2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Oihan aprobetxamenduen enkantea
Ultzamako Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz eta sesteorako eskubidearekin, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:
1. lotea.–Mortua hermendian, Pollone-Arrizorrotz alderdian, 3.488 alertzez eta izei gorriz osatua; horiek 2.401 metro kubiko zur eta 600 metro karratu enbor txiki egiten dute. Hasierako prezioa: 62.425,58 euro, gehi dagokion BEZa (%12).
2. lotea.–Mortua hermendian, Isasti-Saso Zahar alderdian, 1.581 pagoz osatua; horiek 271 metro kubiko zur eta 1.419 metro karratu enbor txiki egiten dute. Hasierako prezioa: 29.204,15 euro, gehi dagokion BEZa (%12).
Proposamen ekonomikoak, fidantza gisa Udal Diruzaintzan hasierako prezioaren %2 utzi izanaren gordekinarekin batera, Udalaren Idazkaritzan aurkeztu beharko dira edo legez ezarritako bideak erabiliz, 2017ko apirilaren 28ko, ostirala, eguerdiko 12:00ak baino lehen.
Eskaintza ekonomikoak Ultzamako Udalaren osoko bilkuren aretoan irekiko dira, 2017ko apirilaren 28an bertan, ostirala, 13:00etan.
Sesteorako epea 2017ko maiatzaren 4an, osteguna, bukatuko da 13.00etan.
Sesteoa izanez gero, bigarren enkantea 2017ko maiatzaren 4an, osteguna eginen da 14:00etan, Ultzamako Udalaren osoko bilkuren aretoan.
Klausula ekonomiko-administratibo partikularren eta baldintza teknikoen agiriak interesdunen eskura daude Udalaren Idazkaritzan.
Larraintzarren (Ultzama), 2017ko apirilaren 6an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.
Iragarkiaren kodea: L1704496