110. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Hiri-jarduketarako plan berezia EGU7 exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Osoko Bilkurak 2019ko maiatzaren 31n hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezia, Eguarasko hiri-lurzoru finkatugabeko EGU7 exekuzio unitatearen determinazioak aldatzeko; sustatzailea Iván Carmona López da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Orobat, argitara emanen da Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren egoitza elektronikoan.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, asteartetik ostiralera arte, 08:30etik 13:30era.

Eritze Atetzen, 2019ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Ezekiel Martin Muxika.

Iragarkiaren kodea: L1907601