78. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Hirigintza hitzarmena TRASArekin. Behin betiko onespena

Milagroko Udalak, 2017ko martxoaren 31n egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen, besteak beste:

“7. Hirigintza hitzarmena TRASA-rekin.
Behin betiko onespena

Milagroko Udalak, 2016ko abenduaren 29ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kudeaketako hirigintzako hitzarmena 2. poligonoko 441 (zati bat), 443, 444, 445 eta 446. lurzatietan jarduteko, nekazaritzako elikagaien azpiproduktuak bildu, tratatu eta baloratzeko zentro pilotu bat jartzeko, Tratamiento de Subproductos Alimentarios, SLk sustaturik (TRASA, SL).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25.4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egon zen hogei egunean, iragarkia 2017ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, urtarrilaren 16an, aztertua izan zedin eta bidezko alegazioak aurkez zitezen. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez bazuen, agiria Osoko Bilkurara igorriko zen, behin betiko onesteko.

Idazkariak aditzera eman du ez dela alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, bidezkoa da behin betiko onestea.

Bozketa eginda, bertaratuen aho bateko adostasunez onetsi da gaia.”

Milagron, 2017ko apirilaren 3an.–Alkatea, Yolanda Ibáñez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1704078