1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren martxoaren 30eko 345/2017 Ebazpenarena. Horren bidez, enpresak nazioartera elkarturik ateratzeko diru-laguntzen 2017ko deialdia onesten da.
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 340791.
Lehena.–Onuradunak:
Enpresa lankidetzarako taldea. Gutxienez 2 enpresa txiki eta ertain, eta gehienez 15 enpresa.
RIS 3k aurreikusitako sektoreetan daudenak.
Bigarrena.–Xedea:
Nafarroako enpresen arteko elkarlana eta batasuna indartzeko jarduketetarako diru-laguntzak ematea. Horretarako, haien produktuak edo zerbitzuak nazioartekotzeko lankidetza hitzarmenen bidez, merkatu jakin batzuetan helburu bereko jarduerak gauzatuko dira.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
44/2016 Foru Agindua, 2016ko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 13koan.
http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2016/70/Anuncio-0/
Laugarrena.–Zenbatekoa:
Deialdi honen guztizko zenbatekoa 400.000 eurokoa da; 200.000 euro 2017rako eta 200.000 euro 2018rako.
Diru-laguntzaren onuradunak banakako enpresak izanen dira, beren gain hartzen eta ordaintzen dituzten gastuen arabera. Oinarri arautzaileetan diruz laguntzen ahal den gastu bakoitzerako ezarritakoa izanen da elkarteak aurkeztutako proiektu bakoitzak jaso beharreko diru-laguntza, eta ezin izanen da inola ere 60.000 euroko zenbatekoa gainditu.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea:
Hilabete batekoa: epe hori deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da kontatzen, eta hurrengo hilabetean bukatuko da, argitalpen-egunaren hileko egun berean.
Seigarrena.–Beste datu batzuk:
Elkarteek eskabidearen inprimakia bete behar dute, Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoko fitxan erantsita dagoenaren araberakoa; honako hau sartu behar dute: entitate sustatzailearen datuak; parte hartzen duten enpresen fitxak, nazioartera elkarturik ateratzeko plana, diru-laguntzaren xedeko aldirako eta xedeko merkaturako; enpresen eta sustatzen duen entitatearen arteko lankidetza hitzarmena.
http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/6854/Subvencion-para-la-internacionalizacion-agrupada-de-empresas-navarras-2017
Iruñean, 2017ko martxoaren 31n.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.
Iragarkiaren kodea: F1704014