4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA
Ediktua. 58/2017 epaia
María Mercedes San Martín Cidriain andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen du:
Organo judizial honetan prozedura arruntaren autoak bideratzen ari dira, Aurelio Cercadillo Ruiz jaunak eta Francisca Martínez Cobos andreak eskaturik, Promociones Edumax SLren kontra, eta horietan 58/2017 epaia eman da 2017ko martxoaren 9an. Haren kopia eskura dago bulego judizial honetan.
Eta Promociones Edumax SLri legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, ageri diren ohartarazpenak barne, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.
Iruñean, 2017ko martxoaren 13an.–Justizia Administrazioaren letradua, María Mercedes San Martín Cidriain.
Iragarkiaren kodea: J1703370