2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga 2017
Aditzera ematen da 2017ko apirilaren 19tik maiatzearen 31ra izanen dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2017ko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banketxe-kontuetara transferentzia eginez.
Helbideratutako ordainagiriak 2017ko maiatzaren 31n kargatuko dira kontuetan.
Ohartarazten da ezen, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidean kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Oltza Zendean, 2017ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.
Iragarkiaren kodea: L1704551