2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRONKARI
Oihan enkantea
Erronkariko Udalak, Alkatetzaren apirilaren 18ko 28/2017 Ebazpenaren bidez, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoan salgai jartzea onetsi du herri-lurretako 2016-2017ko oihan aprobetxamendua. Lote bakarra du eta hasierako prezio hauek (BEZa kanpo):
2016-2017 MOZKETA PLANA |
Lotea | 1 |
Parajea | Mendigatxa, 3d unada |
Zuhaitz mota eta kopurua | Ler gorriak = 834 |
Jarduketaren azalera | 3 ha |
Mozketaren intentsitatea | 377 m³/ha |
Mozketa | Arraseko mozketa |
Ler gorriaren zuraren bolumena (m³) | 807 m³ |
Ler gorriaren enbor txikiaren bolumena (m³) | 325 m³ |
Ler gorriaren bolumena, guztira (m³) | 1.132 m³ |
Ler gorriaren zuraren balioa (euroak) | 30.504,23 euro |
Ler gorriaren enbor txikiaren balioa (euroak ) | 2.603,15 euro |
2016-2017ko oihan aprobetxamenduaren hasierako prezioa, guztira (BEZa kanpo) | 33.107,38 euro |
Hasierako prezioa: 33.107,38 euro (BEZa kanpo). |
Proposamenak, hasierako prezioaren %2 ordaindu izanaren egiaztagiriarekin batera, 2017ko maiatzaren 12ko eguerdiko hamabiak baino lehen aurkeztu beharko dira. Jarraian irekiko dira.
Lizitatzaileek udal honekiko ordainketetan egunean egon beharko dute.
Baldintza partikularren agiriak interesdunen eskura daude Udal Idazkaritzan, bulego orduetan.
Erronkarin, 2017ko apirilaren 18an.–Alkatea, Aitor Garmendia Eizagirre.
Iragarkiaren kodea: L1704747