2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Hasiera batez onestea 2017ko Aurrekontua betetzeko Oinarrien 38. oinarriaren 8. eranskinaren (Diru-laguntza izendunak) aldaketa
Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, 2017ko apirilaren 6ko bilkuran onetsi zuen Iruñeko Udalaren 2017ko Aurrekontua betetzeko Oinarrien 38. oinarriaren 8. eranskinaren (Diru-laguntza izendunak) aldaketa.
Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko Zuzendaritzan (Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorra) –Udaletxe plaza zk.g., 1. solairua, 948420206–, hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Behin epe hori iraganda erreklamazio, eragozpen-bide edo oharrik gabe, aipatutako aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi dela joko da. Kasu horretan, ondorio juridikorik eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.
Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.
Iruñean, 2017ko apirilaren 6an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1704477