78. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOGOITI

2017ko aurrekontua. Hasierako onespena

Berriogoitiko Kontzejuko Batzarrak, 2017ko martxoaren 31n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kontzejuaren 2017ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Berriogoitin, 2017ko apirilaren 3an.–Kontzejuko burua, Cristina Robles Puyal.

Iragarkiaren kodea: L1704082