea, horiek nekazaritzako azpiegituren arloko jarduketen Ingurumen eraginaren adierazpenari loturik daudenean.

c) Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiarekin harremanak koordinatzea, horiek nekazaritzako azpiegituren arloko jarduketen Ingurumen eraginaren adierazpenari loturik daudenean.

d) Ingurumena lehengoratzeko beharrezko proiektuak tramitatu eta gainbegiratzea, baita proiektu horietan hasitako lanak zuzendu eta gauzatzea ere.

e) Ingurumen edukia duten txostenak prestatzea eta nekazaritzako azpiegituren arloko lanetan diharduten funtzionarioen ingurumen prestakuntza lanetan inplikatzea.

f) Nekazaritzako azpiegituren arloko jarduketen ingurumen jarraipenari eta kontrolari loturik agintzen zaizkion lan guztiak egitea.

25. artikulua. Ureztalurretako Jarduketen Plangintzaren eta Kontrolaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Foru Komunitatean, ureztaketaren arloan plangintza jarduketak koordinatzea eta horiei buruzko txostenak egitea.

b) Nafarroako Nekazaritzako Industrien Teknologien eta Azpiegituren Institutuak (INTIA SA) egindako jarduketak kontrolatzea, Nafarroako Gobernuaren eta INTIA SAren artean Nafarroako Ubideko eremu ureztagarria garatzeko sinatutako lankidetza hitzarmenen babesean.

c) Segimendua egitea, garatu eta betearaz daitezen Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak edo horren sozietate publikoek sustatutako herri lanak esleitzeko kontratuak.

d) Ureztalurren arloko jarduketen segimenduari eta kontrolari loturik agintzen zaizkion lan guztiak egitea.

26. artikulua. Nekazaritzako Azpiegituretarako Laguntzen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Toki entitateek sustatutako abeltzaintzako eta nekazaritza industriako azpiegiturei laguntzeko espedienteak tramitatzea.

b) Nekazaritzako azpiegituren kalteak konpontzeko ezartzen diren laguntza kudeatu eta koordinatzea, hondamendi naturalen parekoak diren baldintza klimatologiko kaltegarriak izaten direnean.

c) Zerbitzuaren eginkizunei loturik agintzen zaizkion lan guztiak egitea.

27. artikulua. Obra Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Bide eta hustubideen sareetako obretarako plan, oinarrizko proiektu eta eraikuntza proiektuak gainbegiratzea, lurzati berrantolamenduen zonetan.

b) Obrak esleitzeko espedienteak tramitatu eta artxibatzea.

c) Bide eta hustubideen sareetako obretarako eraikuntza proiektuetako obra zuzendaritza, lurzati berrantolamenduen zonetan.

d) Egindako obrei buruz aurkeztu alegazio eta errekurtsoak aztertu eta ebazpena proposatzea.

e) Zerbitzuko zuzendariak agindurik, lurzati berrantolamenduko obrei loturiko lan guztiak egitea.

28. artikulua. Lurzati Berrantolamenduaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Lurzati berrantolamenduaren zona bakoitzean egiten diren lan eta jardueren aplikazioaz arduratzea, haiek hasteko foru agindua ematen denetik lursail berrien jabetza hartzen den arte.

b) Lurzati berrantolamenduaren batzorde aholku-emailearen bileretan parte hartzea.

c) Administrazioak berak edo lurzati berrantolamenduaren dokumentazio ofizialarekin zerikusia duten enpresa eta hirugarrenek egindako lan guztiak zuzendu eta gainbegiratzea.

d) Lurzati berrantolamenduaren lanak egitean aurkeztutako alegazioak aztertu eta ebaztea.

e) Lurzati berrantolamenduari loturiko erreklamazio eta errekurtsoak aztertu eta ebazpena proposatzea.

f) Zerbitzuko zuzendariak agindurik, lurzati berrantolamenduari loturiko lan guztiak egitea.

29. artikulua. Nekazaritzako Ustiategietan Inbertitzeko Laguntzen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Informazio eta zabalkunde ekintzak gauzatzea Nafarroako nekazaritzako ustiategietan ekoizpen egiturak sortzeko eta modernizatzeko.

b) Laguntza hauek kudeatzeko araudi-proposamenak egitea, eta laguntzen tramitazio administratiboa zehazteko agiriak prestatzea.

c) Honako hauetarako laguntza espedienteen tramitazio administratiboa: inbertsioak nekazaritzako ustiategietan; nekazari gazteen lehen instalazioak; nekazaritza garaia baino lehen uztea; eta kalitate berezituko zeinuz babestutako nekazaritzako elikagaiak, ekologikoak edo nekazaritako elikagaien eskulagintzakoak, LGENF funtsak konfinantzatuak.

d) Nekazaritzako ustiategiak hobetu eta modernizatzeko inbertsioa bultzatzen duten Estatuaren laguntza espedienteak tramitatzea.

e) Departamentuaren eta INTIA-Ureztaketa Sailaren arteko koordinazio tresnak definitu eta aplikatzea, nekazaritza interes pribatuko obretako inbertsioei laguntzeko ekintzetan, nekazaritzako azpiegiturak ezartzen diren zonetan ureztalur bihurtuta edo ureztaketa modernizatuta.

f) Aipatutako laguntzen onuradunei arreta emateko jarduerak koordinatzea eskualdeko nahiz eremuko bulegoetan.

g) Nafarroako nekazaritzako elkartegintza babestea eta sustatzea.

h) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.

30. artikulua. Nekazaritzako Elikagaien Kalitate Kontrolaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko erregelamenduzko xedapenak betetzen ote diren ikuskatu, kontrolatu eta egiaztatzea.

b) Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Programa Nazionalarekin lotutako eginkizunak betetzea, elikagaien merkataritza-kalitatearen esparruan.

c) Artikulu honek eta lotutakoek aipatzen dituzten gaietako zehapen espedienteak ireki eta ebazten laguntzea.

d) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.

31. artikulua. Nekazaritzako Kalitateko Elikagaien Sustapenaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Kalitate berezituko figurak (JDB, AGB eta AG) Europar Batasuneko erregistro ofizialetan inskribatzeko espedienteak tramitatzea, baita tramita litezkeen aldaketakoak ere.

b) Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioarekin eta beste autonomia erkidego batzuekin koordinatzea, jatorri geografikoarekin lotutako kalitate berezituko Kontrol Ofizialeko Plan Nazionala gauzatzeko, merkaturatu aurretik, baita ekoizpen ekologikoari buruzko programa gauzatzeko ere.

c) Kudeaketa organoei laguntzea Nafarroako kalitate berezituko figuretarako baldintza-agiriak prestatzen eta tramitatzen.

d) Laguntza teknikoa ematea kalitate berezituko figurei (JDB, AGB, AG, Nekazaritzako Elikagaien Eskulangintza, baimen-baldintzak eta abar), baldintza-agiriak prestatzean, eguneratzean eta aplikatzean, baita departamentuaren ustez bultzatu beharreko sustapen ekintzetan ere.

e) Kalitate berezituko zeinuz babestutako nekazaritzako elikagaiak, ekologikoak edo nekazaritako elikagaien eskulagintzakoak nahiz Departamentuak interesgarritzat jotako beste ezaugarri batzuk dituztenak sustatu eta haien publizitatea egiteko Estatuaren laguntzak kudeatzea.

f) Nekazaritzako Elikagaien Eskulangintzako Enpresen Nafarroako Erregistro Ofiziala kudeatzea, baita elikagaiak zuzenean saltzen duten operadoreen errolda kudeatzea ere.

g) Departamentuak erabakitzen dituen kalitate figuren kontseilu arauemailetako kidegotzak.

h) Nekazaritzako elikagaien ziurtapen eta kontrolerako entitateak erregistratzea eta baimenak tramitatzea Nafarroako Foru Komunitatean.

i) INTIArekin koordinatzea nekazaritzako kalitateko elikagaiak sustatzeko eta kalitate berezituko figurak kontrolatu eta ziurtatzeko.

j) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.

32. artikulua. Mahastizaintzako Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Aholku ematea mahastizainei.

b) Mahastizaintzan esperimentatzea.

c) Jakintza helaraztea mahastizainen sektoreari.

d) Mahastizainen sektorea prestatzea.

e) Mahasti barietateak bildu, identifikatu eta ezaugarriak zehaztea.

f) Mahasti barietateen klonak hautatzea, produktore hautatzailearen kategorian.

g) Nafarroako mahastiaren laborantzaren analisia teknika eta ekonomia aldetik.

h) Nafarroako mahasti produkzioaren neurketak egitea, baita sektoreari loturiko beste txosten ofizial batzuk ere.

i) Mahastiaren izurri eta gaitzei buruz abisu emateko estazio sarea mantentzea.

j) Nekazaritza Zerbitzuak agintzen dizkion guztiak.

33. artikulua. Enologia Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Upeltegi Esperimentalaren lanak antolatzea.

b) Upeltegiei aholku ematea enologiaren arloan.

c) Praktiketako ikasleen eta bekadunen prestakuntza koordinatzea.

d) Atalak parte hartzen duen mahastizaintza eta ardogintzako esperientzia eta proiektuetako ardoen ardogintza, tratamenduak eta botilaratzea kontrolatzea.

e) Ardo esperimentalen dastaketak antolatzea, eta emaitzak aztertzen laguntzea.

f) Bere eskumenekoak izanik mahastizaintza eta ardogintzako esperientziei buruz egoki diren txostenak egitea.

g) Emaitzak helaraztea sektorera, argitalpenetara, jardunaldi teknikoetara.

h) Jatorrizko Deituretako (JD) eta Adierazpen Geografiko Babestuetako (AGP) dastaketa batzordeetako panelistei prestakuntza ematea.

i) Upeltegi Esperimentaleko makina eta instalazioen mantentze-
lana.

34. artikulua. Europar Batasuneko Programen Ebaluazio Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Programa inplementatuen eraginkortasun, efizientzia eta eraginari buruz behar den dokumentazioa eta informazioa biltzea (datu-baseak, adierazleak, etab.), iturri estatistikoetatik, Europako instantzietatik, iturri nazionaletatik eta eskualdeetakoetatik.

b) Programak ebaluatzeko eta/edo prestatzeko, ikerketa berariazkoak eta/edo tematikoak egitea, baita lanak eta aholkularitza teknikoak ere.

c) Nafarroako 2014-2020 Landa Garapenerako Programako neurriei dagokienez, publizitate eta zabalkunde jarduketak aplikatzea eta jarraipena egitea, eta eragiketetarako irizpideak, prozedura-eskuliburuak eta kontrol planak ikuskatzea eta kontrolatzea.

d) Nafarroako 2014-2020 Landa Garapenerako Programako M20 neurriaren (aholkularitza teknikoa) kudeaketa administratiboa, barnean dela jarraipen eta ebaluazio txostenak egitea.

e) Departamentuko beste unitate batzuekin lankidetzan aritzea, Europar Batasuneko programak diseinatzeko eta aldatzeko.

f) Hierarkiako goreneko organoek programa inplementatuei buruz agintzen dizkioten guztiak.

2. ATALA

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia

35. artikulua. Baliabideen Kudeaketarako eta Laguntzarako Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Basozaintzaren funtzionamendurako behar diren ibilgailuak, baliabideak eta materialak kudeatzea.

b) Jantzien erosketak eta biltegia kudeatzea.

c) Miluzeko finka kudeatzeko langileak eta baliabideak koordinatzea.

d) Atalak haren esku uzten dituen beste guztiak.

36. artikulua. Plangintza eta Garapen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Basozaintzako prestakuntza planak egitea, proposatzea eta aplikatzea.

b) Lan arriskuen prebentzio planen jarraipena eta gauzatzearen kontrola.

c) Basozaintzako instalazio hauen mantentze-lana: Miluzeko finka eta eskualdeko bulegoak.

d) SOS zentroarekin eta segurtasun indar eta kidegoekin koordinatzea.

e) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

37. artikulua. Klima Aldaketaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Klima aldaketa arintzearen eta hartara egokitzearen arloan planifikatzea.

b) Arlo horretan sentsibilizatzea.

c) Administrazioan eta haren politiketan hartara egokitzeko laguntza ematea.

d) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.

38. artikulua. Estatistika Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Estatistikak eskuratu, prestatu eta koordinatzea Departamentuaren eskumeneko gaietan, baita beste estatistika organo batzuekin batera aritzeko akordioetatik datozen eragiketa estatistikoak ere.

b) Departamentuko estatistiken eta horien ondoriozko analisien zabalkundea sustatzea.

c) Laguntza teknikoa ematea estatistikako gaietan Departamentuko beste unitate batzuei.

d) Hartzen diren politiken ondorioei buruzko analisi orokor eta partzialak egitea.

e) Azterlan teknikoak eta ekonomikoak egitea jarduera arloen arabera, edo gai eta proiektu jakin batzuen gainean.

f) RICAN sarea (Nafarroako nekazaritzako kontabilitatearen informazio sarea) ezarri, zuzendu eta ikuskatzea.

g) Nekazaritzako ustiategien eta produkzio sistemen karakterizazio tekniko ekonomikoaren analisia egitea.

h) Nafarroako nekazaritza sektorearekin zerikusia duten argitalpenak sustatu eta egitea.

i) Departamentuaren liburu funtsak kudeatzea bertako liburutegiaren bidez.

j) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.

39. artikulua. Lurzoru eta Klimatologia Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Agroklimatologiari, edafologiari eta, oro har, Nafarroako nekazaritzako natur baliabideen inbentarioari eta ebaluazioari buruzko azterlanak egitea. Klimaren eta lurzoruaren gaineko datu bankuak mantendu eta kudeatzea.

b) Meteorologia eta klimatologia arloko jarraipena eta garapena. Estatuko Meteorologia Agentziarekiko harremanak. Beste departamentu batzuekin koordinatzea meteorologiarekin eta klimatologiako informazioarekin zerikusia duten jarduketetan, eta Nafarroako Meteorologia Sarea sustatu eta mantentzea.

c) Lurzoruak nekazaritzaren ondoriozko degradazio prozesuetatik (higadura, gazitzea eta beste batzuk) babesteko azterlanak egitea.

d) Nekazaritzako natur baliabideen arloan aholku ematea Nafarroako Gobernuko departamentuei eta Departamentuak zehaztuko dituen entitate eta erakunde publikoei eta haiekin elkarlanean aritzea.

e) Nafarroako Nekazaritza Arro Esperimentalen Sarea sustatu, mantendu eta kudeatzea, nekazaritzak eragindako higadura eta kutsadura ikertzeko.

f) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.

40. artikulua. Toki Agenden eta Lankidetzaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Garapen iraunkorrerako politika sustatzeko behar diren jarduerak egitea.

b) Jasangarritasuna eta ingurumen hezkuntza sustatzeko neurriak aplikatzeko behar diren neurriak kudeatzea eta gauzatzea.

c) Agenda 21 Toki Ekintzako planak garatzeko laguntza ematea.

d) Espezieak maneiatzeko eta ingurune naturala eta lurraldea kontserbatzeko behar diren jarduerak egitea.

e) Nafarroako Toki Entitateen Sareko idazkaritzan aritzea, iraunkortasunari begira.

f) Zerbitzuak garatutako jarduerei laguntzea eta babesa ematea.

g) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.

41. artikulua. Europako Proiektuen eta Lankidetzaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nekazaritzako eta ingurumeneko ikerketa sustatu eta proiektu berriak bultzatzea.

b) Nekazaritzako I+G+Bren Jarraipen Batzordearen idazkaritza eta koordinazioa.

c) Baliabide publikoak kudeatzea proiektu propioak eta departamentuak sustatzen dituenak finantzatzeko.

d) Nekazaritza, abeltzaintza, basozaintza eta ingurumeneko inbertsioak koordinatzea, Nafarroako Gobernuaren I+G+B-ko urte anitzeko planetan.

e) Antena gisa jokatzea intereseko gaietan lehentasunezko lerroak identifikatzeko eta departamentuko arloetan proiektu aukerak identifikatzeko.

f) Proposamenak definitu eta prestatzea eta proiektuak dinamizatzea departamentuaren arlo estrategikoetan baliabideak bereganatzeko.

g) Beste departamentu batzuekin eta zentro teknologikoekin eta enpresekin harremanak izatea Europako proiektuetako partaidetza sustatzeko.

h) Departamentua eta hari atxikitako entitate publikoak partaide dituzten Europako proiektuen jarraipena eta kontrola egitea.

i) Baliabide publikoak kudeatzea proiektu propioak eta departamentuak sustatzen dituenak finantzatzeko.

j) Departamentuaren intereseko eta jardun eremu bereko arloetan Espainian eta nazioartean dauden sareetan parte hartzea eta haien jarraipena egitea.

k) Europako seihilekoen jarraipena egitea, departamentuaren intereseko gaietan ministerioei laguntzeko eratzen diren autonomia erkidegoen batzordeetan parte hartuz.

l) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Zerbitzuari esleitutakoen artean.

42. artikulua. Administrazio Laguntzako Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Zerbitzuko zuzendaritzari lagundu eta harekin elkarlanean aritzea.

b) Atal eta bulegoen lan administratiboa antolatzea.

c) Zerbitzuari atxikitako ibilgailuen erabilera eta mantentzea kontrolatzea eta antolatzea.

d) Zerbitzuari buruzko agirien sarrera-irteerak kontrolatu eta erregistratzea.

e) Kanpoko eta telefono bidezko eskaerei arreta ematea.

f) Aurrekontuen betetze-mailaren egoera-orriez arduratzea.

g) Ekoizle txikien eta garraiolarien erregistroak eta hondakin sortzaile eta kudeatzaileen datu-baseak mantentzea.

h) Zerbitzuaren artxibo, liburu eta agiriak kudeatu eta zaintzea.

i) Zerbitzuaren jardueren estatistika eta adierazleak lantzea.

j) Zerbitzuak haren esku uzten dituen beste guztiak.

43. artikulua. Baimenen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen espedienteetako txostenak, kontrola eta tramitazioa.

b) Ingurumena babesteko jarduera sailkatuei buruzko araudiaz aholku teknikoak ematea toki entitateei.

c) Industria jardueren ingurumenaren gaineko eragina deklaratzeko proposamena.

d) Diru-laguntza eta laguntzei buruzko espedienteak tramitatzea, aurreko jarduerekin zerikusia duten gaietan.

e) Atalak haren esku uzten dituen beste eginkizun guztiak.

44. artikulua. Kontrol eta Kalitate Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ingurumena Zaintzeko Atalak jasotako txostenak tramitatzea, baita ingurumen-kontrolaren eremuan eskumena duten autoritateek jasotakoak ere, ingurumen-jarraipena bermatzeko, ezarritako koordinazio protokoloen arabera.

b) Ingurumenaren arloko kudeaketa eta ikuskapenerako Europar Batasuneko sistemaren (EMAS) erregistroa mantentzea.

c) Europar Batasuneko etiketa ekologikoaren erregistroa mantentzea.

d) Ikuskapen lanetan, akreditatutako kontrol organoek egindako txostenak tramitatzea, eta behar diren kontrol jarduketak egitea.

e) Industria eta abeltzaintza jarduerei dagozkien ingurumen ikuskapeneko planetarako proposamenak egin eta gauzatzea.

f) Industria eta abeltzaintza jarduerak kontrolatzearen eta ikuskatzearen ondoriozko txostenak tramitatzea. Kontrol eta ikuskatze horiek gauzatzen dira atmosferara egiten diren isurketak direla eta, eta horren barrenean daude berotegi efektuko gasak, isuri likidoak, hondakinak sortzea eta kudeatzea eta hotsak eta dardarak sortzea.

g) Ingurumen-kontrolaren arloan eskumenak dituzten agintariekin koordinatzea.

h) Atalak haren esku uzten dituen beste guztiak.

45. artikulua. Atmosfera eta Ur Baliabideen Kontrol Sareen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ingurumen atmosferikoaren kalitatea ebaluatzeko eta kontrolatzeko sarea mantentzea, baita kontrol piezometriko eta hidrometrikoko sareak eta bainuguneen kalitatekoak mantentzea ere, eta urteko txostenak egitea.

b) Datu-base hidrologikoak, hidrogeologikoak, eta uraren eta airearen kalitateari buruzkoak mantentzea eta ustiatzea.

c) Klima aldaketari buruzko lanak, azterlanak eta planak egitea, atmosferaren kalitatea babesteko plan eta programetan, eta uraren plangintzan eta kudeaketan.

d) Nafarroako Ibaien Saneamendurako Plan Zuzentzailearen jarraipena egitea ingurumenaren aldetik.

e) Berotegi efektuko gasak aireratzeko baimenen prozedurei buruzko txostenak egitea eta haiek kontrolatu eta tramitatzea, baita berotegi efektuko gasak aireratzeko eskubideen merkataritzaren gainekoak ere.

f) Ur jabari publikoko ur kontzesioen gaineko ingurumen txostenak tramitatzea, Uren Legean xedatutakoari jarraikiz.

g) Atalari laguntza ematea, eskaera egiten duten udal, erakunde eta entitateei uren arloan aholkuak eta laguntza emateko.

h) Ur baliabide eta eskaerei buruzko azterlanak.

i) Ura kudeatzeko ereduak erabiltzea, uraren erregulazioaren plangintzan eta azterketan aplikaturik.

j) Ikerketa hidrogeologikoak eta prospekzioak kudeatu eta garatzea, ur eskakizunak sortzen dituen arazoak konpondu ahal izateko.

k) Beste edozein eginkizun, atxikirik dagoen atalari esleitutakoen artean.

46. artikulua. Uholdeen aurkako eta Ibai Inguruneko Jarduketen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Uholde arriskuari buruzko espedienteei buruzko txostenak egitea, kontrolatzea eta tramitatzea.

b) Nafarroan ibai inguruneko jarduketei buruzko ingurumen-txostenak egitea, ur konfederazioek eskaturik.

c) Ibaiak lehengoratzeko eta uholdeetatik babesteko proiektuak egitea eta kontrolatzea.

d) Ibaiak lehengoratzeko eta uholdeetatik babesteko lanak kontrolatzea, bereziki azpiegitura berdeei dagozkienak.

e) Parte-hartze aktiboko organoen kudeaketa eta horiei babesa ematea.

f) Atalak haren esku uzten dituen beste eginkizun guztiak.

47. artikulua. Arrantza Kudeatzeko Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Arrantza debekatzeko aginduen proposamenak prestatzea.

b) Arrain populazioen jarraipena egitea.

c) Arrantzako beste jarduerak kudeatzea.

d) Nafarroako Gobernuaren piszifaktoriak kudeatzea eta kontrolatzea.

e) Arrantzako Aholku Batzordeari buruzko agiriak artxibatzea eta erregistratzea, eta beste parte-hartze organo batzuei babesa ematea.

f) Atalak haren esku uzten dituen beste guztiak.

48. artikulua. Administrazio Laguntzako Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Zerbitzuko zuzendaritzari lagundu eta harekin elkarlanean aritzea.

b) Atal eta bulegoen lan administratiboa antolatzea.

c) Atalari buruzko agirien sarrera-irteerak kontrolatu eta erregistratzea.

d) Kanpoko eta telefono bidezko eskaerei arreta ematea.

e) Aurrekontuen betetze-mailaren egoera-orriez arduratzea.

f) Zerbitzuaren liburu eta agiriak kudeatu eta zaintzea.

g) Zerbitzuaren jardueren estatistika eta adierazleak lantzea.

h) Ehizari buruzko agirien sarrerak kontrolatu eta erregistratzea.

i) Ehiza barruti eta ehiza antolatzeko planetako erregistro, artxibo eta datu-basea eguneratu eta mantentzea.

j) Ehizako Aholku Batzordeari buruzko agiriak artxibatzea eta erregistratzea, eta antzeko beste organo batzuei babesa ematea.

k) Zerbitzuak haren esku uzten dituen beste guztiak.

49. artikulua. Basoko Suteei Aurrea Hartzeko Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Foru Komunitatean basoko suteei aurrea hartzeko behar diren ekintzak prestatzea eta jarraipena egitea.

Aurrekoaz gain, eta bere eskumeneko eremu geografikoan, eginkizun hauek beteko ditu:

b) Mendi antolatuak ustiatu eta hobetzeko urteroko planak prestatu eta haien jarraipena egitea.

c) Mendi antolatugabeetan mozketak egiteko baimenak prestatu eta haien jarraipena egitea.

d) Oihangintzako jarduketak prestatu eta proposatzea, hala nola, oihanberritzekoak, azpiegiturak, suteei aurrea hartzeko lanak, etab.

e) Toki entitateek eta partikularrek proposaturiko oihangintzako jarduketen gainean txostenak ematea.

f) Oihanetako zorua ukitzen duten egintza, plan eta proiektuen gainean txostenak ematea.

g) Mendi katalogatuen jarraipena egitea.

h) Nafarroako Baso Ondareko finkak kudeatzea.

i) Oihanak kudeatzeko planak prestatu eta haien jarraipena egitea eta Natura 2000 Sarean oihangintzaren arlorako aurreikusiriko neurrien gainean txostenak ematea.

j) Atalak haren esku uzten dituen beste eginkizun guztiak.

50. artikulua. Basoak Lehengoratzeko Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Foru Komunitatean izurriak eta beste hondamendi batzuk jasaten dituzten oihan eremuak lehengoratzeko ekintzak prestatzea eta jarraipena egitea.

Aurrekoaz gain, eta bere eskumeneko eremu geografikoan, eginkizun hauek beteko ditu:

b) Mendi antolatuak ustiatu eta hobetzeko urteroko planak prestatu eta haien jarraipena egitea.

c) Mendi antolatugabeetan mozketak egiteko baimenak prestatu eta haien jarraipena egitea.

d) Oihangintzako jarduketak prestatu eta proposatzea, hala nola, oihanberritzekoak, azpiegiturak, suteei aurrea hartzeko lanak, etab.

e) Toki entitateek eta partikularrek proposaturiko oihangintzako jarduketen gainean txostenak ematea.

f) Oihanetako zorua ukitzen duten egintza, plan eta proiektuen gainean txostenak ematea.

g) Mendi katalogatuen jarraipena egitea.

h) Nafarroako Baso Ondareko finkak kudeatzea.

i) Oihanak kudeatzeko planak prestatu eta haien jarraipena egitea eta Natura 2000 Sarean oihangintzaren arlorako aurreikusiriko neurrien gainean txostenak ematea.

j) Atalak haren esku uzten dituen beste eginkizun guztiak.

51. artikulua. Ekosistema Mediterraneoen Bulegoa.

Bere lurralde eremuan eginkizun hauek beteko ditu:

a) Ingurune naturala ukitzen duten egintza, plan eta proiektuen gainean txostenak ematea.

b) Natura 2000 Sarean aurreikusitako neurriei jarraipena egitea, eta horiei buruzko txostenak prestatzea.

c) Ehizaren eta habitaten arloan jarduketak prestatzea eta proposatzea.

d) Atalak haren esku uzten dituen beste eginkizun guztiak.

52. artikulua. Ingurune Naturaleko Plan eta Programen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Europar Batasuneko programen jarraipena egitea, Zerbitzuak kudeatzen dituen neurriak biltzen badituzte, eta laguntzen deialdiak koordinatzea.

b) Plan sektorialak egitea, baita ingurune naturaleko zeharkako beste agiri batzuk ere.

c) Zura eta oihanetako biomasa erabiltzearekin, sustatzearekin eta ziurtagiriak egitearekin zerikusia duten jarduketak.

d) Basoko osasunarekin zerikusia duten jarduketak.

e) Oihangintzaren ikerketari eta esperimentazioari laguntzea.

f) Nafarroako abelbideen sarea babestu, errekuperatu eta kudeatzea.

g) Atalak haren esku uzten dituen beste guztiak.

53. artikulua. Espezieen eta Habitaten Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Faunako eta florako espezieekin lotutako planak gauzatzeko eta laguntza ematea eta jarraipena egitea.

b) Fauna Sendatzeko Ilundaingo Zentroa koordinatzea eta jarraipena egitea.

c) Espezieen eta haien habitaten katalogoekin lotutako ekintzak koordinatzea eta jarraipena egitea.

d) Espezieen habitata hobetzera bideratutako laguntza araubideak proposatzea eta jarraipena egitea.

e) Zentro eta gune zoologikoetako jarduketak koordinatzea eta jarraipena egitea.

f) Atalak haren esku uzten dituen beste guztiak.

54. artikulua. Ehiza Baliabideen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ehiza espezieen populazioen jarraipenaren koordinazioa.

b) Ehiza debekatzeko aginduen proposamenak prestatzea eta tramitatzea.

c) Ehiza barrutien jarraipena egitea eta ehiza antolatzeko planetako jarraibide orokorrak ezartzea.

d) Ehiztarien azterketa egitea.

e) Ehizarako animaliek eginiko kalteari aurrea hartzeko jarduketak tramitatzea.

f) Ehizako gainerako zeharkako jarduerak kudeatzea.

g) Atalak haren esku uzten dituen beste eginkizun guztiak.

55. artikulua. Administrazio Laguntzako Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Zerbitzuko zuzendaritzari lagundu eta harekin elkarlanean aritzea.

b) Atal eta bulegoen lan administratiboa antolatzea.

c) Zerbitzuari atxikitako ibilgailuen erabilera eta mantentzea kontrolatzea eta antolatzea.

d) Zerbitzuari buruzko agirien sarrera-irteerak kontrolatu eta erregistratzea.

e) Kanpoko eta telefono bidezko eskaerei arreta ematea.

f) Aurrekontuen betetze-mailaren egoera-orriez arduratzea.

g) Zerbitzuaren liburu eta agiriak kudeatu eta zaintzea.

h) Zerbitzuko artxiborako eta planeamenduaren erregistrorako sarbidea kontrolatzea.

i) Zerbitzuan tramitatutako espedienteen kudeaketa eta kontrola.

j) Zerbitzuaren jardueren estatistika eta adierazleak lantzea.

k) Zerbitzuak haren esku uzten dituen beste guztiak.

56. artikulua. Ingurumen Ebaluazioaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Honako hauen Ingurumen ebaluazio estrategikoa: sektore ekonomikoekin zerikusia duten plan eta programak, udalen hirigintza planeamendua, eta lurraldearen jasangarritasunean eragina duten gainerakoak.

b) Aurreko atalean aipatutako plan eta programetako aldaketen Ingurumen ebaluazio estrategikoa.

c) Ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzea. Proiektuen azterketa eta ebaluazioa, txostenak egin aurretik, eta, gero, Ingurumen eraginaren adierazpena egitea. Ingurumen ebaluazio arrunterako eta ingurumen ebaluazio sinplifikaturako behar diren txostenak egitea.

d) Behar diren txostenak egitea Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa tramitatzean, Estatuko Administrazio Orokorrak baimendu edo onetsi behar dituen proiektuetarako, eta Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren menpe dauden proiektuetan, baldin autonomia erkidego bat baino gehiago ukitzen badituzte edo autonomia erkidego mugakideetan garatzen badira.

e) Ingurumen ukipenetarako baimenaren tramitazioa. Lurzoru urbanizaezinean egin beharreko proiektuak edo jarduketak aztertzea eta ebaluatzea, kasu horietan, non, Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar duten multzoan ez egonik ere, lurraldean ingurumen eragina sor dezaketen.

f) Tramitazio sektorialetan, ingurumen ukipenei buruzko txostenak egitea. Araudi sektorialetan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuaren unitateetarako txostenak egitea: Meategien Atala, Hondakinen Atala, Kutsaduraren aurkako Aurreneurrien Atala, Nafarroako eskualdeak kudeatzeko atalak, etab.

g) Lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak ezartzeko ingurumen-egokitasunari buruzko kontsultei buruzko txostenak egitea.

h) Atalak haren esku uzten dituen beste guztiak.

57. artikulua. Ingurumen Jarraipenaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ingurumena zaintzeko programak onestea, proiektuen Ingurumen eraginaren adierazpenak eta Ingurumen ukipenetarako baimenak garatzean.

b) Neurri babesle, zuzentzaile eta konpentsatzaileak gauzatzearen jarraipena eta kontrola, proiektuen eta onartutako ingurumen baimenen arabera.

c) Funtzionamenduaren fasean, inplementatutako neurrien eraginkortasunari buruzko jarraipena eta kontrola. Ingurumeneko baimenen baldintzak berrikus daitezela eta neurri zuzentzaile berriak proposatzea.

d) Ingurunean eragina izan dezaketen jardueren sustatzaileek konponbide berriak proposatzen dituztenean neurri zuzentzaileetarako, horien ingurumen-egokitasuna ebaluatzea.

e) Plan eta programen ingurumena zaintzeko programak onestea. Adierazleak balidatzea, helburua eta informazio-iturria identifikatuta. Egiaztatzea ezarritako txostenak aldian-aldian bidaltzen direla, eta edukia aztertzea.

f) Hondarreko ingurumen-eraginak zuzentzeko inbertsioetarako diru-laguntzen eta laguntzen espedienteak tramitatzea.

g) Ingurumen arloko tramitazioa duten proiektuek eragindako gertakarien datu-baseak mantentzea eta kudeatzea. Ukitutako enpresen eta Nafarroako Gobernuaren beste organo batzuen datu-baseekin koordinatzea.

h) Erabilerek eta jarduerek paisaian duten eraginari jarraipena egitea eta baloratzea. Paisaia lehengoratzeko eta mantentzeko planak kontrolatzea eta sustatzea.

i) Atalak haren esku uzten dituen beste guztiak.

58. artikulua. Paisaiaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako paisaiari buruzko estrategia garatzea.

b) Paisaia babesteko, kudeatzeko eta antolatzeko ekintzak garatzea eta aplikatzea.

c) Paisaia kudeatzeko irizpideak eta jarraibideak aplikatzea.

d) Paisaiak lehengoratzeko, birgaitzeko eta hobetzeko neurriak garatzea eta aplikatzea.

e) Paisaiaren arloan sentsibilizatzeko neurri berariazkoak ezartzea eta garatzea.

f) Atalak haren esku uzten dituen beste guztiak.

59. artikulua. Udalez Gaindiko Planen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Gaur egungo udalez gaindiko planteamenduetarako tresnak berrikustea: edukia, irismena eta erabilera-baldintzak.

b) Eskualdean esku hartzeko proposamena prestatzea eta aztertzea.

c) Udalez gaindiko planeamendu proposamenei buruzko txostenak egitea.

d) Zerbitzuko gainerako unitateei aholku ematea, udalez gaindiko planeamenduari buruz.

e) Oro har lurraldearen antolamenduarekin eta, zehazki, udalez gaindiko tresnekin lotutako departamentuarteko kide anitzeko organoen idazkaritza eta antolakuntza kudeatzea.

f) Atalak haren esku uzten dituen beste guztiak.

60. artikulua. Landa-lurzoruaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Lurzoru urbanizaezinari lotutako hirigintza planeamenduko proposamenei buruz txostenak egitea.

b) Lurzoru urbanizaezinetan jarduera eta erabilerak baimentzeko espedienteei buruzko txostenak egitea.

c) Hirigintza planeamendurik gabeko toki entitateetan jarduketak baimentzeko espedienteei buruzko txostenak egitea.

d) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste erakunde batzuei, erakunde publikoei eta toki entitateei aholku ematea, lurzoru urbanizaezinaren babesarekin eta kudeaketarekin loturik.

e) Lurzoru urbanizaezinaren erabilera eta jarduerari buruzko kontsulta pribatuei erantzutea.

f) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.

61. artikulua. Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Araubide Juridikoaren Atalak eragiten dituen ebazpenen, foru aginduen eta Gobernuaren erabakien kudeaketa administratiboa.

b) Atalaren kontratazio administratiboko espedienteen kudeaketa babestea.

c) Atalean instruitutako espedienteei laguntza ematea eta horien kontrol administratiboa egitea.

d) Atalari administrazio laguntza ematea espedienteak prestatu eta agiriak artxibatzeko lanetan.

e) Lurraldearen Antolamenduko Batzordeko idazkaritzarekin lotutako kudeaketa administratiborako laguntza ematea.

f) Foru Komunitateko, Estatuko eta Europar Batasuneko lurraldearen antolamendu eta hirigintzaren arloko araudia biltzeko laguntza ematea.

g) Justizia Auzitegira, Nafarroako Kontseilura, Arartekoaren bulegora eta beste organo batzuetara bidaltzen diren Atalaren espedienteak prestatzea.

h) Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Araubide Juridikoaren Ataleko buruak agindutako beste edozein.

62. artikulua. Diziplinaren eta Kontrol Juridikoaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Hirigintzaren arloan jarritako errekurtso administratiboei buruzko txostenak egitea eta tramitazioa egiteko lankidetzan aritzea.

b) Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren jarduketei buruz aholku emateko eta txosten juridikoak egiteko lankidetzan aritzea.

c) Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Araubide Juridikoaren Atalean instruitutako espedienteen kontrola eta horietarako laguntza.

d) Foru Komunitateko, Estatuko eta Europar Batasuneko lurraldearen antolamendu eta etxebizitzaren arloko araudia biltzea.

e) Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Araubide Juridikoaren Ataleko buruak agindutako beste edozein.

3. ATALA

Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia

63. artikulua. Plangintzaren eta Azterketa Teknikoen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Uraren goi hornidurarako plan zuzentzaileari loturiko obra eta espedienteak aztertu eta horiei jarraipena egitea, inbertsio planen eremuan.

b) Zer ataleko burutzari atxikia dagoen, hari laguntzea plan zuzentzaileak egiten.

c) Uraren goi hornidurarako plan zuzentzailearen informazio sistema kudeatzea eta mantentzea.

d) Plan zuzentzaileak eratzeko azterlan berriak eguneratzeko edo egiteko proposamenak prestatzea.

e) Toki entitateei aholkularitza teknikoa ematea, plan zuzentzaileetako inbertsioei dagokienez.

f) Txosten eta proposamen tekniko administratiboak prestatzea.

g) Toki Azpiegituren eta Obren Azterketa, Plangintza eta Aholkularitzarako Atalak agindutako beste edozein lan, bere eginkizunen eremuan.

64. artikulua. Toki Azpiegituren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Zuzendaritza nagusiak egindako inbertsio planekin lotutako obrak eta espedienteak aztertzea eta horiei segimendua egitea.

b) Zer ataleko burutzari atxikia dagoen, hari laguntzea toki inbertsioen planak egiten.

c) GIS teknologia erabiltzea espedienteak kudeatu eta mekanizatzeko.

d) Toki entitateei aholkularitza teknikoa ematea, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak proposatutako programekin lotutako azpiegiturei dagokienez.

e) Txosten eta proposamen tekniko administratiboak prestatzea.

f) Toki Azpiegituren eta Obren Azterketa, Plangintza eta Aholkularitzarako Atalak agindutako beste edozein lan, bere eginkizunen eremuan.

65. artikulua. Aholkularitza Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako tokiko arlotik horretarako ezartzen diren bideetatik egiten zaizkion txosten edo argibide eskaerei erantzutea.

b) Toki entitateek planteatzen dituzten aferei ematen zaizkien erantzunetan, koherentzia eta barne koordinazioa izan dadila zaintzea.

c) Bide bat izatea, toki entitateei eragiten dieten azterlan eta txostenen egoeraren berri emateko ukitutako toki entitateei.

d) Toki entitateei gehien interesatzen zaizkien aferen berri ematea Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari.

e) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.

66. artikulua. Kudeaketa Juridikoaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Agintzen zaizkion txosten juridikoak egitea, toki entitateei interesatzen zaizkien aferei buruz.

b) Toki entitateentzat interesgarria den informazioa sortzen, banatzen eta zabaltzen laguntzea, toki administrazioari dagozkion gaien gaineko konpilazio eta argitalpenak prestatuz eta administrazio eta kontratu bidezko prozedura orokorrak (bereziki euskarri informatikokoak) erraztu, arrazionalizatu eta sinplifikatzeko irizpideak eta eredu-agiriak ezarriz.

c) Mankomunitateak sortu, aldatu eta iraungitzeari buruzko nahitaezko txostenak egin daitezela proposatzea.

d) Kontzejuak eta barruti administratiboak sortu, aldatu eta iraungitzeko espedienteak kudeatzea.

e) Nafarroako udalerriak mugatzeko eta haien mugapeak aldatzeko espedienteak kudeatzea.

f) Nafarroako udalerrietako izen, bandera, armarri eta hiriburutza aldaketak onesteko prozedurak kudeatzea, baita kudeaketa batzordeak eratzeko prozedurak ere, zuzendaritza nagusiak ebatz ditzan.

g) Toki-tributuetan onetsitako hobari fiskalen konpentsazio ekonomikoen eskaeren tramitazioa kudeatzea, bai eta nahitaezkoak ez diren toki zerbitzuen hobari fiskalen konpentsazio ekonomikoen eskaeren tramitazioa kudeatzea ere.

h) Kontratu moten eta tokiko prozedura administratibo moten ereduak prestatzea.

i) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.

4. ATALA

Idazkaritza Tekniko Nagusia

67. artikulua. Langileria Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Departamentuari atxikitako langileei buruzko gaiak tramitatzea.

b) Departamentuko prestakuntza plana prestatu eta abian jartzea.

b) Departamentuko langileek egindako prestakuntza ekintzen kontrola.

c) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.

68. artikulua. Herritarren Arretarako Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Departamentuko Erregistro Orokorraz arduratzea eta erregistro osagarriak koordinatzea.

b) Departamentuko informazio orokorraren telefonoaz arduratzea, baita informazio orokorraren postontziaz ere.

c) Departamentuko arloko bulegoekiko harremanak koordinatzea.

d) Ziurtagiri digitalak baimentzea.

e) Dokumentazioa konpultsatzea.

f) Erregistro eta informazioko adierazleak prestatzea.

g) Departamentuko foru aginduak, ebazpenak eta erabakiak kontrolatzea eta jarraipena egitea.

h) Idazkaritza Tekniko Nagusiari laguntza emateko lanak.

i) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.

69. artikulua. Gai Ekonomikoen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Departamentuko Kontabilitate Zentroa kudeatzea.

b) Departamentuen diru-sarrera eta gastuen espedienteak kontabilizatzea.

c) Justifikatu beharreko funts libratuak kudeatu, jarraipena egin eta justifikatzea.

d) Departamentuko zuzendaritza nagusiekin elkarlanean aritzea aurrekontua betearazteko arloan.

e) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.

70. artikulua. Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Departamentuan dagoen informazio ekonomikoa ustiatzea.

b) Aurrekontuen kudeaketaren eta betearazpenaren jarraipena eta kontrola eta, aldian behin, haien gaineko txostenak egitea.

c) Zordunak kudeatu eta diru-sarrerak kontrolatzea.

d) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.

71. artikulua. Informazioaren Teknologiaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Departamentuko Informazio Sistema Integratuan dagoen informazioa tratatu, prestatu eta kudeatzea.

b) Departamentuko informazio sistemen inguruko baliabideak koordinatzea.

c) Departamentuak behar dituen eta bulego honi agindutako aplikazio informatikoak sustatu eta gainbegiratzea.

d) NBEUFren eta LGENFren laguntzen kudeaketa informatikorako euskarri diren aplikazioei lotutako proiektuak kudeatzea.

e) NBEUFren eta LGENFren laguntzen ordainketari lotutako prozesu informatikoak garatu eta mantentzea.

f) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.

72. artikulua. NBEUFren eta LGENFren Laguntzen Kudeaketa Informatikorako Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) NBEUFren eta LGENFren laguntzak kudeatzeko behar diren aplikazioen inguruko lanak koordinatu eta gainbegiratzea: diseinua, garapen informatikoa, saiakuntzak, abian jartzea, dokumentazioa, ekoizpenera igarotzea, mantentzea eta eguneratzea.

b) NBEUFren eta LGENFren laguntzak kudeatzeko behar diren informatikako prozesu guztien dokumentazioa eguneratzea eta funtzionalitateak kontrolatzea.

c) Informazioaren Teknologiaren Bulegoarekin lan egitea Nafarroako Foru Komunitateko NBEUFren eta LGENFren laguntzen kudeaketari lotutako prozesu informatikoak koordinatzeko zereginetan.

d) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.

73. artikulua. Laguntza Mikroinformatikoaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Sistemen euskarria Departamentuaren ingurune mikroinformatikoetan.

b) Barneko eta kanpoko giza baliabideak koordinatzea Departamentuko laguntza eta mantentze-lan mikroinformatikoen arloan.

c) Eskuratu beharrekoen zerrenda egitea, eta organo eskudunen aurrean kudeaketa lanak egitea, Departamentuaren tresneria informatikoa egokitu eta mantentzeko behar direnak eskuratzeko.

d) Gorabeherak kudeatzeko arloan, Departamentuko informazio sistemen segurtasunerako beharrezkotzat jotzen diren neurriak nola betetzen diren berrikustea.

e) Departamentuko ekipamendu mikroinformatikoaren inbentarioa eguneratuta izatea.

f) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.

74. artikulua. Informazioaren Segurtasunari laguntzeko Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Informazioaren segurtasunaren arloan beharrezko diren neurriak ezarri eta haien jarraipena egitea, informazio sistemak eta aplikazio informatikoak eratu eta ezartzeko, auditoretzarako eta kontrolerako, informazioaren segurtasunari dagokionez, departamentuetakoak edo korporatiboak izan. Hori dena, informatikaren eta informazio-segurtasunaren arloan Nafarroako Gobernuan korporazio-eremuan eskumena duen zuzendaritza nagusiarekin elkarlanean.

b) Web orria eta Ezagutzaren Ataria kudeatzea: edizioa, edukiak eguneratzea, baimenak eta Departamentuko unitate organikoen lan metodoak hobetu eta integratzeko zereginak.

c) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.

75. artikulua. Zerbitzu Orokorren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Departamentuaren instalazioen mantentze-lan osoa, prebentiboa eta zuzentzailea.

b) Segurtasunerako eta laneko arriskuei aurrea hartzeko neurrien ezarpena eta jarraipena.

c) Departamentuari atxikitako higiezin eta finketako beharrei erantzutea.

d) Departamentuaren bulegoetarako materialen hornidura kudeatu eta kontrolatzea.

e) Eraikinen mantentze-lanari eta erosketeri buruzko ordainagariak kontrolatzea.

f) Posta zerbitzuaz arduratzea.

g) Erreprografia zerbitzua.

h) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.

Lehen xedapen gehigarria.–Izendapenak.

Berretsi edo finkatu egiten dira, sortu ziren baldintza beretan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoan izanik, foru agindu honetan ezarritako egitura organikoan izen bera duten bulegoetako buruen izendapenak. Horiez gainera, baita honako bulegoburu hauen izendapenak ere: Baldintzen eta Kudeaketa eta Kontrol Sistema Integratutik kanpoko Ikuskapenen Bulegoko burua, hemendik aurrera Baldintzen eta Kudeaketa eta Kontrol Sistema Integratutik kanpoko NBEUFko Ikuskapenen Bulegoko buru izanen baita; Landare Biologiaren Bulegoko burua, hemendik aurrera Landare Biologiaren Laborategiaren Bulegoko burua izanen baita; Abeltzaintzako Azpiegituretarako Laguntzen Bulegoko burua, hemendik aurrera Nekazaritzako Azpiegiturei Laguntzeko Bulegoko burua izanen baita; Azpiegituren Bulegoko burua, hemendik aurrera Administrazio Laguntzako Bulegoko buru izanen baita; eta Herritarren Arretarako Bulegoko burua, hemendik aurrera gaztelaniazko izen aldatua izanen duena (lehen “Negociado de Atención al Ciudadano” zen, eta orain “Negociado de Atención a la ciudadanía”).

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Indargabetutako arauak.

Indargabeturik gelditzen dira Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 15eko 59/2013 Foru Agindua, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezarri zituena (foru agindu hori aldatu egin zen Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 21eko 44/2014 Foru Aginduaren eta urriaren 29ko 124/2015 Foru Aginduaren bidez) eta Sustapeneko kontseilariaren ekainaren 26ko 84/2013 Foru Agindua, lurraldearen antolamendurako bulegoei dagokienez.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2016ko abenduaren 22an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1614731