78. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoa, administrari laguntzailearen lanpostuetan aritzeko izangaien zerrenden aurka.

Administrari laguntzailearen lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko prozedura bat abiatu zen, bata aldi baterako kontratazioetarako, eta, bestea, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko. Horiez gain, prozeduran lanpostu horretan trebatzeko lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proba egiteko deialdia ere egin zen. Prozedura horretan Rocío López Canok gora jotzeko errekurtsoa jarri du proben emaitza behin betikoen kontra, kalifikazio epaimahaiak argitaratu baitzituen 2017ko urtarrilaren 4an.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, alegazioak egiteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2017ko apirilaren 7an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1704634