1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
124E/2017 FORU AGINDUA, otsailaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasun Departamentuari atxikitako bi fitxategi informatizatu aldatu eta Osasun Zuzendaritza Nagusiko eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko errekurtso administratiboak eta judizialak izeneko fitxategia sortzen duena.
Osasuneko kontseilariak abenduaren 21ean eman 141/2011 Foru Aginduaren bidez, eskuzko hiru fitxategi informatizatu hauek sortu ziren: Zehapen espedienteak; Osasun Zuzendaritza Nagusiaren eta Nafarroako Lan Osasunaren Institutuaren ondare erantzukizuna; eta Osasun Zuzendaritza Nagusiaren eta Nafarroako Lan Osasunaren Institutuaren errekurtso administratiboak eta judizialak.
Idazkaritza Tekniko Nagusiak jarduketa administratiboetan erabiltzen dituen datu baseak aztertu ondoren, agerian gelditu da abenduaren 21eko 141/2011 Foru Agindu horretan araututako fitxategiak aldatu eta Errekurtso administratiboak eta judizialak fitxategia berriz ere sortu beharra dagoela.
Hona hemen aldaketa hori egiteko arrazoiak: batetik, Osasun Departamentuaren egitura organikoan egindako aldaketek ekarri dute Nafarroako Lan Osasunaren Institutuak Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua izena hartzea eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren zerbitzu juridikoak Idazkaritza Tekniko Nagusiaren barnean ez egotea; eta, bestetik, “Zehapen espedienteak” fitxategia aldatu beharra, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan izen berarekin deklaratutako beste batzuetatik bereizteko.
Bestalde, “Osasun Zuzendaritza Nagusiaren eta Nafarroako Lan Osasunaren Institutuaren errekurtso administratiboak eta judizialak” fitxategia, foru agindu horrekin sortu bazen ere, ezin izan zitzaion alta eman Datu Pertsonalak Babesteko Espainiako Bulegoaren Erregistroan. Hortaz, berriz sortu behar da, bulego horrek eskatutakora egokituz.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluari loturik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen esku dauden datu pertsonaletako fitxategi informatizatuak arautzen dituen uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren 2. artikuluari jarraituz, fitxategien ezaugarriak aldatzeko eta fitxategi berriak sortzeko, fitxategiaren ardura duen unitatea zer departamenturen mende edo zer departamenturi atxikirik dagoen, hango kontseilariaren foru agindua behar da.
Horrenbestez, Idazkaritza Tekniko Nagusiak egindako proposamenarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak emandako eskudantziak erabiliz,
AGINDU DUT:
Lehendabizikoa.–Datu pertsonalak dituzten hurrengo fitxategiak ondoren adierazi bezala aldatzea:
1. Fitxategiaren izena: “Zehapen espedienteak”. Datuak Babesteko Espainiako Agentziako inskripzio zenbakia: 2120580001.
Fitxategiaren izen berria: “Osasun Zuzendaritza Nagusiaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren zehapen espedienteak”.
a) Aurreikusitako helburua eta erabilerak.
Osasun Zuzendaritza Nagusian eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan tramitatzen diren zehapen espedienteak kudeatu eta kontrolatzea.
b) Ukitutako pertsonak edo taldeak.
Osasun arauak hausteagatik zehapen espedienteak jasotzen dituzten pertsona fisikoak.
c) Datuak biltzeko prozedura.
Ikuskaritzako akten bitartez egiaztatutako informazioarekin bat, edo segurtasun indar eta kidegoek edo beste pertsona fisiko zein juridiko batzuek igorritako salaketekin bat, zehapen espedienteak hasteko proposatzen dituzten unitateek emanen dituzte datuak. Interesdunek ere gehitzen ahalko dituzte datuak, alegazioen eta dokumentazio osagarrien idazkiak aurkeztuz, espedienteei erantsiko direnak. Zenbait espedientetan ebazpen judizialak erants daitezke, espedienteen gaiarekin lotura dutenak, alegia.
d) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta jasoko diren datu pertsonalak:
1.–Identifikazio datuak:
–Izen-deiturak.
–Nortasun Agiri Nazionala edo Identifikazio Fiskaleko Zenbakia.
–Posta elektronikoa.
–Helbidea.
–Telefonoa.
–Sinadura.
2.–Arau-hausteen datuak. Arau-hauste administratiboak.
e) Datu pertsonalak lagatzea.
Ez da daturik lagako.
f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa.
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko Osasun Zuzendaritza Nagusia
g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko unitatea.
Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian baliatu daiteke datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz. Armada etorbidea, 2, 31002, Iruña.
h) Fitxategi automatizatua edo eskuzkoa.
Mistoa.
i) Segurtasun neurriak.
Hartzen diren segurtasun neurriak ertainak dira.
2. Fitxategiaren izena. Osasun Zuzendaritza Nagusiaren eta Nafarroako Lan Osasunaren Institutuaren ondare erantzukizuna. Datuak Babesteko Espainiako Agentziako inskripzio zenbakia: 2122920011.
Fitxategiaren izen berria: “Osasun Zuzendaritza Nagusiaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren ondare-erantzukizuna”.
a) Aurreikusitako helburua eta erabilerak.
Osasun Zuzendaritza Nagusian eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan tramitatzen diren ondare-erantzukizuna kudeatu eta kontrolatzea.
b) Ukitutako pertsonak edo taldeak.
Osasun Zuzendaritza Nagusian edo Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan emandako zerbitzuen funtzionamendu ohikoak edo ohiz kanpokoak eragindako kaltearen ondorioz, ondare erantzukizunari buruzko espedienteetan parte diren pertsona fisikoak.
c) Datuak biltzeko prozedura.
Espedientearen xede den jarduketan parte hartu zuten Osasun Departamentuko unitateek ukitutako pertsona fisikoek emanen dituzte datuak.
d) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta jasoko diren datu pertsonalak.
1.–Identifikazio datuak:
–Izen-deiturak.
–Nortasun Agiri Nazionala edo Identifikazio Fiskaleko Zenbakia.
–Posta elektronikoa.
–Helbidea.
–Telefonoa.
–Sinadura.
2.–Jarduera profesionalaren datuak: datu ekonomikoak.
3.–Beste datu batzuk, Administrazioaren jarduerak edo jarduera ezak eragindako kalteei buruz.
e) Datu pertsonalak lagatzea.
Ez da daturik lagako.
f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa.
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko Osasun Zuzendaritza Nagusia
g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko unitatea.
Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian baliatu daiteke datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz. Armada etorbidea, 2, 31002, Iruña.
h) Fitxategi automatizatua edo eskuzkoa.
Mistoa.
i) Segurtasun neurriak.
Hartzen diren segurtasun neurriak oinarrizkoak dira.
Bigarrena.–“Osasun Zuzendaritza Nagusiaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren errekurtso administratiboak eta judizialak” fitxategia sortzea.
a) Helburua eta erabilera aurreikusiak:
Osasun Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari dagozkien errekurtsoak kudeatu eta kontrolatzea, direla ebazteko zain daudenak, direla tramitatzen ari direnak, direla ebatziak.
Honako hauek sartuko dira erregistroan: errekurtso administratiboak, administrazioarekiko auzien bidearen aurreko errekerimenduak eta errekurtso judizialei buruzko dokumentazioa.
b) Ukitutako pertsonak edo taldeak:
Osasun Zuzendaritza Nagusiaren edo Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren kontra errekurtso administratibo bat aurkezten duten pertsona fisikoak, edo espediente judizialen parte direnak, haien ebazpena Idazkaritza Tekniko Nagusiari igorri bazaio.
c) Datuak biltzeko prozedura:
Errekurtsoak aurkezten dituzten pertsona fisikoek emanen dituzte datuak, bai eta errekurtso horiei buruzko txostenak egiten dituzten unitateek nahiz ebazpenak igortzen dituzten organo judizialek ere.
d) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta jasoko diren datu pertsonalak.
1.–Identifikazio datuak:
–Izen-deiturak.
–Nortasun Agiri Nazionala edo Identifikazio Fiskaleko Zenbakia.
–Posta elektronikoa.
–Helbidea.
–Telefonoa.
–Sinadura.
–Jaioteguna.
2.–Arau-hausteen datuak: arau-hauste administratiboak.
e) Datu pertsonalak lagatzea.
Ez da daturik lagako.
f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa.
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko Osasun Zuzendaritza Nagusia
g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko unitatea.
Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian baliatu daiteke datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz. Armada etorbidea, 2, 31002, Iruña.
h) Fitxategi automatizatua edo eskuzkoa.
Mistoa.
i) Segurtasun neurriak.
Hartzen diren segurtasun neurriak ertainak dira.
Hirugarrena.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2017ko otsailaren 17an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F1702795