78. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

2017ko aurrekontua. Hasierako onespena

Txulapaingo Udalak, 2017ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aurrekontua jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da eta betetzat, berriz, laburpena argitaratzeko tramitea.

Markalainen, 2017ko apirilaren 3an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L1704039