2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
Hiri jarduketako plan berezia, “Camino de Cascante”
UC7 unitate finkatuari dagokiona. Behin betiko onespena
Murchanteko Udalak 2017ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran “Camino de Cascante” UC7 unitate finkatuari dagokion hiri jarduketako plan berezia behin betiko onetsi zuen; “Loperena Portillo Arquitectos, S.L.”-k idatzia eta Promociones Mepro Navarra, S.L.-k sustatua. Alkatetzaren 2016ko abenduaren 21eko 244/2016 Ebazpen bidez hasiera batean onetsi zen plan berezia eta horri dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialeko 3. zenbakian argitaratu zen, 2017ko urtarrilaren 4an.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. eta 81.1 artikuluetan xedatuari jarraikiz.
Murchanten, 2017ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Tomás Aguado Martínez.
ERANSKINA
Memoria, araudia eta planoak (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1704363