78. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Udalbatzako kideendako ordainsari eta kalte-ordainak, kontratatzeko mahaien edo kontratuaren unitate kudeatzaileen bilkuretara joateagatik

Udalak, 2017ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen eguneko 30 euroko dieta ezartzea dedikazio esklusiboko udalbatzako kideak kontratazio prozeduretan ari daitezen, kontratazio mahaietako edo kontratuaren unitate kudeatzaileetako kide izendatuak izan badira, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.4 artikuluan ezarriari jarraikiz.

Argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalbatzaren iragarki-oholean.

Alesbesen, 2017ko martxoaren 30ean.–Alkate udalburua, Delia Linzoain Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1703980