78. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

Udalkideen ordainsariak

Itzaltzuko Udalak, 2017ko otsailaren 10ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Itzaltzuko Udaleko udalkideen ordainsarien sistema onestea. 354,75 euro izanen dira bilkura bakoitzera joateagatik. Ordainsari horiek 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko dira.

2. Gehienez, hiru udalkideek guztira jasoko dutena Nafarroako Gobernuak ekitaldi bakoitzean Nafarroako udalek hautetsiei egindako ordainketen konpentsazio gisa ezartzen duena da.

3. Dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Itzaltzun, 2017ko martxoaren 20an.–Alkate udalburua, Xabier San José Domínguez.

Iragarkiaren kodea: L1704022