77. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

91E/2017 EBAZPENA, martxoaren 1ekoa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez zati batean aldatzen da Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren otsailaren 17ko 83E/2017 Ebazpenaren bidez emandako Ingurumen eraginaren adierazpena, UTE Aguas de Navarrak sustatutako “Altos del Cascajo II” legar-hobia handitzeko proiektuari buruzkoa.

Ebazpen hori emandakoan, akatsa atzeman zen idazketan, adierazi baitzen proiektuaren lurzatia Berbintzanako 4. poligonoko 894.a zela; baina proposamenaren ingurumeneko tramitazio substantiborako aurkeztu zen ingurumeneko dokumentazio teknikoaren testuan eta planoetan jasotzen den bezala, proposamenaren lurzatia Berbintzanako 4. poligonoko 895.a da egiatan.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren otsailaren 17ko 83E/2017 Ebazpenean jasotzen dira proiektuaren ingurumeneko tramitazioa, haren irismena eta aurkeztutako ingurumeneko dokumentazioan ingurumenari buruz proposatutako neurriak. Ulertu behar da Berbintzanako 4. poligonoko 895. lurzatia dela errealitatean legarrak ateratzeko tramitatu den proiektuaren lurzatia.

Horrenbestez, espedientean dauden txostenak ikusirik, Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozedura osatuta dagoela iritzita eta adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Zati batean aldatzea Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren otsailaren 17ko 83E/2017 Ebazpenaren bidez emandako Ingurumen eraginaren adierazpena, UTE Aguas de Navarrak sustatutako “Altos del Cascajo II” legar-hobia handitzeko proiektuari buruzkoa. Izan ere, Berbintzanako 4. poligonoko 894. lurzatiaren aipamena kentzen da, azalpen zatian eta ebazpenaren 1. eranskinean jarduera deskribatzeko jasotakoa, eta haren ordez Berbintzanako 4. poligonoko 895. lurzatia jartzen.

2. Espedienteko dokumentazio teknikoan aurreikusitako baldintzak betez gauzatuko da proposamena, baita Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren otsailaren 17ko 83E/2017 Ebazpenaren 2. puntuan jasotzen direnak betez ere.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Ingurumen Ebaluaziori buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 42. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari, Lurralde eta Paisaia zerbitzuari, Basozaintzako 11. Barrutiari (Lizarra Hegoaldea), Berbintzanako Udalari eta sustatzaileari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko martxoaren 1ean.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1702737