78. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Jarduera sailkatuak. Baimena

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den jardueraren espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Conservas Artesanas Rubio, S.L. Jarduera: Landare-kontserben artisau lantegia. Tokia: La Cadena kalea, 1.

Carcarren, 2017ko martxoaren 30ean.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L1703981