77. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga
borondatez ordaintzeko epea 2017an

Aditzera ematen da 2017ko maiatzaren 5ean bukatuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergagatik igorritako 2017ko kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Caixabanken, Banco Popular-en eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan ordaintzen ahal dira, entitateak ezarritako ordutegian, dagokion ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatezko epearen azken egunean.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta interesak sorraraziko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Arradan (Murillo el Cuende), 2017ko apirilaren 6an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1704375