77. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA

686-2017 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 eta 3 artikuluari dagokionez, Konstituzioaren 31. artikulua ustez urratzeagatik

Konstituzio Auzitegiak aurtengo otsailaren 28ko Osoko Bilkuran emandako probidentziaren bidez, erabaki du tramitatzeko onartzea 686-2017 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak adierazia, 324/2016 apelazio errekurtsoan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 eta 3 artikuluari lotua, Konstituzioaren 31. artikulua ustez urratzeagatik, eta, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 10.1 c) artikuluan xedatutakoarekin bat, 1. Salaren esku uztea, txanda objektiboaren arabera hari baitagokio gai honetaz arduratzea.

Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 37.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, prozeduran, 324/2016 apelazio errekurtsoan, alderdi direnak auzitegi honetan ager daitezke, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost eguneko epean.

Madrilen, 2017ko otsailaren 28an.–Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako Justiziako idazkaria, Herminia Palencia Guerra.

Iragarkiaren kodea: J1703285