77. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

55/2017 EBAZPENA, apirilaren 6koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako 2030. urte arteko Energia Plana jendaurrean jartzen duena.

Garapen Ekonomikorako Departamentuak Nafarroako 2030. urte arteko Energia Plana aurkeztu dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, horren Ingurumen ebaluazio estrategikoa egiteko.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak Ingurumen azterlan estrategikoaren irismeneko dokumentua egin du.

Irismeneko dokumentua kontuan harturik, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak ingurumen azterlan estrategikoa eta Nafarroako 2030. urte arteko Energia Planaren bertsioa aztertu ditu.

Ingurumen Ebaluaziori buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 21. artikuluan xedatutakoarekin bat, bidezko da jendaurrean jartzea Nafarroako 2030. urte arteko Energia Plana, ingurumeneko azterlan estrategikoarekin batera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako 2030. urte arteko Energia Plana eta dagokion Ingurumen azterlan estrategikoa jendaurrean jartzea berrogeita bost egun baliodunez, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 21 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Horren ondorioetarako, espedientea toki hauetan egonen da ikusgai:

–Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atarian: https://gobiernoabierto.navarra.es.

–Garapen Ekonomikorako Departamentuan (Tomás Caballero 1, 5. solairua). Han, 8:30etik 14:30era arte dago ikusgai, astelehenetik ostiralera.

Epe horretan nahi beste alegazio aurkezten ahal dira, ahal bada propio prestatu den “Parte-hartze publikorako fitxa” betez eta helbide elektroniko honetara bidaliz: participacionenergia2030@navarra.es.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2017ko apirilaren 6an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1704502