1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
345/2017 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez enpresak nazioartera elkarturik ateratzeko diru-laguntzen 2017ko deialdia onesten da.
Garapen Ekonomikorako kontseilariak martxoaren 23an eman 44/2016 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako enpresak nazioartera elkarturik ateratzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak onetsi ziren (2016ko 70. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 13koa).
Foru agindu horren 6. oinarri arautzailean ezartzen denez, urtero eginen da deialdia diru-laguntza horietarako, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez. Ebazpen horretan dagokion gastua baimenduko da deialdirako, eta laguntzak eskatzeko epea ezarriko. Orobat, zehaztuko da zein diren 2017ko balorazio irizpideak, zein bidai-poltsen zenbatekoa, eta zein laguntzen ahal diren gastuen xehetasuna.
Bestalde, Nafarroako Gobernuak 2016ko abenduaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiari baimena eman zitzaion urte anitzeko gastu konpromisoa hartzeko, 2017an eta 2018an, deialdi hau onesteko:
DEIALDIA | 2017 | 2018 |
Nazioartera elkarturik ateratzea | 200.000 euro | 200.000 euro |
Azkenik, aipatutako 45/2016 Foru Aginduaren 14. oinarri arautzailean, Europar Batasunaren Egitura Funtsen kofinantzaketari dagokionez, enpresa onuradunen betebeharrez xedatutakoa ez zaie aplikatuko deialdi honen onuradunei, EGEF 2017 Programa Eragilean programatutako zenbatekoak 2016koarekin estaliak baitaude.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Enpresak nazioartera elkarturik ateratzeko diru-laguntzen 2017ko deialdia eta eranskinak onestea.
2. 400.000 euroko gastua baimentzea; horietatik 200.000 euro 2017ko Gastuen Aurrekontuetako “Kanpo sustapenerako ekintzak enpresentzat” izeneko 810003-81430-4709-431300 kontu-sailaren kargura, eta beste 200.000 euro, 2018ko aurrekontuetan kontu-sail horri jarraituko dionaren kargura.
3. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
4. Ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko Tramiteen Katalogoko dagokion fitxan argitaratzea (www.navarra.es).
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2017ko martxoaren 30ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.
1. ERANSKINA
Balorazio irizpideak
Nazioartera elkarturik ateratzeko 2017ko diru-laguntzak
–1. irizpidea: jarduketaren destinoko herrialdeak, 12 puntu gehienez:
HERRIALDEA | PUNTUAK |
Europar Batasunetik kanpoko herrialdeak | 12 |
Europar Batasuneko herrialdeak, 2004. urtearen ondoren sartuak. Hona zein diren herrialde horiek: Bulgaria, Zipre, Txekiar Errepublika, Estonia, Hungaria, Letonia, Lituania, Malta, Polonia, Errumania, Eslovakia, Eslovenia eta Kroazia | 6 |
Aurreko puntuan aipatu ez diren Europar Batasuneko gainerako herrialdeak | 3 |
–2. irizpidea: nazioartekotze Planaren kalitatea xedeko herrialdean edo merkatuan, 70 puntu arte.
Honako irizpide hauek hartuko dira kontuan proposamenaren kalitatea aztertzeko atal honetan, betiere elkartearen ikuspuntutik aztertu badira.
ATALA | EDUKIA | PUNTUAK |
Lankidetza | Lankidetzaren gradua, kalitatea eta izaera berritzailea, 10 puntu arte. Entitate sustatzailerik ez badago, horrela erabakitzen duten bi enpresa elkartzeko, 20 puntu arte. Kluster batek aurkeztutako proiektuek, enpresa guztiak kluster horretakoak badira, puntuaziorik handiena izanen du atal honetan | 10/20 |
Erakunde sustatzailea | Entitate sustatzailearen kalitatea (esperientzia) eta elkarteko kudeatzailearena (prestakuntza eta esperientzia), 10 puntu arte. Entitate sustatzailerik ez badago, horrela erabakitzen duten bi enpresako elkartea izateagatik, 0 puntu | 10/0 |
Barne analisi estrategikoa | Alderdi hauen analisi zehatza, xedeko merkatuari eta nazioartekotze proiektuari dagokienez: –Langileak (profilak, motibazioa, etab.). –Produktua edo zerbitzua (ezaugarriak, xedeko merkatuan lehiatzean izanen dituen abantailak, prezioa, etab.). –Teknologia. –Gaitasun finantzarioa. –Lan egiteko modua/metodologia | 5 |
Kanpoko analisi estrategikoa | Alderdi hauen analisi zehatza, xedeko merkatuari eta nazioartekotze proiektuari dagokienez: –Ingurune politikoa. –Lege arloko ingurunea. –Ingurune sozioekonomikoa. –Sektorearen egoera xedeko merkatuan. –Xedeko publiko objektiboaren profila. –Lehiakideen analisia (zer enpresa diren, zer estrategia duten, zer produktu edo zerbitzurekin lehiatzen diren) | 5 |
AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak) | Kanpoko eta barneko analisietatik abiatuta, enpresaren indarrak, ahuleziak, mehatxuak eta aukerak zehaztea | 5 |
Plangintza | Helburuak. Helburuak berariazkoak, neurgarriak, errealistak eta proiektua 2018an bukatzera mugatuak | 15 |
Xedeko herrialderako ekintza plana 2017rako eta 2018rako. Planaren edukiaren azalpena eta justifikazioa, aurreko atalean ezarritako helburuei begira. Ekintza planak aldi baterako planifikazioa eta ekintza bakoitzeko zehaztutako aurrekontua izanen ditu bere barnean | 10 |
Koherentzia | Planaren koherentzia | 5 |
Iraunkortasuna | Elkarteak denboran duen iraunkortasuna | 5 |
Proposamenaren kalitatearen atalean 35 puntura iristen ez diren proiektuak aurkezten dituzten enpresak ezin izanen dira diru-laguntzen onuradun izan.
–3. irizpidea: Nafarroako Foru Komunitatean kalitateko enplegua sortzeko duen eragina, 10 puntu arte:
Enpresa eskatzaileak Nafarroako Foru Komunitatean enplegua sortu eta mantentzea lehenetsiko da.
ENPRESAN DAUDEN MUGAGABEKO KONTRATUEN KOPURUA (2015-2016 konparazio taula, abenduaren 31ko datuekin) | PUNTUAK |
Kopurua gutxitu bada | 0 |
Plantilla sendotu bada, edo %5 edo gutxiago handitu | 5 |
%5 baino gehiago handitu bada | 10 |
(Elkarteko enpresak tarte desberdinetan badaude, batezbesteko aritmetikoa kalkulatuko da, horrela elkartearen puntuazioa lortzeko).
–4. irizpidea: enpresak Talentuaren PIN bankuan (www.blogpin.es) sartutako pertsonak kontratatzea edo enpresak parte hartu izana Nafarroako Nazioarteko Planaren nazioarteko praktiken programaren barrenean entitate hartzaile gisa.
KONTRATATUTAKO EDO PRAKTIKETAN HARTUTAKO PERTSONA KOPURUA | PUNTUAK |
Bat ere ez | 0 |
Pertsona bat edo gehiago enpresa bakoitzeko | 5 |
(Elkarteko enpresak tarte desberdinetan badaude, batezbesteko aritmetikoa kalkulatuko da, horrela elkartearen puntuazioa lortzeko).
–5. irizpidea: enpresak emakumearen eta gizonen arteko berdintasunarekin duen konpromisoa. Eskumena duten entitateek hori dela-eta emandako ziurtagiri eta aintzatespenak kontuan hartuko dira, indarrean badaude, 3 puntu gehienez. Kontuan hartuko dira, orobat, enpresak berdintasuna lortzeko ezarritako praktikak, behar bezala egiaztatuz gero, 1,5 puntu gehienez (esate baterako: erantzukizun partekatutako eta familia eta lana bateragarri egiteko neurriak izatea, web orrian eta enpresa zabaltzeko edo sustatzeko iragarki eta dokumentuetan hizkera eta irudi ez-sexista erabiltzea, jazarpen sexualaren kasuetarako protokoloa, etab).
PLANEN EDO AINTZATESPENEN KOPURUA | PUNTUAK |
Batere ez | 0 |
Berdintasunean aurrera egiteko, enpresan ezarritako praktikak | 1,5 |
Berdintasun plana, ziurtagiria edo aintzatespena | 3 |
(Elkarteko enpresak tarte desberdinetan badaude, batezbesteko aritmetikoa kalkulatuko da, horrela elkartearen puntuazioa lortzeko).
2. ERANSKINA
Bidaiarako diru-laguntzen zenbatekoa
Nazioartera elkarturik ateratzeko 2017ko diru-laguntzak
HERRIALDEA | BIDAIA-POLTSAREN ZENBATEKOA |
ALBANIA | 980 |
ANGOLA | 2.760 |
SAUDI ARABIA | 1.960 |
ALJERIA | 640 |
ARGENTINA | 2.660 |
ARMENIA | 1.640 |
AUSTRALIA | 3.100 |
AZERBAIJAN | 1.960 |
BANGLADESH | 2.440 |
BIELORRUSIA | 1.180 |
BOLIVIA | 2.560 |
BOSNIA-HERZEGOVINA | 860 |
BOTSWANA | 2.720 |
BRASIL | 2.500 |
BRUNEI | 3.100 |
KAMERUN | 1.700 |
KANADA (EKIALDEKO KOSTA) | 1.800 |
KANADA (MENDEBALDEKO KOSTA) | 2.280 |
TXAD | 1.800 |
TXILE | 2.880 |
TXINA | 1.900 |
KOLONBIA | 2.120 |
KONGO | 2.760 |
HEGO KOREA | 1.960 |
BOLI KOSTA | 2.120 |
COSTA RICA | 2.120 |
KROAZIA | 980 |
KUBA | 1.560 |
EKUADOR | 2.120 |
AEB (ERDIALDEA) | 1.820 |
AEB (EKIALDEKO KOSTA) | 1.500 |
AEB (MENDEBALDEKO KOSTA) | 2.340 |
EGIPTO | 1.320 |
EL SALVADOR | 2.120 |
ARABIAR EMIRERRIAK | 1.620 |
ETIOPIA | 1.780 |
FILIPINAK | 2.520 |
GABON | 2.120 |
GEORGIA | 1.720 |
GHANA | 2.120 |
GUATEMALA | 2.120 |
GINEA BISSAU | 1.560 |
GINEA KONAKRY | 1.640 |
EKUATORE GINEA | 1.800 |
HONDURAS | 2.120 |
INDIA | 2.500 |
INDONESIA | 1.500 |
IRAN | 2.120 |
IRAK | 2.200 |
ISLANDIA | 1.480 |
ISRAEL | 1.320 |
JAMAIKA | 2.000 |
JAPONIA | 3.320 |
JORDANIA | 1.800 |
KAZAKHSTAN | 1.980 |
KENIA | 1.960 |
KIRGIZISTAN | 2.220 |
KUWAIT | 2.080 |
LIBANO | 1.480 |
LIBERIA | 1.640 |
LIBIA | 1.320 |
MADAGASKAR | 2.940 |
MALAYSIA | 2.000 |
MALAWI | 2.660 |
MALI | 2.080 |
MAURITANIA | 1.320 |
MAROKO | 600 |
MEXIKO | 1.820 |
MOLDAVIA | 1.320 |
MONGOLIA | 2.780 |
NAMIBIA | 2.700 |
NEPAL | 2.720 |
NIKARAGUA | 2.120 |
NIGERIA | 1.320 |
ZEELANDA BERRIA | 3.260 |
OMAN | 1.960 |
PAKISTAN | 2.160 |
PANAMA | 2.120 |
PARAGUAI | 2.600 |
PERU | 2.600 |
PUERTO RICO | 1.640 |
QATAR | 1.780 |
AFRIKA ERDIKO ERREPUBLIKA | 1.900 |
KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA | 2.360 |
DOMINIKAR ERREPUBLIKA | 1.480 |
ERRUSIA | 1.660 |
SENEGAL | 1.480 |
SERBIA-MONTENEGRO | 980 |
SINGAPUR | 2.700 |
SIRIA | 1.480 |
SOMALIA | 1.960 |
SRI LANKA | 2.300 |
HEGOAFRIKA | 2.020 |
THAILANDIA | 2.360 |
TAIWAN | 2.500 |
TUNISIA | 700 |
TURKMENISTAN | 2.280 |
TURKIA | 1.240 |
UKRAINA | 960 |
URUGUAI | 2.760 |
UZBEKISTAN | 1.920 |
VENEZUELA | 2.120 |
VIETNAM | 3.260 |
YEMEN | 1.800 |
ZAMBIA | 2.760 |
ZIMBABWE | 2.740 |
HERRIALDEA | BIDAIA-POLTSAREN ZENBATEKOA |
NORVEGIA | 1.100 |
SUITZA | 920 |
ALEMANIA | 740 |
AUSTRIA | 980 |
BELGIKA | 660 |
BULGARIA | 1.480 |
ZIPRE | 1.140 |
DANIMARKA | 740 |
ESLOVAKIA | 900 |
ESLOVENIA | 860 |
ESTONIA | 1.000 |
FINLANDIA | 860 |
FRANTZIA | 780 |
GREZIA | 900 |
HUNGARIA | 1.140 |
IRLANDA | 700 |
ITALIA | 740 |
LETONIA | 620 |
LITUANIA | 860 |
LUXENBURGO | 780 |
MALTA | 1.140 |
HERBEHEREAK | 800 |
POLONIA | 1.140 |
PORTUGAL | 540 |
ERRESUMA BATUA | 700 |
TXEKIA | 1.140 |
ERRUMANIA | 600 |
SUEDIA | 980 |
3. ERANSKINA
Gastu hautagarrien xehetasuna
Nazioartera elkarturik ateratzeko 2017ko diru-laguntzak
Taldeko enpresek jasandako gastuak soilik izanen dira hautagarri; hau da, enpresen izenean fakturatuak eta haiek ordainduak izanen dira gastuak:
1. Elkartearen nazioartekotze planaren diseinua.
Diruz laguntzen ahal da kanpoko aholkularitzaren kontratazioa, diagnostikoa egiteko eta nazioartekotze plana prestatzeko elkartearentzat berarentzat. Plan horretan lankidetzan lortu nahi diren helburuak zehaztuko dira, baita merkatu zehatz batean proposatutako helburuak lortzeko egin beharreko estrategiak eta jarduerak ere. Atzerriko merkatu batean bere jarduera hasi nahi duten elkarteek jaso dezakete gastu honetarako diru-laguntza. Ezin dituzte gastu horiek eskatu aurreko urteetan deialdi honetara eskabidea aurkeztu duten elkarteek, merkatu zehatz baterako bada edo merkatu horretan lanean ari badira, diru-laguntzarik eskatu ez badute ere.
2. Entitate sustatzailearen gastuak.
Entitate sustatzaileak fakturatutako gastuak, proiektuaren kudeatzaile lanak egiten dituen pertsonaren soldata gisa, proiektuan taldea koordinatu, bultzatu eta sustatzeko lanengatik. Proiektuaren kudeatzailearen soldata da, proiektuari emandako denboraren arabera, nominak jasoak, proiektuari emandako denboraren arabera. Nominen, TCen eta “Kudeatzaileak proiekturako emandako orduak” izeneko 4. eranskinaren bidez justifikatuko da emandako denbora hori. Baldin eta enpresa sustatzailea enpresaburu autonomo bat bada eta bat baldin badator proiektuko kudeatzailearen irudiarekin, eta ordainsaria ez bada nomina batean jasotzen, taldeko enpresen eta entitate sustatzailearen arteko lankidetza hitzarmenak adierazi beharko du orduko zer zenbateko ordainduko duten enpresek edo zenbateko globala, enpresek entitate sustatzaileari ordaindu beharrekoa elkarteko kudeatzailearen lanarengatik.
3. Kudeatzaileak egindako bidaien gastuak.
Proiektua gauzatzeko taldeko kudeatzaileak egin beharreko bidaiak dira.
Taldeko kudeatzaileak Espainiatik kanpora egindako joan-etorrietako eta ostatu hartzeko gastuen %100 bilduko da, destinoko herrialdeari dagokion bidaiarako diru-laguntza muga izanik. Ez dira joan-etorrietako gastutzat hartuko barruko joan-etorriak.
Salbuespenak:
Bidaia batean herrialde batera baino gehiagotara joaten denean, babestuko den gastua izanen da herrialderik urrunenaren poltsa.
Bidaiaren distantzia 250 km-tik beherakoa denean abiapuntutik destinora eta enpresak ez duenean gaua ematen destinoan, babestu beharreko gastua izanen da destinoko herrialdeari esleitu zaion bidaiarako diru-laguntzaren erdia.
4. Taldeko enpresen bidaien gastuak.
Proiektuari atxikitako enpresa bakoitzaren ordezkariek proiektua gauzatzeko egin behar dituzten bidaiak. Zeregin eta enpresa bakoitzeko pertsona bakar baten bidaia finantzatuko da (enpresa bereko zenbait lagunek egiten badute bidaia berbera, bakar batena finantzatuko da).
Behar bezala justifikatutako lan programa baten arabera egin beharko da bidaia (bilerak, elkarrizketak, etab.).
Enpresaren ordezkariak Espainiatik kanpora egindako joan-etorrietako eta ostatu hartzeko gastuen %100 bilduko da, destinoko herrialdeari dagokion bidaiarako diru-laguntza muga izanik. Ez dira joan-etorrietako gastutzat hartuko barruko joan-etorriak.
Enpresako bi pertsona batera destino eta egun berberetan daudenean, bidaia-poltsa bakar bat ordainduko da.
Salbuespenak:
Aurreko puntuan adierazitako salbuespenak aplikatuko dira.
5. Bezeroen edo bezerogaien bidaiak.
Proiektuan zehazten diren herrialdeetako preskriptoreen, egungo bezeroen edo bezerogaien bidaiak, taldeko enpresak bisitatzeko.
Bezeroek edo preskriptoreek jatorrizko herrialdetik Espainiara egindako joan-etorrietako eta ostatu hartzeko gastuen %100 bilduko da, jatorrizko herrialdeari dagokion bidaiarako diru-laguntza muga izanik.
Horrez gain, bisita horrekin zuzeneko zerikusia duten antzeko jarduerak biltzen ahalko dira (barruko lekualdaketak eta aretoen alokairua), helburu jakin batzuk lortzeko asmoz.
6. Baterako sustapenerako gastuak.
Taldea kanpoan sustatzea helburu duten katalogoak, liburuxkak, kartelak, karpetak eta bestelako materiala, inprimatua zein ikus-entzunezkoa, prestatu eta berrinprimatzea.
Taldearen web orria diseinatzea eta/edo aldatzea edo handitzea, Interneteko merkataritzako ataletan produktuak saltzeko taldeari alta emateko kostua, erregistroa eta domeinua barne.
Sustapen ekintzak eta/edo ekintza komertzialak Interneten bidez.
Sustapen ekintzekin lotuta dauden testuak itzultzeko gastuak.
Material hori guztia eta sustapen ekintzak esportaziorako baino ez dira erabiliko, eta atzerriko hizkuntza batean gutxienez editatu beharko da.
Oharra: enpresek egiten dituzten gastu kofinantzatu guztiek PIN logoa eraman behar dute. Logo hori www.planinternacional.navarra.es web orritik jaitsi daiteke, “¿Qué es?” atalean, “descargas” azpitaletik.
7. Ferietan eta bestelako ekitaldietan erakusketa batera egitea.
Kanpoko feria edo kongresu sektorialetan parte hartzea, taldea erakusketari joaten denean.
Ondorengo kontzeptuengatik sar daitezke gastuak:
–Inskripzio eskubideak.
–Lekua errentan hartzea.
–Feriako katalogoan sartzeko kostua.
–Dekorazioa.
–Erakustokia mantentzeko gastuak.
–Azafatak eta interpreteak.
–Enpresa bakoitzaren bidaiarako diru-laguntza.
–Proiektuaren kudeatzailearen bidaiarako diru-laguntza.
–Baztertutako kontzeptuak:
–Dietak:
–Aduanako gastuak.
–Sustapenerako produktua eta materiala garraiatzea.
Oharra: enpresek egiten dituzten gastu kofinantziatu guztiek PIN logoa eraman behar dute, eta, horretaz gain, haiek egin direla frogatu eta/edo grafikoki jaso behar da.
Enpresak azoketara bidaiatzen direnean, helburuko merkatu batera joateko bidaiatzat hartuko da.
8. Aholkularitza espezializatua kontratatzea.
Xedeko herrialdean jasotzen den aholkularitzaren kostua, taldearen ekintza planean bildutako helbururen bat lortzeko.
Zehazki, gastu hauek izaten ahal dute diru-laguntza:
–Aholkularitza juridikoa: merkataritza, zerga, administrazio eta lan arlokoa.
–Kontabilitateko eta finantzetako aholkularitza.
–Negozioko aholkularitza eta nazioarteko marketina. Atal honetan ez zaio diru-laguntzarik emanen informazio bilketari, ezta merkatua hautatzeko kontsultaritzari ere.
–Kanpoan kokatzeko, langileak hautatzen espezializatutako enpresen kontratazioa.
–Aholkularitza kontratatzea homologazio eta ziurtapenen gaietarako.
9. Destinoko herrialdean guztien artean lokalak alokatzea haien arteko jarduera egiteko (hornitzeko zentroa, saldu ondoko zerbitzua, biltegia, tailerrak eta abar).
10. Taldeko enpresek kanpoko merkatu objektiboaren eskaerei asetzeko egiten dituzten produktuen prototipoek edo lankidetzazko prozesuek sortutako gastuak. Kanpoko kontratazioetarako eta materialak erosteko gastuak barne daude, baita prototipoa egiteko beharrezkotzat hartzen diren beste batzuk ere.
Iragarkiaren kodea: F1703977