79. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak martxoaren 30ean emandako 346/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez 2017an nazioartekotzea bultzatuko duten zerbitzu espezializatuak kontratatzeko diru-laguntzen deialdia onetsi da.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (Identifikazioa): 340897.

Lehena.–Onuradunak: helbide fiskala Nafarroan duten ETEak.

RIS 3k aurreikusitako sektoreetan daudenak.

Enpresa onuradunak azken urtean egindako salmenten bolumenaren %5etik gora ekintza planaren eta diru-laguntzaren xedeko herrialdera egindako esportazioak izatea eskatuko da, salbu eta laguntza eskatzen bada sozietate bat eratzeko gastuetarako eta/edo ezarpen baten ondoriozko alokairu gastuetarako. Kasu horretan, ezartzeko arrazoiak zehatz-mehatz azaldu beharko dira planean.

Bigarrena.–Xedea.

Nazioartekotzea bultzatuko duten zerbitzu espezializatuak kontratatzeko diru-laguntzak ematea. Nafarroako ETEei laguntzak ematea nazioartean sendo daitezen, dagoeneko dauden merkatuetan beren produktu edo zerbitzuen esportazioak handituz, edo atzerriko merkatuetan ezar daitezen.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

45/2016 Foru Agindua, 2016ko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 13koan.

http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2016/70/Anuncio-1/

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdi honen guztizko zenbatekoa 300.000 eurokoa da; 150.000 euro 2017rako eta 150.000 euro 2018rako.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Hilabete batekoa: epe hori deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da kontatzen, eta hurrengo hilabetean bukatuko da, argitalpen-egunaren hileko egun berean.

Seigarrena.–Beste datu batzuk.

Enpresek eskabide-orria bete behar dute, Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoko fitxan erantsita dagoenari jarraikiz; horrekin batera, honako hauek aurkeztu beharko dituzte: enpresaren gaineko informazio orokorra; ETE izaera; Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen betebeharrak betetzearen gaineko aitorpena; jasotako beste diru-laguntza batzuen aitorpena; eskaera aurkeztu aurreko ekitaldiko abenduaren 31n enpresan lanean ari ziren emakume eta gizonen kopuruari buruzko datuak; Garapen Ekonomikorako Departamentuari datu aldaketen berri emateko konpromisoa; Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuari emandako baimena Gizarte Segurantzako eta Ogasuneko ordainketetan egunean dagoela egiaztatzeko.

Diru-laguntzaren xedeko merkaturako eta aldirako nazioartekotze plana.

http://www.navarra.es/home_es/servicios/ficha/6856/Subvencion-para-la-contratacion-de-servicios-especializados-de-apoyo-a-la-internacionalizacion-2017

Iruñean, 2017ko martxoaren 31n.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1704043