79. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Tuterako Udalaren eta haren mendeko entitate eta erakundeen 2017ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2017ko martxoaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Tuterako Udalaren eta haren mendeko entitate eta erakundeen 2017ko plantilla organikoa, eta plantilla organikoa betearazteko arau osagarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.

Tuteran, 2017ko apirilaren 4an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1704289