77. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Aurrekontuko 1/2017 aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketaren hasierako onespenaren erabakia 2017ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 8an, eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Erabakiaren xehetasunak:

“Lehena.–Hasiera batean onestea aurrekontuko honako aldaketa hau:

a) Aurrekontuko 1/2017 aldaketa, kreditu berezia sortzen duena San Adriango Udalaren 2017ko gastuen aurrekontuan, aurrekontuko beste kontu-sail bateko kredituak beheititurik finantzatua.

Kreditu berezia, San Adriango Udalaren 2017ko gastuen aurrekontuan sortu beharrekoa, hau da:

Aurrekontuko 1622 6090002 aplikazioa: “Lurrazpiko edukiontzietarako inbertsioa”, 30.000,00 euro.

Gastuen aurrekontuan sortu beharreko kreditu berezia, guztira: 30.000,00 euro.

Kreditu berezia finantzatuko da kreditua beheitituz San Adriango Udalaren 2017ko gastuen aurrekontuko kontu-sail honetan:

Aurrekontuko 1510 6090001 aplikazioa: “Zenbait kale”, 30.000,00 euroko zenbatekoarekin.

Bigarrena.–Adierazitako aurrekontu aldaketaren hasierako onespena igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, eta udal honen iragarki oholean paratzea, hamabost egun balioduneko eperako, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Laugarrena.–Adierazitako aurrekontu aldaketaren behin betiko onespenaren iragarkia igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Bosgarrena.–Erabaki hau Udalaren Kontu-hartzailetzara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”

San Adrianen, 2017ko martxoaren 16an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1704455