79. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 25a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 8/2017 prozedura

Miguel Ángel Esteras Pérez jauna, Zaragozako Lan arloko 5. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: José Rubén Ontiveros Trébolek eskaturik, Estructuras y Encofrados Navanort SLren aurka, lan arloko epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratzen ari den 8/2017 prozeduran, lan harremana iraungitzeko autoa eman da gaurko egunean, eta horren kopia epaitegi honetako Idazkaritzan dago betearazpenpeko enpresaren eskura, non aipatzen baita horren kontra zilegi den errekurtsoa.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta auto edo epai forma izan behar duten ebazpenenak, edo epatzeenak.

Eta Estructuras y Encofrados Navanort SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Zaragozan, 2017ko martxoaren 1ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Miguel Ángel Esteras Pérez.

Iragarkiaren kodea: J1703442