78. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Udal ordenantza, Martzillako Udalaren diru-laguntzak arautzen dituena, kulturarako, hezkuntzarako, kirolerako, gazteriarako, laguntzarako, gizataldeendako eta gizarterako. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2017ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa honako honetan: Martzillako Udalaren diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantza, kulturarako, hezkuntzarako, kirolerako, gazteriarendako, laguntzarako, gizataldeendako eta gizarterako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Martzillan, 2017ko martxoaren 31n.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1704025