78. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Aurrekontuko 01/2017 aldaketa. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2017ko martxoaren 31n egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 01/2017 espedientea, kreditu berezia sortzen baitu.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatzean eta onestean. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan aipatu 216.3 artikuluak hara igorrita xedatzen denari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik hasita, interesdunek eta bizilagunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan, argitaratu beharko bada ere.

Leotzen, 2017ko apirilaren 3an.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1704059