78. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Tokiko ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betez, aditzera ematen da tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea jendaurrean egonen dela Leozko Udaleko bulegoetan, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten, epe horretan, beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugapeak: Iratxetako eta Leozko kontzejuen mugapeak eta Artariaingo, Amunarrizketako, Uzkitako eta Hiriberriko jaurerriko tokiak.

Iratxetan (Leotz), 2017ko apirilaren 3an.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1704064