78. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URBIOLA

2017ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Urbiolako Kontzejuko Batzarrak, 2017ko martxoaren 28an, erabaki zuen hasiera batean onestea Urbiolako Kontzejuaren 2017ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsiriko aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da.

Urbiolan, 2017ko martxoaren 29an.–Kontzejuko burua, Víctor Fernández Olea.

Iragarkiaren kodea: L1704080