78. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

667/2017 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez ematen dira errektorearen 386/2017 Ebazpenaren bidez deitutako 2015-2016 ikasturteko Aparteko Sariak.

Ikusirik errektoreak 2017ko otsailaren 17an emandako 386/2017 Ebazpena, zeinaren bidez egin baitzen Nafarroako Unibertsitate Publikoak ematen dituen 2015-2016 ikasturteko Aparteko Sarietarako deialdia. (NAO, 45 zk., 2017ko martxoaren 6koa).

Ikusirik sariak emateko proposamena, 2017ko martxoaren 10ekoa, aparteko sariak emateko Araudi Erregulatzailearekin bat etorriz egindakoa (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 26 zk., 2016ko otsailaren 9koa).

Ikusirik Sarbidea, Bekak eta Tituluak Ataleko buruaren txostena eta ebazpen-proposamena, Ikasleen Gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako errektoreordeak ontzat emanda.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.–2015-2016 ikasturteko ikasketa amaierako espediente hoberenen Aparteko Sariak ematea ebazpen honen eranskinean azaltzen diren ikasleei.

Bigarrena.–Eranskineko hogeita bederatzi ikasle saridunetako bakoitzari 325 euro ordaintzeko agintzea.

Hirugarrena.–Sariak emateko eguna, ordua eta lekua ikasle saridun bakoitzari jakinaraziko zaio, ebazpen honen eranskinarekin bat etorriz.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Ikasleen Gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako errektoreordeari, Komunikazio Zerbitzuari, Kontu-hartzailetzari, Gradu Ikasketen Atalari eta Beken eta Tituluen Bulegoari.

Ebazpen honek, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluak ezartzen duenaren arabera, administrazio bidea agortzen du, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehen kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarren kasuan, biak ere ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2017ko martxoaren 31n.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

Errektorearen 386/2017 Ebazpenaren bidez deitutako 2015-2016 ikasturteko Aparteko Sariak emateko 2016ko martxoaren 31ko 667/2017 Ebazpenaren eranskina

2015-2016 ikasturteko ikasketen amaierako espediente onenen sariak:

TITULAZIOA

IKASLEA

KALIFIKAZIOA

EKONOMIA ETA ENPRESA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Gradua Ekonomian

Iriguibel Aldunate, Leyre

8,922

Gradua Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan

Iriguibel Aldunate, Leyre

8,870

Garcia Barberena, Izaskun

8,834

Ezcurdia Razquin, Nerea

8,755

Iturri Barreneche, Edurne

8,690

GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIEN FAKULTATEA

Gradua Haur Hezkuntzako Irakasletzan

Lasa Somocurcio, Nerea

8,799

Llopis Imizcoz, Lierni

8,636

Gradua Lehen Hezkuntzako Irakasletzan

Munarriz Garcia, Marta

8,870

Nubla Lopez, Amaia

8,823

Jorajuria Mendiburu, Itziar

8,790

Gradua Gizarte Lanean

Gracia Garijo, Nahia

8,405

Unibertsitate Masterra Bigarren Hezkuntzako Irakaskuntzan

Abendaño Zoco, Izaskun

9,278

Etayo Palacios, Itziar

9,025

ZIENTZIA JURIDIKOEN FAKULTATEA

Gradua Zuzenbidean

Iturri Barreneche, Edurne

8,610

Ibarrola Berasain, Luis

8,580

Gradua Lan Harremanetan eta Giza Baliabideetan

Urdiain Echeverria, Amaia

8,041

Unibertsitate Masterra Abokatutzarako Sarreran

Solabre Recalde, Patricia

8,512

OSASUN ZIENTZIEN FAKULTATEA

Gradua Erizaintzan

Perez Jaramillo, Ana Maria

9,194

Domaica Mardaras, Marcos

8,895

Gradua Fisioterapian

Jauregui Bidegain, Lucas

8,848

TELEKOMUNIKAZIO ETA INDUSTRIA INGENIARIEN GOI MAILAKO ESKOLA TEKNIKOA

Gradua Informatika Ingeniaritzan

Iturria Aguinaga, Alaine

7,285

Gradua Industria Teknologietako Ingeniaritzan

Iraizoz Sanchez, Cristina

8,930

Garcia de Vicuña Bilbao, Daniel

8,903

Gradua Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritzan

Gamallo Gascon, Miguel

9,131

Gradua Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoan

Vitoria Pascual, Ignacio

7,589

Gradua Ingeniaritza Mekanikoan

Otano Ubani, Imanol

7,918

Ingeniaritza Gradua Diseinu Mekanikoan

Jarauta Simon, Tomás

7,962

Unibertsitate Masterra Industria Ingeniaritzan

Larrea Arina, Iñigo

9,488

NEKAZARITZA INGENIARIEN GOI MAILAKO ESKOLA TEKNIKOA

Gradua Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan

Lizarza Durruty, Jone

8,689

Iragarkiaren kodea: F1704530